INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakunde harremanak
Azken eguneratze data: 2025/07/10
Bizkaiko Lurralde Historikoaren erakunde-antolamendua ezagutzeko, Foru Aldundiaren webgunera jo daiteke: Aldundia ezagutu.
Espainiako Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 3., 24. eta 37. artikuluekin eta Lurralde Historikoei buruzko Legearen 7.1.a artikuluarekin bat etorriz, Bizkaiko Lurralde Historikoak bere burua antolatzeko ahalmena du eta askatasunez antolatzen ditu bere erakundeak.
Bizkaiko Lurralde Historikoko erakundeen hautapenari, antolaketari, araubideari eta jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauak antolaketa bitarra ezartzen du; horren arabera, Foru Administrazioko organo gorenak honako hauek dira:
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Bizkaiko Foru Aldundia da Bizkaiko gobernua eta administrazioa bere gain hartzen dituen foru-organo betearazlea.
Honako hauek osatzen dute: Ahaldun Nagusiak, Batzar Nagusiek hautatuak, eta, gehienez ere, hamar foru-diputatuk. Horien zuzendaritzapean daude foru-sailak.
Foru Diputatuek Foru Aldundiari beren Departamentuko goi-kargudunen izendapena eta kargu-uztea proposatzeko ahalmena dute.
Foru Aldundiko goi-kargudunak dira dekretuz izendatu eta kargutik kenduko diren zuzendari nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiari behin-behineko zerbitzu-zerrenda baten bidez lotuta daudenak.
BATZAR NAGUSIAK
Batzar Nagusiak Bizkaiko herritarren ordezkaritza- eta partaidetza-organo gorena dira, Bizkaiko Legebiltzarra bezala.
Batzar Nagusiak dira legeak egiten dituen organo legegilea (foru-arauak), eta foru-aldundia da organo betearazlea, arau horiek garatzen dituena.
Batzar Nagusiak 4 urtean behin aukeratzen dira foru-hauteskundeetan. Hauteskunde hauetan Bizkaiko herritarrek parte hartzen dute euren botoarekin. Guztira 51 pertsona aukeratzen dira (osaera).
Batzar Nagusietako ordezkari politikoei batzarkide deitzen zaie, baita ahaldun ere.
Hauteskundeetarako 4 zatitan banatzen da Bizkaia, 4 foru-barrutitan. Eta bakoitzean barruti horri dagozkion batzarkideak aukeratzen dira, 51 batzarkideak aukeratu arte.
- Bilboko barrutia: 15 batzarkide aukeratzen ditu
- Busturia-Uribeko barrutia: 13 batzarkide aukeratzen ditu
- Enkarterriko barrutia: 13 batzarkide aukeratzen ditu
- Durango-Arratiako barrutia: 10 batzarkide aukeratzen ditu
Batzar Nagusien egoitza nagusia Gernikan dago, Batzar Etxean. Bertan Osoko Bilkurak ospatzen dira.
Batzar Nagusiek beste egoitza batzuk ere badituzte:
- Egoitza administratibo bat, Bilbon
- Egoitza instituzional bi: Batzar Etxea (Abellanedan) eta Gerediaga (Abadiñon).
Batzar Nagusien ardura hau da:
- Arauak egitea lurralde historikoen eskumenekoak diren gaietan:
- jabari publikoko ondasunen, ondare-ondasunen eta ondasun komunalen araubidea
- udalerrien eta udalez gaindiko erakundeen mugapeak
- basoak
- obra publikoak
- Ahaldun Nagusia aukeratzea
- Aurrekontuak onartzea (Aldundiak proposamena egiten dio)
- Aldundiak egiten duen lana kontrolatzea
Batzar Nagusiek beren web orria dute, zeinera Bizkaiko Foru Aldundiaren web orriaren bidez sartu daitekeen. Bertan, informazio hau argitaratuta dago, besteak beste: zer organo dituzten, zer jarduera egiten duten, bileren gai-zerrenda eta bilera-aktak edo erabakiak.
-
Organigrama eta Entitatearen eginkizunak
Azken eguneratze data: 2026/01/21
Nola antolatzen da eta zein eginkizun ditu Aldundiak?
Otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren bidez, Bizkaiko foru-erakundeen antolaketa, hautaketa eta funtzionamendua arautzen da.
Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) sailetan eta zuzendaritza nagusietan antolatzen da.
BFAren organigraman ikus dezakezu haren antolaketa (sailak, zuzendaritza nagusiak eta sail bakoitzari atxikitako foru-erakundeak).
Sail bakoitzaren organigramak eta eginkizunak foru-dekretuen bidez ezartzen dira, eta horiek, aldi berean, erregelamenduak onartzen dituzte. Hau da, departamentu bakoitzak Egitura Organikoko Erregelamendu bat du, bere osaera, funtzioak eta antolaketa-arauak zehazten dituen berariazko erregelamendua, eta Foru Dekretu baten bidez onartzen da, hori baita erregelamenduari balioa ematen dion legezko tresna.
Jarraian, sail bakoitzaren organigramak eta eginkizunak kontsulta daitezke:
SAILA ORGANIGRAMA EGINKIZUNAK AHALDUN NAGUSIAREN MENDEKO ORGANOAK pdf pdf HERRI ADMINISTRAZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILA pdf pdf EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA pdf pdf OGASUN ETA FINANTZA SAILA pdf pdf EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA pdf pdf INGURUNE NATURALA ETA NEKAZARITZA SUSTATZEKO SAILA pdf pdf GIZARTE EKINTZA SAILA pdf pdf ENPLEGUA, GIZARTE KOHESIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA pdf pdf GARRAIOAK, MUGIKORTASUNA ETA TURISMOA SUSTATZEKO SAILA pdf pdf AZPIEGITURETARAKO ETA LURRALDE GARAPENERAKO SAILA pdf pdf BFAren egitura osoa, 2018/01/16tik aurrera izandako aldaketekin, esteka honetan kontsultatu dezakezu: OpenData-Foru aldundiko egitura organikoa.
Kontutan izan beharreko araudia
-
Kide Anitzeko Organoak
Azken eguneratze data: 2025/07/10
Gobernu Kontseilua Bizkaiko Foru Aldundiaren kide anitzeko zuzendaritza-organo gorena da. Haren funtzionamendua Bizkaiko Foru Aldundiaren maiatzaren 31ko 100/2016 Foru Dekretuan arautzen da (B.A.O., 105 zk., 2016ko ekainaren 2koa).
Kide anitzeko organoetako kideen ordainsariak eta bide-sariak
Foru-organo bakoitzaren kideek ordainsari eta bide-sari desberdinak dituzte, kontuan harturik foru-langile publikoak edo foru-kargu publikodunak diren.
Foru-langile publikoak
- Ordainsaria: ez dute ordainsaririk jasotzen kide anitzeko organo bateko kide izateagatik.
- Bidai-sariak: eskubidez jaso ditzakete, kalte-ordain gisa, zerbitzua egiteagatik: joan-etorriak, kide anitzeko organoetan parte hartzea...
APLIKATZEKO ARAUDIA:
- Kalte-ordainei buruzko Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua (EHAA, 39. zk., otsailaren 26koa), zeina honako manu hauek aldatu duten:
- abenduaren 19ko 515/1995 Dekretua (EHAA, 246. zk., abenduaren 28koa)
- martxoaren 31ko 63/1998 Dekretua (EHAA, 79. zk., apirilaren 30ekoa)
- abenduaren 19ko 267/2000 Dekretua (EHAA, 249. zk., abenduaren 30ekoa)
- ekainaren 13ko 121/2006 Dekretua (EHAA, 122. zk., 2016ko ekainaren 28koa)
- BFAko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpenak:
- 78/2005 zk., otsailaren 14koa, zerbitzuaren ziozko kalte-ordainak ordaintzeko jarraibideei buruzkoa.
- 404/2006 zk., uztailaren 3koa, zerbitzuaren ziozko kalte-ordainen zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa.
Foru-kargu publikodunak
- Ordainsaria: ez dute ordainsaririk jasotzen kide anitzeko organo bateko kide izateagatik.
- Bide-sariak: Eskubidea dute sortutako eta behar bezala justifikatutako gastuak konpentsatzeko (joan-etorriak…)
APLIKATZEKO ARAUDIA:
- Ez dago gaiari buruzko foru-araudi espezifikorik.
- 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena, 15.-3. art.: «Baldin eta organo edo entitateen bileretako parte hartzeak edo asistentziak errekonozituta badauka dieta edo antzeko beste kontzeptu bat jasotzeko eskubidea, zenbatekoa zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian sartuko du organismo, sozietate edo entitateak». Gure kasuan, Foru Ogasunean.
Bizkaiko Foru Aldundiak baditu kide anitzeko beste organo batzuk. Horien izendapena, atxikita dauden saila eta dagokien foru-arau bidezko araudia fitxategi honetan jasota daude:
xls Kide Anitzeko Organoak (xls 60 KB)
Foru Aldundiaren Goi-kargudunak eta behin behineko langileak
-
Goi-kargudunen curriculum profesionala
-
Goi-kargudunen ordainsariak
Azken eguneratze data: 2025/07/23
Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren, diputatuen eta zuzendarien dedikazio-erregimena otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 2. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dago.
3/87 Foru Arauaren arabera, goi-karguen ordainsariak urte bakoitzeko Bizkaiko Aurrekontu Orokorretan ezarritakoaren arabera izango dira.
Ez daude kalte-ordainik kargua edo lanpostua ustegatik azaroaren 18ko 7/2015 Foru Arauan ezarritakoaren arabera.
Goi-karguen ordainsariei buruzko informazioa OpenDataBizkaia webgunean kontsultatu daiteke esteka hau erabiliz:
-
Goi-kargudunen ondasun eta jardueren aitorpena, bateragarritasunak eta kode etikoa
Azken eguneratze data: 2026/01/21
Bizkaiko Foru Aldundiko eta Foru Erakunde Publikoetako goi-kargudunen jarduera, ondasun eta interesen erregistro bat dago.
Erregistro hori honako hauen arabera sortu zen: 80/2011 Foru Dekretua, apirilaren 12koa, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretan sartutako gainerako erakundeetako kideen eta goi-kargudunen jardueren, ondasunen eta interesen erregistroak eta aitorpenak sortu eta arautzen dituena, eta 57/2016 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, aurrekoa aldatzen duena.
Jardueren erregistroa publikoa da, eta Datu Pertsonalak Babesteko legerian, Administrazio Prozeduran eta lehen aipatutako Foru Dekretuan xedatutakoari lotuta dago.
Bateraezintasun-araubidea azaroaren 21eko 5/2018 Foru Arauan dago ezarrita (Bateraezintasun FA erraz irakurtzeko edizioa). Gobernu onaren mesedetan, arau honek egokitu eta eguneratu egiten du indarrean dagoen araudia, eta helburu hauek ditu: foru-kargu publiko izendatutako pertsonen objektibotasuna zaintzea, beren eginkizunen garapenean dedikazioa bermatzea eta interes publikoen nagusitasuna bermatzea, foru-kargu publiko gisa jardutean interes-gatazkak leuntzeko edo saihesteko mekanismoak artikulatuz.
Foru -arau horretan aurreikusita dago hartan ezarritako betebeharrak zaindu eta betetzearen ardura Berme Organoarena izango dela. Organo hori 14/2020 FORU DEKRETUAREN bidez arautzen da, otsailaren 18koa, interes-gatazken eta bateraezintasunen arloko Berme Organoa arautzen duena, eta organoko kideak adostu ziren Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabakian, 2024ko uztailaren 18koa, Interes Gatazken eta Bateraezintasunen arloko Berme Organoko kideen osaera berritzea onartzen duena, egungo kideen agintaldia bete ondoren. Organoaren osaera partzialki aldatu da hurrengo erabakiak azaltzen duen bezala: ERABAKIA, Bizkaiko Foru Aldundiarena, zeinaren bidez partzialki aldatzen baita interes-gatazken eta bateraezintasunen arloko Berme Organoaren osaera.
Zehazki, 5/2018 Foru Arauak printzipio etiko batzuk definitzen ditu, gobernu onekoak eta herritarrekiko harremanekoak, goi-kargudunaren eginkizunak orientatzeko mekanismo gisa. Era berean, printzipio horiek gauzatzeko beharrezko tresnak ematen ditu, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko goi-kargudunei eta foru-erakundeei zuzendutako jokabide-gidak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2021eko apirilaren 20an onartutakoak. Foru-arauak eta jokabide-gida hauek erakunde- eta kudeaketa-esparrua osatzen dute, bai eta gobernantza-tresnak ere, Aldundiaren gobernu onaren arloan.
Jokabide-gidak goi-kargudun publikoek beren eginkizunak garatzean jardun osoa, gardena, inpartziala eta arduratsua izango dutela bermatzen laguntzeko tresna dira, gobernu onaren kultura sortzean oinarritutako gobernantza-ereduaren alde eginez.
Foru arau honen 3. artikuluan Foru kargu publikoen katalogo baten onarpena jasotzen da. Katalogo hori esteka honetan kontsulta daiteke: Foru kargu publikoen katalogoa.
Urteko ondasunen eta jardueren deklarazioak
Bizkaiko Foru Aldundiko goi-karguen jardueren eta ondasunen deklarazioa
Bateragarritasunak
BFAko edo foru-erakundeetako goi-kargudun izendatu diren pertsonek baimena eskatu beharko dute bigarren jarduera bat egin nahi badute. Goi-kargudunen bateragarritasun-baimenen zerrenda honako esteka honetan kontsulta daiteke: Bateragarritasun baimenak.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kode Etikoa
Kode Etikoa goi-kargudun guztiek sinatu dute eta hurrengo estekan eskuragarri dago: Bizkaiko Foru Aldundiko Kode Etikoa.
-
Goi-kargudunek karguari utzi ondoren jarduera pribatuan aritzeko eskaerak
Azken eguneratze data: 2025/07/23
Kargu publikodunen jarduera pribatuak betetzeko eskaerei buruz Berme Organoak egindako akordioen eta txostenen laburpenak, lanpostu publikoa utzi eta 2 urte arteko epean, interes-gatazken arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, esteka honetan kontsulta daitezke: Akordioen laburpenak - Berme Organoaren txostenak, kargua utzi ondorengo jarduera pribatuan aritzeko eskaerei buruzkoak
-
Goi-kargudunen bidaia gastuak
-
Behin behineko langileen lanpostuak, mendekotasuna eta ordainsariak
Azken eguneratze data: 2022/10/17
Behin-behineko langileriari buruzko informazioa opendatabizkaia webgunean kontsultatu daiteke esteka honetan:
-
Goi-kargudunen eta behin-behineko langileen banaketa
Azken eguneratze data: 2025/09/16
Goi-kargudunen eta behin-behineko langileen sailari eta sexuaren araberako banaketa.
Foru entitateak
-
Informazio orokorra
Azken eguneratze data: 2025/07/29
Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoa honako erakunde hauek osatzen dute:
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Foru-erakunde autonomoak
- Foru-erakunde publiko enpresarialak
- Merkataritzako foru-sozietateak
- Foru-fundazioak
Bizkaia Gardenan Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoaren organigrama eskaitzen dugu, bai eta foru-erakunde publikoen gardentasunaren atarietarako sarbidea ere.
-
Foru Erakundeen Goi-Karguak
Azken eguneratze data: 2025/12/03
GOI-KARGUDUNEN CURRICULUM PROFESIONALA ETA ORDAINSARIAK
Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoa, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, osatzen duten erakundeetako goi-kargudunen curriculum profesionala eta ordainsariak erakunde bakoitzean kontsulta daiteke:
Foru erakunde autonomiaduna:
Foru enpresa erakunde publikoak:
Merkatarizeko foru sozietateak:
- APARKABISA
- AZPIEGITURAK
- BASALAN
- BEAZ
- CROWDFUNDING BIZKAIA
- EUSKALDUNA JAUREGIA
- GARBIKER
- INTERBIAK
- LANTIK
- SEED CAPITAL
- BIZKAIA MIKRO
- ZUGAZTEL
Foru fundazioak:
GOI-KARGUDUNEN ONDASUN ETA JARDUEREN AITORPENA
Jardueren, ondasunen eta interesen erregistro bat dago sortuta, bertan, bai Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta Goi-kargudunen bai Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen aitorpenak agertzen dira.
Erregistro hori apirilaren 12ko 80/2011 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera sortu zen. Foru Dekretu honek, Bizkaiko Foru Aldundiko kide eta goi-kargudunen eta,Bizkaiko Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretan jasotako gainerako erakundeetako kide eta goi-kargudunen jardueren zein ondasunen eta interesen erregistroak eta aitorpenak sortu eta arautzen ditu. Honetaz gain, Foru Dekretu hau martxoaren 22ko 57/2016 Foru Dekretuaren bitartez aldatu da.
Jardueren erregistroak izaera publikoa du, eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko legedian, administrazio-prozedurarenean eta foru dekretu horretan zehazten denaren pean dago.
Bateraezintasun-araubidea azaroaren 21eko 5/2018 Foru Arauan dago ezarrita (Bateraezintasun FA erraz irakurtzeko edizioa). Gobernamendu onerako helburuarekin, foru arau honek eguneratu eta egokitu egingo du indarrean den araudia. Foru arau honen bidez objektibotasuna zaindu nahi da foru-kargu publikodunen jardunean; dedikazioa bermatu nahi da haien eginkizunak betetzeko orduan, eta interes publikoen nagusitasuna ziurtatu nahi da. Eta, horretarako, foru-kargu publiko batean aritu bitartean interes-gatazkak arindu edo saihesteko mekanismoak ezarri nahi dira.
Foru-arau horrek, zehazki, printzipio etiko batzuk definitzen ditu, gobernamendu onari eta herritarrekiko harremanei buruzkoak, goi-karguen funtzioak betetzeko moduan orientabidea eskaintzeko. Horrez gainera, printzipiook gauzatzeko behar diren instrumentuak ere ematen ditu, eta haietariko bat dira, hain zuzen ere, jokabide-gidak, Bizkaiko Foru Aldundiko eta foru-erakundeetako goi-karguentzat pentsatuak. Bai foru-arauak eta bai jokabide-gida hauek erakunde- eta gestio-esparrua osatzera datoz, eta xede bera dute Aldundiaren gobernamendu onari buruzko gobernantza-tresnek.
Jokabide-gidak tresna aproposa dira bermatzeko goi-karguek era zintzo, garden, inpartzial eta arduratsu batean jardungo dutela beren eginkizunetan, eta gobernamendu onaren kultura sortzea oinarritzat duen gobernantza-eredu baten aldeko apustua dira.
Foru arau horren 3. artikuluan hau xedatzen da: Foru-kargu publikodunen katalogoa onetsiko da. Hurrengo estekan dago eskuragarri katalogo hori: Foru-kargu publikodunen katalogoa.
Urteko ondasunen eta jardueren deklarazioak
Bizkaiko Foru entitateen goi-karguen jardueren eta ondasunen deklarazioa
Bateragarritasunak
Goi-karguek bigarren aktibitate bat eduki nahi izan ezkero baimen bat eskatu behar dute. Goi-karguei baimendutako jarduera horien zerrenda hurrengo esteka honetan kontsultatu daiteke:
Kode Etikoa
Kode Etikoa goi-kargudun guztiek sinatu dute eta hurrengo estekan ikusi daiteke: Aldundiko Entitateen Kode Etikoa
-
Foru Entitateen plantilla banaketa
Azken eguneratze data: 2025/05/02
Foru Entitateen langileen entitateari eta generoari buruzko banaketa