
INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakundearen eginkizunak
BiscayTIK Fundazioa 2008an sortu zen irabazi asmorik gabeko fundazio publiko gisa, proiektuaren benetako sustatzailea den Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Fundazioaren gobernuko organo gorena Patronatua da.
2009an BiscayTIKek doako @bizkaia.eu posta elektronikoa sortu zuen, erabilgarri dagoena eskaera egiten duten14 urte baino gehiagoko biztanle guztientzat.
2011n BiscayTIK Bake Eder Ezagutza Zentroan behin betiko kokatu zen. Egoitza berri hau enpresen eta Fundazioaren arteko elkarlana errazteko pentsatuta dago, eta antzinako Bake Eder Jauregiaren orubean, Getxon, egin da.
Hasieratik asmo handiko proiektua zela argi geratu zen. Proiektua Udal Administrazioan IKTen aplikazioan nazioarteko mailan erreferentea da, eta honako helburuak ditu:
- Bizkaiko Udal Administrazioen tresnak homogeneizatzea: udalek arazoak dituzte sistema informatiko bateratuak erabili ahal izateko, udal guztiek ez dituzten baliabideak erabiltzea baitakar, batez ere txikienen kasuan. BizkaiTIKen xedea egoera honi irtenbidea ematea da, udal erakundeak azken teknologiaz hornituz kudeaketa eraginkorragoa lor daitezen eta haien artean arrail teknologikoa ekidi dezaten.
- Administrazioa herritarrei hurbiltzea IKTak erabileraren bidez: udal sistema informatikoen berritzeari esker udalek herritarrei Udal Administrazioa hurbilduko dieten izapidetza online-eko sistemak garatu ditzakete. Horrela, udalarekin egin behar dituzten bere ohiko kudeaketak eta izapideak erraztzen dira.
- Bizkaia nazioarteko erreferente bilakatu tokiko administrazio elektroniko alorrean: Teknologia Berrien inguruan egindako lan itzela ezagutza oso espezializatua sortzen du, beraz, oso interesgarria da munduko edozein lekutako administrazioentzat. Getxoko Bake Eder Ezagutza Zentrotik BiscayTIKek enpresekin elkarlanean dabil produktu eta zerbitzu berriak sortzen eta ezagutarazten, estatu mailan, zein nazioartekoan, aberastasuna sortzeko eta Tokiko Administrazio elektronikoaren alorrean Bizkaia nazioarteko mailan erreferentea bilakatzeko xedeaz.
IKTak gizarteratzeko BiscayTIK Fundazioak BiscayTIK Business School-a du. Bere helburua Teknologia Berriak eta bere erabilera ezagutaraztea da herritarrei, arlo publikoari eta enpresei zuzendutako prestakuntzaren bidez. Horri esker Bizkaia teknologikoki aurreratuen dauden gizarteen mailan kokatuta dago.
-
Estatutuak eta eraketari buruzko araudia
- pdf Biscaytik jatorrizko estatutuak (pdf 1.3 MB)
- pdf Modificación estatutos (pdf 2.7 MB)
- pdf Poderes (pdf 10.9 MB)
- pdf Estatutu aldaketa (pdf 384 KB)
- pdf Estatutu aldaketa (pdf 2.6 MB)
- pdf Aldaketa 2018 (pdf 688 KB)
- BiscayTIKen Estatutuak
-
Gobernu-organoa
pdf biscaytik fundazioaren patronato (pdf 307 KB)
-
Organigrama
Goi-kargudunak
-
Goi-kargudunen curriculum profesionala
BISCAYTIK FUNDAZIOKO ZUZENDARI NAGUSIA
ALAITZ ETXEANDIA ARTEAGAAlaitz Etxeandia Arteaga Lezaman jaio zen, 1976ko irailaren 1ean.
Bachellor of Arts in Business and Marketing . Enpresa Zientzietan eta Marketinean lizentziaduna, Hertfordshire University / IMPVn.
Ibilbide profesionala 2000. urtean hasi zuen, Komunikazioaren eta Marketin estrategikoaren esparruan, kirol munduari lotuta. 2002tik 2007ra, Komunikazio arduradun gisa jardun zuen, Berrikuntzaren eta Garapen Teknologikoaren esparruko zentro batean.
2007an, bi legegintzalditan, alkate kargua bete zuen Lezamako udalerrian, arduraldi esklusiboarekin. Txorierriko Mankomunitateko Tokiko Gobernu Batzordeko kidea da, baita Gizarte Gaien Batzordeko presidentea ere.
Hainbat zuzendaritza batzordetako eta administrazio kontseilutako kide izan da:
- (2008-2012) Bilbao Bizkaia Kutxaren Administrazio Kontseilua.
- (2011-2014) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordea.
- (2011-2014) Udalsareak erakundearen Zuzendaritza Batzordea.
- (2011-2014) Egaz Txorierriren Administrazio Kontseilua.
Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egin eta idazten du, goi-mailan,eta ingelesa ere hitz egin eta idazten du, tarteko mailan.
- pdf CV Zuzendaria (pdf 88 KB)
- jpg Zuzendari Nagusiren Argazkia (jpg 204 KB)
-
Goi-kargudunen ordainsariak
Bizkaiako Foru entitateetako goi-karguen ordainsariak Langileen plantilla izeneko dokumentuan ikusi daitezke.
Goi-kargudunek jasotako ordainsari guztiak hartzen dira kontuan. Soldatatik at ez da ordainsaririk jasotzen (ez da ordainsaririk jasotzen, adibidez, administrazio-kontseiluei laguntzeagatik edo antzekogatik).
-
Goi-kargudunen ondasun eta jardueren aitorpena