
ERREKLAMAZIOEN BATZORDEA
Erreklamazioen Batzordea informazio publikoa eskuratzeko (lortzeko) eskubidea babesten duen berme-organoa da. Bere zeregina da Bizkaian gardentasun betebeharrak betetzen direla indartzea.
NOLA ERREKLAMATU
Erreklamazio Batzordearen aurrean erreklamatzeko dokumentazioa eta epeak
ZER DA ERREKLAMAZIOEN BATZORDEA
ZER DA?
Legearen (1) aginduz, Bizkaiko Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea sortu zen.
Kide anitzeko organoa da eta autonomia funtzionala du, hau da, lan egiteko autonomia du.
Aurrekontuei eta baliabide materialei dagokienez, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailari atxikita dago (Bere osaera jasotzen da 2016ko uztailaren 26ko 128/2016 Foru Dekretuan).
Organo horren helburuak dira:
- informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzea.
- ziurtatzea bere aplikazio-eremuko subjektuek eta erakundeek gardentasunaren inguruko eginbeharrak betetzen dituztela.
(1)Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Araua (BAO, 37. zenbakia, otsailaren 24koa, asteazkena)
ZEIN DA BERE ZEREGINA?
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea espresuki(apropos egindako ebazpen bidez), edo presuntzioz (erantzunik eman ez denean),ukatzeagatik aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.
Herritarren salaketak artatzea eta izapidetzea (kudeatzea), Gardentasun arloko araudia betetzen ez denean.
Foru Arauak (2) eta antolaketa araudiak (3) ezartzen dizkion eskumeneko lanak betetzen ditu.
(2)Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Araua
(3)2016ko uztailaren 26ko 128/2016 Foru Dekretu
NORTZUK OSATEN DUTE BATZORDEA?
Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea hainbat kide dituen organo teknikoa da. 3 kide titular eta 3 ordezko ditu. Foru Arauan (4) haien izendapenerako ezarritako baldintzak betetzen ditu,hain zuzen ere, Batzordearen inpartzialtasuna eta espezializazioa babesteko.
Hasierako eraketa zen: 2016ko 204. BAO (2016/10/26)
Gaur eguneko eraketa da: 113. BAO (2018/06/13)
Batzordeko kideen agintaldiak lau urte iraungo du eta agintaldia beste lau urtez luzatu ahal izango da, Bizkaiko Foru Aldundiak hala egitea erabakitzen badu.
(4) Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Araua, 28.artikulua
Erreklamazioen Batzordeko kideak Zuzenbidean lizentziatuak dira, A1 sailkapen taldeko kidegokoak (gradua, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo titulu baliokideren bat), eta, gutxienez bost urteko esperientzia profesionala dute kidego horietan.
ZELAN EGITEN DUTE LAN?
Batzordeko kideek jarduten dute erabateko autonomia funtzionalarekin, independentziarekin eta inpartzialtasunarekin. Kide horiek ez daude inolako agintari edo funtzionariok emandako jarraibide edo orientabideen menpe. Interes-gatazken kasuan edo ordenamendu juridikoan aurreikusitako beste edozein egoeratan, kide horiek abstenitu egin beharko dute, baldin eta ordenamendu juridikoan horretarako zehaztutako arrazoiak badaude.
Erreklamazioen Batzordeko kideak aldian-aldian batuko dira urtean zehar.
BATZORDEKO TALDEA
TITULARRAK
-
MARIA EUGENIA MATÉ MENDIETA andrea
PDFDeskargatu CV-1 (PDF 96 KB)
-
NEREA GARCÍA RODRÍGUEZ andrea
PDFDeskargatu CV-2 (PDF 94 KB)
-
UNAI ABERASTURI CANTERA jauna
PDFDeskargatu CV-3 (PDF 77 KB)
ORDEZKOAK
-
PAULA MAELLA UGENA
PDFDeskargatu CV-4 (PDF 107 KB)
-
FRANCISCO JAVIER RIVAS DOMINGUEZ
PDFDeskargatu CV-5. (PDF 93 KB)
-
ENERITZ LARRAKOETXEA ALTZAGA
PDFDeskargatu CV-6 (PDF 28 KB)