INFORMAZIO INSTITUZIONALA

Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

  • Interbiak Bizkaia SA MP sozietatea arautzen da bere Estatutuen arabera, ekainaren 2ko 1/2010 Errege Lege Dekretuaren (horren bidez onetsi zen Kapital Sozietateen Legearen testu bategina) edo hori ordezten duen arauaren arabera eta enpresa publikoei aplikatu beharreko gainerako legezko xedapenen arabera.

    Sozietateak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean eta Sektore Publikoko Araudi Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Bizkaiko Foru Aldundiaren bitarteko propio pertsonifikatuaren baldintza dauka.

    Zeregina ematen dion erakundeak alde bakarretik finkatutako argibideen arabera, sozietateak eskatutako lanak egin beharko ditu dagokion mandatuaren bidez.

    Sozietatearen gizarte-egoitza Bilbon dago, Kanariar Uharteen kaleko 19. zenbakiko 1. solairuan (Bizkaia).

    Sozietatearen gobernu organoak honako hauek dira: Batzar Nagusia eta Administrazio Kontseilua.

    Sozietatearen xedea osatzen dutenak:

    • Bizkaiko Foru Aldundiak hala aginduz gero, bide-azpiegiturei buruzko azterlan eta proiektuak egitea eta bide-azpiegiturak eraiki, zaindu, mantendu, finantzatu eta ustiatzea, bere kabuz edo hirugarren batzuen bitartez; eta eginkizun horiek guztiak betetzeko zuzenean nahiz zeharka behar diren merkataritzako jarduerak egitea.
    • Bereziki, izaera mugatzailerik gabe, A-8 autobidea Basauritik Gipuzkoako mugara bitarteko zatian kudeatu eta operatzea, eta Metropoli Hegoaldeko Saihesbidea eraikitzea eta operatzea, erabilera-kanona aplikatuta, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko irisgarritasun sistemako beste azpiegitura batzuk eraikitzea ere, Bizkaiko Foru Aldundiak hala aginduz gero.

    Sozietateak bere kabuz edo hirugarren pertsonen bidez garatu ahal izango ditu bere sozietate-xedea osatzen duten jarduerak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta horren menpeko botere esleitzaileen bitarteko propio legez eta zerbitzu tekniko legez, horiek egiten dituzten kudeaketa-mandatuetan, sektore publikoko kontratuei buruzko legedian xedatutakoaren arabera.

  • Interbiak Bizkaiko Kontseilua

    • Lehendakaritza: Foru Diputatua Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila Carlos Alzaga Sagastasoloa
    • Batzordekidea: Foru Diputatua Ogasun eta Finantza Saila Itxaso Berrojalbiz Zabala
    • Batzordekidea: Berrinkuntzarako eta Bideen Kudeaketarako Zuzendaritza Nagusia Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila Jon E. Larrea Arrutia
    • Batzordekidea: Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen Zuzendaritza Ogasun eta Finantza Saila Aitor Cobo Presilla
    • Batzordekidea: Lurralde Garapenerako Zuzendaritza Nagusia Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila Aimar Rico Ruiz
    • Batzordekidea: Larrialdiak Kudeatzeko eta Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusia Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila Pedro Luis Izaga Alonso
    • Batzordekidea: Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila Alejandro Guillermo Peláez Astorquia
    • Idazkari ez-kontseilaria: IparBilbao Abogados S.L.P. Javier Cortazar Larrakoetxea
  • Interbiak Bizkaia S.A.M.P sozietate publiko bat da, eta haren kapital guztia Bizkaiko Foru Aldundiarena da.

    Sozietatearen gobernu-organoak Batzar Nagusia eta Administrazio Kontseilua dira.

    Sozietateko kide bakarra denez, Bizkaiko Foru Aldundiak Batzar Nagusiaren eskumenak erabiltzen ditu. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua da Interbiak sozietatearen Batzar Nagusia, Batzar Nagusia eratzea erabakitzen denean.

    Administrazio Kontseiluari dagokio sozietatea administratzea; gutxienez ere hiru kidek eta gehienez ere bederatzik osatzen dute kontseilua. Batzar Nagusiaren eskumena da Kontseiluko kide kopurua ezartzea eta kideak izendatzea.

    Batzar Nagusiaren bilerak bi eratakoak izango dira: ohikoak eta apartekoak. Ekitaldi bakoitzeko lehenengo sei hilen barruan egingo dira Batzar Nagusiaren ohiko bilerak.

    Administratzaileek bost urtez jardungo dute beren karguan; hala ere, berriro izan daitezke aukeratuak, behin edo gehiagotan, betiere bost urteko epeetarako. Epea amaituta, izendapena iraungiko da Batzar nagusiaren hurrengo bilera egiten denean edo Batzar nagusiaren ohiko bilera egiteko legezko epea igarotzen denean.

    Kontseiluak berak arautuko du bere funtzionamendua. Kontseiluaren erabakiak eta akordioak akta-liburu batean jasoko dira, eta Kontseiluko buruak edo, hala badagokio, buruordeak eta idazkariak sinatuko dituzte. Administrazio Kontseiluko idazkariak emango ditu akten ziurtagiriak; Kontseiluko buruak edo, hala badagokio, buruordeak ontzat eman beharko ditu ziurtagiri horiek.

    Batzar Nagusiak izendatuko ditu Kontseiluko buruak eta buruordeak. Batzar Nagusiak ez baditu izendapen horiek egiten, Administrazio Kontseiluak egingo ditu bere kideen artean. Horrez gainera, Kontseilua libre izango da idazkaria aukeratzeko; ez da beharrezkoa izango kontseilari bat izatea. Idazkaria bileretara joango da, eta hitz egiteko eskubidea izango du baina ez botoa ematekoa, kontseilaria ez bada.

    Administrazio Kontseiluaren eskumenen artean, sozietatearen ordezkaritza dago, auzietan eta auzietatik kanpo; horrez gainera, eskumen zabalak izango ditu oro har kontratuak egiteko eta era guztietako negozio eta egintzat egiteko, betebeharrak dakartzatenak eta xedatzekoak direnak, ohiko zein aparteko administrazioari buruzkoak direnak eta jabari hutsezkoak direnak, era guztietako ondasun higigarri eta higiezin, diru, balore higigarri eta merkataritzako efektuei dagokienez; salbuespen bakarra beste organo batzuen eskumenekoak diren gaiak edo sozietatearen xedean jasota ez daudenak izango dira.

    Administrazio Kontseiluari, era berean, eskumen hauek dagozkio, besteak beste: lizitazio, emakida, lehiaketa eta enkanteetan parte hartzea; era guztietako kontratuak egitea, egoki deritzen baldintzak jarrita, eta kontratuok zuzentzea, aldatzea eta hutsaltzea; Sozietatea ordezkatzea gai eta egintza administratibo eta judizialetan, zibiletan edo merkataritza arlokoetan eta zigor arlokoetan; Sozietateko zuzendari-kudeatzailea izendatzea eta kargugabetzea; Sozietateko langileak izendatzea eta kaleratzea, eta haien ordainsaria ezartzea.

    Azkenik, Administrazio Kontseiluak kontseilari eskuorde baten esku utzi ahal izango ditu modu iraunkorrean bere eskumen guztiak edo haietako batzuk, eta, hala denean, zehaztu ahal izango du nola erabili behar diren kontseilari eskuordeari emandako eskumenak; nolanahi ere, eskumen hauek ezin dira eskuordetzan utzi: urteko kontuen formulazioa eta kontu horien aurkezpena Batzar Nagusian, Kontseilua bera antolatzeko eskumenak, Batzarrak haren esku utzitakoak (azken kasu horretan, Batzar Nagusiaren beren-beregiko baimena dagoenean izan ezik).

Goi-kargudunak