KONTRATAZIOA ETA DIRULAGUNTZAK

Kontratuei, sinatutako hitzarmen eta kudeaketa-gomendioei, emandako dirulaguntzei eta eskuragarri dauden administrazio-prozedura elektronikoei buruzko informazioa eskaintzen du.

Esparru-akordioak

Kontratuak

Hitzarmenak eta emandako kudeatzeko gomendioak

Emandako dirulaguntzak

  • Azken eguneratze data: 2026/03/16

    Bizkaiko Foru Aldundiak urtero egiten du Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (BPE). Dokumentu horretan, ekitaldian laguntza publikoak ematea bideratzen duten helburuak, jarduera-ildoak eta irizpideak jasotzen dira. Plan hori erreferentziazko esparrua da foru-dirulaguntzen kudeaketan eraginkortasuna, efizientzia eta gardentasuna bermatzeko.

    BPE Bizkaiko Aurrekontu eta Kontu Publikoen atarian kontsulta daiteke, zehazki EKONOMIA, FINANTZA, ONDARE ETA KONTROLEKO INFORMAZIOA -> DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOAK atalean. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, eskatutako urtea hauta daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

    Aldundiak emandako dirulaguntzak Aldundiaren interneteko atarian aurkituko dituzu, dagokion urteko "Bizkaiko Foru Aldundia: kontratuak, hitzarmenak, enkarguak, gomendioak eta dirulaguntzak" atalean.

    Aldundiak emandako dirulaguntzak ere OpenDataBizkaia atarian aurkituko dituzu: Emandako diru-laguntzak.

    Halaber, nahi duzun dirulaguntza zehatza Aldundiaren interneteko atariko Izapideen bilatzailean bila daiteke, dirulaguntza arautzen duten oinarriak ezagutzeko.