Erreklamazio batzordearen aurrean erreklamatu

Entitateak

GARDENTASUNARI BURUZKO ERREKLAMAZIOAK

Erreklamazio honen xedea Erreklamazio Batzordeari erreklamazio bat aurkeztea da, informazio publikoa eskuratzeko eskaera bat ukatua edo ez onartua izan denean. Erreklamazioa Bizkaiko Gardentasunari buruzko 2016ko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Arauan araututa dago, eta informazio publikoa eskuratzeko eskaera bati buruzkoa izan behar du, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ez onartua edo ukatua, eta eskatzaileak berak aurkeztutako informazio publiko eskaera bati buruzkoa.

Honako bitartekoak gaitu dira:

  • ONLINE

    Ziurtagiri elektronikoa. Informazioa eskatzeko online-ko eskabidea bete behar da.

    24 ordu, esteka honetatik.

  • AURREZ AURREKOA

    Bete eta bidali galdeketa fisikoa:

    PDF ERREKLAMAZIOA_RECLAMACIÓN_V3.PDF (PDF 104 KB)

    Herritarrei Laguntzeko Bulegoa

    Ordezkari bezala esku hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoek alderdi hori egiaztatzeko ordezkaritza ahalordearen fotokopia aurkeztu beharko dute.

  • POSTAZ

    Bete eta bidali galdeketa fisikoa:

    PDF ERREKLAMAZIOA_RECLAMACIÓN_V3.PDF (PDF 104 KB)

    Bidali posta ziurtatuaren bidez honakoari:

    Herritarrei Laguntzeko Bulegoa

    Diputazioa 7, beheko solairua

    48009 Bilbo

    Ordezkari bezala esku hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoek alderdi hori egiaztatzeko ordezkaritza ahalordearen fotokopia aurkeztu beharko dute.

GARDENTASUNARI BURUZKO SALAKETAK

Erreklamazioen Batzordeak gardentasunaren araudia hausteagatik egiten diren salaketak jasotzen eta izapidetzen ditu. Hau da, publikotasun aktiboaren betebeharrak betetzen ez direnean egiten da salaketa, 1/2016 FAren II Tituluan jasotakoak hain zuzen ere.

Salaketa horien helburua hauxe da: erakunde batek publikotasun aktiboaren arloko betebeharrak (Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 1/2016 Foru Arauaren arabera) betetzen ez baditu eta erakundearen informazioa, informazio juridiko-normatiboa, ekonomiko-finantzarioa eta abar borondatez ematen ez badu jakinaraztea.

Salaketen izapidetza 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izango da.

  • ONLINE

    Ziurtagiri elektronikoa. Informazioa eskatzeko online-ko eskabidea bete behar da.

    24 ordu, esteka honetatik.

  • AURREZ AURREKOA

    Bete eta bidali galdeketa fisikoa:

    PDF SALAKETA_DENUNCIA.PDF (PDF 108 KB)