INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA

Pertsona guztiek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea da. Informazio publikotzat hartzen dira administrazio publikoak dituen, egin dituen edo eskuratu dituen edukiak edo dokumentuak (edozein formatutan).

NOLA ERABILI ZURE ESKUBIDEA?

Informazio Publikoa eskuratzeko eskaera egiteko urratsak eta gomendioak

Nola egin eskaera?

ZER DA LORTZE ESKUBIDEA

Eskubide horren izaera ulertzeko, informazioarekin, herritarren parte-hartzearekin eta gobernu onarekin loturik dauden beste tresna batzuetatik bereizi behar da.

ZERBITZU PUBLIKOEI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Herritarrentzako informazio-eskabidea. Zerbitzu bat nolakoa den, zer eskaintzen duen eta nola eskura dezaketen jakiteko aukera ematen die herritarrei.
  • Kontsultak, kexak eta iradokizunak. Aukera ematen die herritarrei salaketa bat egiteko zerbitzu baten funtzionamendu okerragatik edo iradokizun bat egiteko zerbitzu batek hobeto funtziona dezan.

GARDENTASUNA KUDEAKETA PUBLIKOAN

  • Publizitate aktiboa eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Administrazioaren kudeaketari buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen die herritarrei, haren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia baloratze aldera.
  • Datu irekiak. Herritarrei administrazioaren informazioa formatu irekian eskuratzeko aukera ematen die, datu horien gainean lan egin dezaten, balio ekonomiko eta sozialak sorrarazte aldera.

Kasu batzuetan, informazio publiko hori eskuratzeko duzun eskubidea ukatu egin daiteke Gardentasunari buruzko Foru Arauan jasotzen den kasuren bat gertatzen denean. Kasu horietan, eskabideari ematen zaion erantzunean azalduko da zergatik ukatu den. Adibidez, eskatzen den informazioa eskuratzeak datu pertsonalei eragiten dienean.

Bai, eskaerak kostu bat dakarrenean izan ezik, adibidez, fotokopiak egin behar direnean edo dokumentuak jatorrizkoa ez den beste formatu batera eraman behar direnean.

Honako zerbitzu hauek doakoak dira:

  • Eskatzen den informazioa prestatzea eta behar diren izapideak egitea.
  • Eskatzen den informazioa posta elektronikoz eta posta arruntez ematea.