GARDENTASUNA
Esanahia Administrazio Publikoei dagokienean
Herritarrei, gobernuko eta beronen kudeaketako gaiei buruzko informazioa ematea.
Helburuak
- Administrazio publikoak bere lanari buruzko informazioa ematea.
- Kudeaketa publikoa hobetzea.
- Administrazio publikoen eta mendeko erakundeen funtzionamendua eraginkorragoa izatea.
Gardentasuna Bizkaiko Foru Aldundian (BFA)
Bizkaia Gardena. Zure jakiteko eskubidea.
- Zure dirua delako, zure Aldundia da
- Herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea da BFAren helburu nagusia.
- BFA diru publikoarekin finantziatzen da.
- Jakiteko eskubidea duzu
- BFAk zure diruarekin funtzionatzen duelako, diru horrekin zer egiten den jakiteko eskubidea duzu.
- BFAk herritarrei kontuak eman behar dizkie.
- Araudia badago
BFAk gardentasunez jokatzen du eta kontuak ematen ditu Bizkaiko Gardetasunari buruzko 1/2016 Foru Arauaren arabera.
- BFAren Gardentasun Ataria
- Araudiaren arabera, BFAk informazio publikoa argitaratu behar du inork eskatu gabe.
- Horri Publizitate Aktiboa deitzen zaio.
- Informazio hori Bizkaia Gardenan aurki dezakezu, BFAren Gardentasun Atarian.
- https://gardentasuna.bizkaia.eus
- Zer aurki dezaket Bizkaia Gardenan?
Besteak beste, honako hauek aurki ditzakezu:
- Cargu publikoen ordainsariak.
- Emandako dirulaguntzak.
- Esleitutako kontratuak.
- Informazio gehiago eskura al dezaket?
- Administrazio publikoek informazio asko dute; eta informazio horretako asko ez da derrigorrez argitaratu behar. Hala ere, zuk esubidea duzu informazio hori eskatzeko eta jasotzeko.
- Horri Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubidea ditzen zaio.
- Nola balia dezaket nire eskubidea?
- PBFAk bere jardueraren ondorioz duen edozein dokumentu edo eduki eska dezakezu.
- Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskera egoitza elektronikoan edo aurrez aurre egin dezakezu.
- Informazioa eskuratu ahal izango dut?
- BFAk 15 egun balioduneko epean erantzun behar dizu, eskaera organo eskudunari iristen zaionetik zenbatzen hasita.
- Informazioa eskuratzeko eskubidea onartzen ez badizute, araudiko arrazoien arabera justifikatu behar dizute.
- Erantzunik jasotzen ez baduzu edo ados ez bazaude, erreklamazio bat aurkez dezakezu organo independiente baten aurrean: Gardentasuna inguruko Erreklamazioen Batzordea.
Publikoa dena zurea delako.
Gardentasuneko Foru Araua
2016ko apirilaren 23an
sartu zen indarrean
Irakurketa errazera moldatu da, herritar guztiek errazago irakurtzeko.
ZER DA GARDENTASUNA
Gardentasuna politika publiko bat da eta 3 ardatz hauek ditu:
- Publizitate aktiboa: administrazioak informazio publiko garrantzitsua eskaintzea. Bizkaiko Foru Aldundiaren kasuan, informazio hori Gardentasun atarian argitaratzen da.
- Informazioa eskuratzeko eskubidea: bermatzea edozein pertsonak informazio publikoa eskuratzea.
- Elkarlaneko Gardentasuna: herritarren parte-hartzea sustatzea.
PUBLIZITATE AKTIBOA
Publizitate aktiboa aldizka eta eguneratuta argitaratu beharreko informazioa da,gardentasuna bermatzeko legeak ezartzen duen bezala. Informazio hau modu argi, egituratu eta ulergarrian argitaratu behar da, eta, ahal izanez gero, berrerabiltzeko formatuetan.
INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA
Pertsona fisiko eta juridiko guztiek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea dute.
Zer da informazio publikoa?
- Administrazio Publikoak duen edozein eduki edo dokumentu.
- Edozein euskarri edo formatutakoa.
- Administrazio horrek bere eginkizunen barruan egin edo eskuratu duena
ELKARLANEKO GARDENTASUNA
Elkarlaneko Gardentasuna lotuta dago datuak modu irekian (Open Data)* eskaintzearekin eta informazioa berrerabiltzearekin. Horrela herritarren parte hartzea bideratzen da politika publikoak sustatu, diseinatu, betearazi, ebatzi edo ebaluzatzeko lanetan.
*Datu irekien kontzeptua (open data, ingelesez) filosofia eta praktika bat da, eta haren helburua da datu mota jakin batzuk mundu guztiarentzat libreki eskuragarri egotea, egile-eskubideen, patenteen edo beste kontrol-mekanismo batzuk murriztu gabe.
GURE KONPROMISOA
Gardentasuna beti izan da Aldundi honen bertuteetako bat. 2015. urtean, Estatu mailako lurralde erakunderik gardenena izatea aitortu zitzaigun. Bide beretik jarraitu dugu lanean eta atari hau beste urrats bat gehiago da Bizkaiko Foru Aldundi gardenago, parte-harzaileago eta irekiago baterantz egiten ari garen bidean.
Gure Gobernuarentzat zeregin hori helburu estrategiko bat da, jakin badakigulako gardentasun-mailarik handienak dituzten herrialdeak direla erakunderik indartsuenak dituztenak. Eta ekintzak bat datoz gure hitzekin: Bizkaiak badu Gardentasuneko Foru Araua, Estatu mailako gardentasunari buruzko araudi aurreratueneko bat, hain zuzen ere.
Gure nahia da bizkaitarrek ahalik eta ondoen eta zabalen jakin dezaten Aldundiak zer egiten duen eta zelan erabiltzen dituen baliabideak.
Aldaketak ez dira goizetik gauera gertatzen. Denbora behar izaten da, baina aldaketa honek ez du jadanik atzerakorik. Atari honetatik aurrera jarraitzen dugu Aldundi modernoago, hurbilago eta gardenago baterantz egin nahi dugun bidean. Goazen.
GERTAERA GARRANTZITSU NAGUSIAK
Gardentasunerantz bidea
-
2026(e)ko otsailaren 24(a)
Bizkaiko Gardentasunari eta Datu Irekiei buruzko 2023-2025 Foru Planaren ebaluazioa argitaratzea.
-
2026(e)ko otsailaren 2(a)
2025eko Gardentasunaren Urteko Memoria argitaratzea.
-
2025(e)ko otsailaren 28(a)
2024ko Gardentasunaren Urteko Memoria argitaratzea.
-
2024(e)ko martxoaren 1(a)
2023ko Gardentasunaren Urteko Memoria argitaratzea.
-
2023(e)ko abenduaren 21(a)
2023-2025erako Bizkaiko Gardentasunaren eta Datu Irekien Foru Plana onartzea.
-
2023(e)ko martxoaren 29(a)
Bizkaiko Gardentasunari eta Datu Irekiei buruzko 2020-2022 Foru Planaren ebaluazioa argitaratzea.
-
2020(e)ko uztailaren 28(a)
2020-2022rako Bizkaiko Gardentasunaren eta Datu Irekien Foru Plana onartzea.
-
2020(e)ko maiatzaren 19(a)
Bizkaiko Gardentasunari buruzko 2017-2019 Foru Planaren ebaluazioa argitaratzea.
-
2020(e)ko apirilaren 30(a)
Foru-entitateetako gardentasun atariak eguneratzea eta berritzea.
-
2020(e)ko martxoaren 3(a)
Argitaratzea irakurketa errazeko edizioan beste 6 zerbitzu-karta berri.
-
2019(e)ko abenduaren 9(a)
BFAko Gardentasunari eta Datu Irekiei buruzko 2020-2022 Hiru Urteko Plana egiteko lanak abian jartzea.
-
2019(e)ko azaroaren 28(a)
OGP ekimenaren esparruan argitaratzeko eta zerbitzuak sortzeko izan litezkeen datu-familiak definitzea.
-
2019(e)ko azaroaren 27(a)
Irakurketa errazeko irizpideetara egokitutako beste 6 zerbitzu-karta argitaratzea.
-
2019(e)ko ekainaren 20(a)
Bizkaia Gardena atariko edukiak irakurketa errazeko irizpideetara egokitzea.
-
2019(e)ko maiatzaren 14(a)
Open Data Bizkaia atarian toki-erakundeen datasetak sartzea.
-
2019(e)ko apirilaren 11(a)
Lehen bistaratze grafikoak Bizkaia Gardena atarian.
-
2019(e)ko martxoaren 11(a)
2018ko gardentasunaren urteko memoria argitaratzea.
-
2018(e)ko azaroaren 20(a)
Argitaratzea lehen 7 zerbitzu-kartak: Foru Liburutegia, Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak, Garbiguneak, Arreta Goiztiarra, Kontratazio Zentrala, Bekoetxe eta Lurgorri eguneko zentroak.
-
2018(e)ko maiatzaren 30(a)
Hirugarren sektoreko erakunde pribatuentzako gidaren aurkezpena.
-
2018(e)ko martxoaren 27(a)
2017ko gardentasunaren urteko memoria argitaratzea.
-
2018(e)ko otsailaren 22(a)
ELGArekin "Gobernu irekiaren erreformak Bizkaia modernoago, hurbilago eta arduratsuago baterako" azterlana egiteko akordioa sinatzea.
-
2018(e)ko otsailaren 12(a)
Open Data Bizkaia abian jartzea eta formatu ireki eta berrerabilgarrian datuak argitaratzea.
-
2017(e)ko abenduaren 4(a)
Udala Zabaltzen 78 hitzarmen sinatzea eta argitaratzea toki erakundeen 13 gardentasun atari.
-
2017(e)ko maiatzaren 2(a)
Entitate pribatuentzako gardentasun-gidaren aurkezpena.
-
2017(e)ko martxoaren 24(a)
Gizarte arloko II. Jardunaldi Teknikoa.
-
2017(e)ko martxoaren 14(a)
Gardentasunari buruzko Urteko Memoriaren aurkezpena (2015-2016). Gobernu Kontseiluak Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Plana (2017-2019) aurkeztu eta onartu zuen.
-
2017(e)ko urtarrilaren 27(a)
Gizarte arloko I. jardunaldi teknikoa. Gardentasunari buruzko foru arauari buruz.
-
2016(e)ko uztailaren 26(a)
Erreklamazioen Batzordearen antolakuntza eta funtzionamendu-araudia onartu dugu 128/2016 Foru Dekretuaren bidez.
-
2016(e)ko maiatzaren 11(a)
Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua erraz irakurtzeko edizioan argitaratzea.
-
2016(e)ko maiatzaren 3(a)
Gobernu Kontseiluaren Erabakibidez Gardentasunaren Atariaren xehetasun eta edukiak arautu ziren.
-
2016(e)ko apirilaren 26(a)
Bizkaiko Foru Aldundiak bere Gardentasunaren Atari berria abiarazi zuen: gardentasuna.bizkaia.eus
-
2016(e)ko apirilaren 4(a)
Bizkaiko Foru Aldundiak gardentasunari buruzko foru arauaren Irakurketa Erreazerako Egokitzapena argitaratu zuen.
-
2016(e)ko otsailaren 17(a)
Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua onartu zuten.
-
2015(e)ko abenduaren 29(a)
Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu zuen diputazioen INDIP 2015 gardentasun indizean.
-
2015(e)ko abenduaren 11(a)
Bizkaiko Foru Erakunde guztien gardentasunaren atariak sortu ziren.
-
2015(e)ko abenduaren 3(a)
BiscayTIKen toki erakundeentzako gardentasunari eta datuen babesari buruzko 3.jardunaldia egin zen.
-
2015(e)ko urriaren 6(a)
Gobernu Kontseiluak Bizkaiko gardentasunari buruzko foru arauaren proiektua aurkeztu eta onartu zuen.
-
2015(e)ko uztailaren 1(a)
Ahaldun Nagusiaren inbestidura-berbaldia. Gardentasuna, legegintzaldiaren funtsezko konpromisoetariko bat.
GARDENTASUNARI BURUZKO FORU PLANA
GARDENTASUNAREN ETA DATU IREKIEN FORU PLANA 2023-2025
2023-2025erako Bizkaiko Gardentasunaren eta Datu Irekien Foru Plana onartu zen, 2023ko abenduaren 21ean egindako Gobernu Kontseiluan. Plan horri dagokionez:
- Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 2016/1 Foru Arauan jasotako konpromisoa da.
- Gardentasunari buruzko Aldundiko 3. Plana da, eta gardentasunarekin jarraitzea du helburu.
- Oinarritzen da argitaratzen diren edukiak argiago azaltzean eta barne-kudeaketako prozesuetan gardentasuna txertatzean.
- Berritasun gisa integritate ardatz bat txertatzen du.
EKINTZAK
Planean barne hartu diren 36 ekintzek 4 ardatz dituzte oinarri:
- Gardentasuna.
- Datu Irekiak.
- Gobernu Ona.
- Integritatea.