INFORMAZIO INSTITUZIONALA

Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

  • Bizkaiko Foru Aldundia Estatuaren joko eta apustuen titularra da Bizkaiko Lurralde Historikoan, 1956ko uztailaren 14tik, orduko Kirol eta Ongintzako Elkarrekiko Apustuen Patronatuarekin (PAMDB) egindako lehiaketa publikoko esleipen-kontratuaren bidez.

    Estatuko Loteria eta Apustuen Bizkaiko Ordezkaritza, 1975eko abenduaren 29an Bizkaiko Foru Aldundiaren akordioz, fundazio publiko gisa eratu zen; eta hala, argitaratu ziren bere Estatutuak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 1976ko otsailaren 3an.

    Aipatu fundazioa Toki Araubidearen 7/1985 Legea onartu ondoren, eta legeak hala aginduta, Foru Erakunde Autonomoa Estatuko Loteria eta Apustuen Organismo Nazionalaren Bizkaiko Ordezkaritza izatera igaro zen, eta 1989ko uztailaren 27an Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren akordioz onartu ziren erakundearen Estatutuak.

    Eta, azkenik, Hirugarren Xedapen Gehigarriaren bidez, 5/2006 Foru Arauaren 2.a, enpresa-erakunde publiko gisa eratu zen, aipatu Foru Arauaren 4. artikuluan ezartzen den izaeraz.

    Erakundearen Estatutuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren akordioz onartu ziren 2014ko abenduaren 2an, eta 2015eko martxoaren 5ean argitaratu ziren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.

    Foru Enpresa Erakunde Publikoa den Estatuko Loteria eta Apustuen Bizkaiko Ordezkaritzaren eginkizun nagusiak honako hauek dira:

    Bizkaiko Lurralde Historikoan Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietatea (SELAE) SAren eskumenekoak diren Joko jarduera mota guztietako loteriak, jokoak eta apustuak, oraingoak zein gerokoak, kudeatzea, ustiatzea eta komertzializatzea.

    Eta, oro har, Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietatea (SELAE) SAren eta Bizkaiko Salmenta Puntu Integralen eta Mistoen Sare Komertzial osoaren arteko bitartekotza egitea, ELAren produktuak modu egokian kudeatzeko eta komertzializatzeko.

    Estatuko Ordezkaritza komertzialetako eginkizunen laburpen orientagarriaren dokumentua eransten da, eginkizunen bat edo beste ELAESek berak kendu baitu berriki.

  • Estatuko Loteria eta Apustuen Bizkaiko Ordezkaritza Enpresa Erakunde Publikoaren zuzendaritza, administrazio eta gobernu organoak honako hauek dira:

    1. Administrazio Kontseiluko lehendakaritza eta lehendakaritzaordetza.
    2. Administrazio Kontseilua.
    3. Batzorde Eskuordearen lehendakaritza eta lehendakaritzaordea.
    4. Batzorde Eskuordea.
    5. Kudeatzailea.

    (Ikusi Erakundearen Estatutuen 7. artikulua eta hurrengoak)

    Erakundeko kudeatzailearen kontrol, gainbegiratze eta koordinazio pean kudeatzen dira Ordezkaritzako sailak edo lan-arloak.

    Bi dokumentu eransten dira; bata Erakundearen organigramari (eta pertsona kopurua) dagokiona, eta bestea sail edo lan-arlo bakoitzaren eginkizunen laburpenari dagokiona.

Goi-kargudunak