
INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakundearen eginkizunak
Bizkaiko Foru Aldundiak Zugaztel Foru Sozietate Publikoa sortu zuen 2009ko urriaren 1ean, eta agindua eman zion zerbitzu espezializatuak eman ditzan, informazio-sistemen datuen sarrera masiboa ziurtatzeko eta komunikazoa errazteko herritarrei eman beharreko arreta kanalen bidez, betiere Bizkaiko Foru Aldundiaren, Foru Erakunde Publikoen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Enpresa Publikoen alde; baita, hala badagokio, Bizkaiko udalen alde eta gainerako erakunde publikoen alde ere.
Esparru-hitzarmena ezarri da BFA eta Zugaztelen artean, Zugaztelen jarduera-eremua zedarritzen duena, eta baimena du BFAren azpiegiturak, software eta datuak erabiltzeko, zerbitzuak hobetzeko behar direnak. Halaber, ezarri da urtero egingo dela Kudeaketa-agindua, eta bertan zehaztuko dira BFAk eskatutako berariazko zerbitzuak, baldintza ekonomikoak, gastua aplikatuko den kredituen finantzaketa nahiz beren beregiko aipamena, jarraipen eta kudeaketa sistema eta azkentzeko arrazoiak (indarrean dagoen epea bukatzeagatik ez bada).
Sailekiko harremana arautzeko, Zugaztelek Zerbitzu Mailako Akordioak formaliza ditzake, eta bertan jasota daude emandako zerbitzuen xehetasunak, egin beharreko lanaren ezaugarriak, horien jarraipena egiteko metodologia eta emandako zerbitzuez DBLOk ezarritakoa betetzeko hartutako bermeak.
Zugaztelek badu Kudeaketa Sistema Integratua, ISO 9001 eta Informazioaren Kalitate eta Segurtasuneko 27001 Arauen arabera ziurtatua, eta konpromiso-politikak ezartzen ditu BIKAIN hizkuntz kudeaketarekin eta Berdintasunaren Foru Planarekin bat.
pdf Xedea, Ikuspegia, Balioak (pdf 54 KB)
-
Estatutuak eta eraketari buruzko araudia
- pdf ESTATUTUAK (pdf 700 KB)
- pdf SOZIETATEAREN XEDEA ALDAKETA (pdf 1.5 MB)
- pdf SOZIETATEAREN IZENA ALDATZEA (pdf 248 KB)
- pdf Ampliación Objeto Social (pdf 12.5 MB)
-
Gobernu-organoa
Zugaztel, M.P.,S.A.-ko Administrazio Kontseilua
- Presidentea: Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua. Elixabete Etxanobe Landajuela
- Presidenteordea: Estrategia Digital eta Korporatiboaren Diputatu Nagusiaren kabineteko burua. Ibon Oñate Zamalloa
- Bokala: Katastroaren eta Zerbitzuetako Zuzendari Nagusia. Maite Asensio de la Villa
- Bokala: Ingurumeneko Zuzendari Nagusia. Josu Bilbao Begoña
- Bokala: Gizarte Inklusioa Sustatzeko Zuzendari Nagusia. Oscar Seco Revilla
- Bokala: Berrikuntzarako eta Bideen Kudeaketarako Zuzendari Nagusia. Jon Eraimunda Larrea Arrutia
- Bokala: Euskararen Zuzendari Nagusia. Xabier Arauzo Uriarte
- Bokala: Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako Zuzendari Nagusia. Maite de Iturrate Ibarra
- Bokala: Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Zuzendari Nagusia. Angel Anero Murga
- Bokala: Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko Zuzendari Nagusia. Joseba Mariezkurrena Cuesta
- Bokala: Digitalizazioaren eta Herritarrentzako Arretaren Zuzendari Nagusia. Javier Bikandi Irazabal
-
Organigrama
Goi-kargudunak
-
Goi-kargudunen curriculum profesionala
Zuzendari Kudeatzailearen curriculuma.
pdf CURRICULUM PROFESIONALA (pdf 38 KB)
-
Goi-kargudunen ordainsariak
Bizkaiko Foru entitateetako goi-karguen ordainsariak Langileen plantilla izeneko dokumentuan ikusi daitezke.
Goi-kargudunek jasotako ordainsari guztiak hartzen dira kontuan. Soldatatik at ez da ordainsaririk jasotzen (ez da ordainsaririk jasotzen, adibidez, administrazio-kontseiluei laguntzeagatik edo antzekogatik).
-
Goi-kargudunen ondasun eta jardueren aitorpena
Bizkaiko Foru entitateetako goi-karguen ondasunen eta jardueren deklarazioak Bizkaia Gardena web orrialdean ikusi daitezke (Foru Entitateak atalean).