Foru Plana eta Memoriak
Foru Plana
GARDENTASUNAREN ETA DATU IREKIEN FORU PLANA 2023-2025
2023ko abenduaren 21ean egindako Gobernu Kontseiluan 2023-2025rako Bizkaiko Gardentasunaren eta Datu Irekien Foru Plana onartu zen. Hiru urteko plana Bizkaiko Gardentasunari buruzko otsailaren 17ko 2016/1 Foru Arauan bertan jasotako konpromisoa da. Gardentasunaren eta Datu Irekien 2023-2025erako Foru Plana Aldundiko hirugarren Plana da, eta gardentasunaren lanarekin jarraitzea du helburua, eraginkortasunez eskaintzen diren edukiak hobetzean oinarrituz eta barneko kudeaketaren prozesuetan Gardentasuna sartzen, eta, gainera, integritate ardatz bat txertatzen du, berritasun gisa.
EKINTZAK
Planean barne hartu diren 36 ekintzek lau ardatz izango dituzte oinarri: Gardentasuna, Datu Irekiak, Gobernu Ona eta Integritatea.
AURREKO PLANAK
2023-2025 FORU PLANA
2023ko abenduaren 21eko Gobernu Kontseiluan Bizkaiko Gardentasunaren eta Datu Irekien Foru Plana 2023-2025 onetsi zen, ondoren aurki daitekeena:
pdf Jaitsi (pdf 6,8 MB)
Bizkaiako gardentasunari buruzko Foru planaren ebaluazioa
Gardentasunari buruzko 2020-2022ko Foru Plana burutu da eta ondoren horren ebaluazioa egin da, helburu hauek kontuan hartuta:
Batetik, planean ezarritako helburuen betetze-maila ezagutzea, eta era berean, Gardentasunari eta Datu Irekiei buruzko 2023-2025ko Foru Plan berria diseinatzeko eta hedatzeko abiapuntua izatea. Ebaluazio hori Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Arauan hartutako konpromisoari lotuta egin da, hain zuzen ere, gardentasunaren inguruko politiken barne ebaluazioari dagokiona, bai Aldundundiko Sailetan bai foru-sektore publikoko entitateetan.
AURREKO EBALUAZIOAK
FORU PLANAREN EBALUAZIOA
Gardentasunari buruzko 2020-2022ko Foru Planaren ebaluazioak hirurtekoan egindakoaren betetze-maila ezagutzeko eta erronka berriak zehazteko aukera ematen du.
pdf Jaitsi (pdf 13 MB)
Memoriak
Bizkaiko Gardentasunari buruzko Forua arauak honako hau ezartzen du 26.artikuloaren e) atalean:
"Urteko Memoria orokor eta bakar bat egitea Foru Aldundiarentzat eta foru-sektore publikoko erakundeentzat. Memoria horretan Foru Aldundiko sailetan eta foru-sektore publikoko erakundeetan gardentasun-politiken egoeraren gaineko barne ebaluazioa jaso behar da".
Urteko Memoria argitaratuz Bizkaiko Foru Aldundiak honako helburu hauek lortu nahi ditu: bere funtzionamendua erakustea, herritarren aurrean kontuak ematea eta bere barne-gestioa justifikatzea.
Bizkaia gobernu irekiaren azterlana
ELGE ren Gobernu Irekiaren Azterlanek gobernu garden, parte-hartzaile eta arduratsuagoak eraikitzen laguntzen diete herrialdeei. Helburua herritarren konfiantza berreskuratzea eta hazkunde barneratzailea sustatzea da. Gobernu irekiaren politika publikoen eta ekimenen azterketa sakona ahalbidetzen dute, eta, gomendioen bitartez, politika publikoak formulatzeko zikloetan beren printzipio eta jardunbideak are gehiago integratzen laguntzen dute.
Atal honetan Bizkaiko Gobernu Irekiaren Azterlana aurkezten da. ELGEren Batzordeak Gobernu Irekiari buruz eskainitako Gomendioetan jasota dauden 10 xedapenetan oinarrituta dago Azterlana.
Azterlana ingelesez ere daukazu eskuragarri:
pdf Open Government Reviews Bizkaia - Highlights 2019 (pdf 4,7 MB)
BIZKAIA GOBERNU IREKIAREN AZTERLANA
Hemen ELGEk Bizkaiko Gobernu Irekiari buruz egindako azterlana euskaraz aurki dezakezu
pdf Jaitsi (pdf 33,6 MB)