
INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakundearen eginkizunak
BIZKAIKOAREN DESKRIBAPENA
2010eko abenduaren 22ko 5/2010 Foru Arauak egoera hori garatuz, BizkaiKOA izeneko foru enpresa-erakunde publikoa sortu zuen.
Dagozkion zereginak eginez, BizkaiKOAk kudeatzeko autonomia izango du, ezarritako mugen barruan eta, nolanahi ere, kontuan izango ditu interes publikoa, Bizkaiko aren beharrizan kulturalak, eta Bizkaiko ondare historiko-kulturala bere adierazpen guztietan ezagutu eta ezagutzera eman behar dela, datozen belaunaldiei hobeto eskualdatzeko egin behar diren jarduerak eta programak prestatzeko.
BizkaiKOAk behar bezala sustatuko ditu Bizkaiko kultura-ondarearen zabalkundea, sentsibilizazioa eta sustapen soziala, eta kudeaketa koordinatua, baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko ikuspegitik, eta datozen belaunaldiei begira babesteko, gordetzeko, zaintzeko, zabaltzeko eta sustatzeko xedez.
Hortaz, hauek dira BizkaiKOAk dituen helburuak: Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasun osokoak edo partzialekoak diren Bizkaiko kultura-ondarearen zabalkunderako azpiegituren plangintza estrategikoa, kudeaketa koordinatua, jarraipena, kontrola eta ikuskapen eraginkorra, eta Bizkaian kokatutako mota horretako gainerako azpiegituren jarraipen eta kontrol eraginkorra.
Bulegoak Bilbon daude, Maria Diaz Haroko kaleko 11. zenbakian.
BIZKAIKOAREN EGINKIZUNAK
Aurreko helburuak lortzeko, BizkaiKOAk eginkizun hauek ditu:
- Jarduerak proposatzea eta kudeatzea, Bizkaiko kultura-ondarearen zabalkundea sustatzeko, haien jarraipena egitea, eta, hala behar denean, neurri zuzentzaileak hartzeko eskatzea.
- Foru-titulartasuneko museoak osorik kudeatzea (gaur egun, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Muskizko El Pobaleko Burdinola, Bilboko Arkeologi Museoa, Bakioko Txakolingunea eta Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa).
- Bizkaiko kultura-ondarearen zabalkunderako garrantzia duten hainbat foru-azpiegitura kultural osorik kudeatzea: Santimamiñeko kobak, Foruko Interpretazio Zentroa, Omako basoa, Muñatonesko gaztelua, Europako Herrien Parkea (Gernika), etab.
- Bizkaiko kultura-ondarearen zabalkunderako azpiegiturak sustatzea, hala Foru Aldundiarekin parekatutako titulartasuna dutenak, nola titulartasun pribatukoak edota foru-aldundiarekin zerikusirik ez dutenak.
- Bilbon dauden eta Foru Aldundiaren titulartasunekoa diren Rekalde eta Ondare aretoak osorik kudeatzea.
-
Estatutuak eta eraketari buruzko araudia
-
Gobernu-organoa
Bizkaikoa FEEP- eko Administrazio Konseilua
- Kontseiluburua
BizkaiKOA EPEFeko presidentea Kulturako oraingo Foru-Diputatua da, Leixuri Arrizabalaga Arruza.
- Presidenteordetza
Presidenteordea Kulturako oraingo Zuzendari Nagusia da, Begoña de Ibarra Zuazo.
- Mahaikideak:
- Euskara eta Kulturako Zerbitzu Orokorren zerbitzu burua, Encarnación Martínez Zamora.
- Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendari Nagusia, Javier Bikandi Irazabal.
- Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen Zuzendari Nagusia, Aitor Cobo Presilla.
- Idazkaria
BizkaiKOA FEEPF-eko Zuzendari-Kudeatzailea, Asier Madarieta Juaristi
- Kontseiluburua
-
Organigrama
pdf Organigrama (pdf 54 KB)
Goi-kargudunak
-
Goi-kargudunen curriculum profesionala
Zuzendaritza-kudeaketa.
Asier Madarieta Juaristi da erakundearen zuzendari kudeatzailea.
Gernika-Lumon jaio zen 1969ko irailaren 1ean, eta Historian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatetik.
Kargu publikoak: 2011ko otsailaren 1etik, BizkaiKOA EPEFeko zuzendari kudeatzailea.
Enplegu publikoak: Lehenago, 2008ko ekainaren 1etik kontratatu zuten arte, Bilboko Artelan Berreginen Museoko zuzendaria izan zen.
Aurreko beste enplegu batzuk: 1999ko ekainaren 26tik 2008ko maiatzaren 30era arte, kultura-zerbitzuen ALAIKI enpresan aritu zen, lehenik, zabalkundeko arduradun gisa, eta, gero, 2007tik aurrera, proiektuen koordinatzaile modura, eta, hor, kudeaketa-arloan aholkua emateko eta museoak dinamizatzeko lanak egin zituen. Ikastaroak eta mintegiak eman ditu erakusketak abiarazteko moduari eta diseinuari buruz, komisario-lanetan jardun du hainbat erakusketatan, eta zenbait argitalpen egin ditu.
-
Goi-kargudunen ordainsariak
Bizkaiako Foru entitateetako goi-karguen ordainsariak Langileen plantilla izeneko dokumentuan ikusi daitezke.
Goi-kargudunek jasotako ordainsari guztiak hartzen dira kontuan. Soldatatik at ez da ordainsaririk jasotzen (ez da ordainsaririk jasotzen, adibidez, administrazio-kontseiluei laguntzeagatik edo antzekogatik).
-
Goi-kargudunen ondasun eta jardueren aitorpena
Bizkaiko Foru entitateetako goi-karguen ondasunen eta jardueren deklarazioak Bizkaia Gardena web orrialdean ikusi daitezke.