Publizitate Aktiboaren arloko betebeharrak Erakunde Pribatuetan

Foru arau honetan ezarritako arauak, publikotasun aktiboaren arloan, erakunde pribatuei ere aplikatuko zaizkie hurrengo baldintzetariko bat bete izanez gero:

  • Urtebetez Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuak, gutxienez 100.000€-koak.
  • Urtebetez Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuak, baldin eta laguntza edo diru-laguntza horiek urteko diru-sarrera guztien %40 badira eta gutxienez 5.000€-koak badira.

GARDENTASUNA GIDA

Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzak eta diru-laguntzak hartzen dituzten erakunde pribatuetarako

pdf Jaitsi (pdf 373 KB)

NON PUBLIKATU BEHAR DA PUBLIKOTASUN AKTIBOARI BURUZKOTXOSTENA

BITARTEKO ELEKTRONIKORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Aipatutako entitateek baliabide elektronikorik ez badituzte eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

  • Interes sozialeko edo kulturaleko xedeak baino ez badituzte
  • 50.000€tik beherako aurrekontua badute

BFAk duen gardentasunari buruzko mapa erabil dezakete informazioa argitaratzeko. Xede horrez, erakundeek “EEPP Publizitate Aktiboa Txostena” bidaltzea beharrezkoa da eta BFAko gardentasunaren postontzia osatuko da:

HARREMANA

ERAKUNDEAK WEB ORRIAREKIN

Publizitate aktiboaren eskakizunak dituzten erakunde pribatuek informazioa beren web orrian argitaratu beharko dute.