
INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakundearen eginkizunak
Garbikerren funtzio nagusiak honako hauek dira: Bizkaiko Lurralde Historikoko hondakinak kudeatzea, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren kudeaketa-aginduan xedatutakoaren arabera.
Bere aldetik, honako hauek kudeatzen ditu: zabortegiak, garbiguneak, transferentzia-guneak, ontzi arinen gaikako zabor-bilketa, konpost-planta eta tratamentutegi mekaniko-biologikoa.
-
Estatutuak eta eraketari buruzko araudia
-
Gobernu-organoa
Garbiker M.P. A.B, (S.A.) Kide Bakarreko Soziedadeak Soziedade Publikoko izaera dauka, bere akziodun bakarra Bizkaiko Foru Aldundia dalako, eta, beraz, Tokiko Erregimenaren Oinarriak Erregulatzen dituan Legean eta Tokiko Korporazinoen Zerbitzuen Araudian adierazotako soziedade honeei ezarten jaken araudiaren menpe dago.
Gobernu organo gorena Administrazino Kontseilua da, gaur egun ondorengoek osotzen dabena:
- Presidentea: Iraunkortasun eta Natura Ingurune Saileko Foru Diputatua - Amaia Antxustegi Ziarda
- Presidente ordea: Ingurumeneko Zuzendari nagusia - Josu Bilbao Begoña
- Bokala: Nekazaritza zuzendari nagusia - Arantza Atutxa Lejarreta
- Bokala: Ogasun, Aurrekontu eta Ondare Zuzendari nagusia - Aitor Cobo Presilla
- Bokala: Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako Zuzendari nagusia - Leyre Vitorica Donezar
- Bokala: Herri Administrazioen eta Erakunde Harremanen Saileko Larrialdien Kudeaketa eta Babes Zibileko Zuzendari nagusia - Pedro Luis Izaga Alonso
-
Organigrama
pdf GARBIKERren organigrama (pdf 72 KB)
Goi-kargudunak
-
Goi-kargudunen curriculum profesionala
Zuzendariaren CVa
pdf Zuzendari kudeatzailearen CV (pdf 135 KB)
-
Goi-kargudunen ordainsariak
Bizkaiko Foru entitateetako goi-karguen ordainsariak Langileen plantilla izeneko dokumentuan ikusi daitezke.
Goi-kargudunek jasotako ordainsari guztiak hartzen dira kontuan. Soldatatik at ez da ordainsaririk jasotzen (ez da ordainsaririk jasotzen, adibidez, administrazio-kontseiluei laguntzeagatik edo antzekogatik).
-
Goi-kargudunen ondasun eta jardueren aitorpena
Bizkaiko Foru entitateetako goi-karguen ondasunen eta jardueren deklarazioak Bizkaia Gardena web orrialdean ikusi daitezke (Foru Entitateak atalean).