
GIZA BALIABIDEAK
Besteak beste, enplegu publikoa eskuratzeko sistema eta eskaintzei, Aldundiko plantillaren egiturari eta lanpostuen zerrendari buruzko informazioa eskaintzen du.
Lan-eskaintza publikoa
-
Enplegu publikoa lortzeko sistemak
Azken eguneratze data: 2025/07/10
Orrialde honek Bizkaiko Foru Aldundiko Langileen Aukeraketarako eta Trebakuntzarako Zerbitzuak eginiko iragarkialdiei buruzko informazio eguneratua jasotzen du.
Edozein iragarkialdiri buruz informazio gehiago jasotzeko nahikoa izango da “kategoria” sakatzea; iragarkialdiaren laburpena duen laukia agertuko da; bertan aurkituko duzu plazen ordainsariei, Aldizkari Ofizial ezberdinetan izandako argitalpen datei, eta eskabideak aurkezteko hasiera-datari nahiz amaiera-datari buruzko informazio zehatza; era berean, baita ere, oinarrien argitalpenera eta indarrean diren zerrendetara heltzekoa.
Plantilla eta giza baliabideen kudeaketa
-
Lanpostuen Zerrenda (LPZ)
Azken eguneratze data: 2025/07/10
Lanpostuen zerrenda (LPZ) Bizkaiko Foru Aldundiak funtzionatzeko behar dituen lanpostu iraunkorren zerrenda da. Lanpostuen zerrendak Aldundiak bere langileen egitura diseinatzeko eta bere zerbitzu-beharrak betetzeko balio du.
Lanpostuen zerrendak honako hauek jasotzen ditu lanpostu bakoitzetik:
- Izena
- Ezaugarri nagusiak
- Lan egiteko baldintzak
- Ordainsariak
- Beharrezko euskara-eskakizuna
- Egin beharreko funtzioak eta zereginak
OpenDataBizkaia datu irekien atarirako esteka honetan, BFAko lanpostuen zerrenda eguneratua kontsulta dezakezu: Pertsonal funtzionarioarentzako lanpostuen zerrenda.
Grafiko honetan kontsulta dezakezu:
- Kategoriarik aukeratzen ez baduzu: BFAko lanpostuen guztizko kopurua.
- Kategoria jakin bat aukeratzen baduzu: zein lanpostutara irits zaitezkeen eta haren ezaugarriak (beharrezko profila, kokapena, etab.).
-
-
- KOKAPENA: mapan lanpostuetako lekuak lantoki bakoitzeko adierazten du.
- LANPOSTUEN HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA: beharrezko euskara-eskakizun bakoitzeko zein lanpostutara irits daitekeen adierazten du.
- IZENDAPENA ETA BANAKETA: kategoria bakoitzeko postuak, dagokien izenarekin eta sailarekin adierazten du.
- LANPOSTUAREN XEHETASUNAK: lanpostu bakoitzari lotutako informazioa jasotzen du (titulazioa, hizkuntza-eskakizuna eta beharrezko derrigortasun-data, lanpostuaren maila, saila, lantokia).
-
Plantillaren egitura
Azken eguneratze data: 2025/07/02
Plantilla Bizkaiko Foru Aldundian aurrekontu-zuzkidura duten plaza guztiek osatzen dute. Lanpostu zehatz bakoitza LPZn aurreikusitako lanpostuei esleitzen zaie.
Plantillak honako hauek zehazten ditu: plazaren izena, zenbakia, egoera zehatza (beteta edo hutsik), taldea edo eskala, azpieskala, mota eta kategoria, eta oinarrizko ordainsariak.
Bizkaiko Foru Aldundia langile publiko gisa osatzen duten pertsonak genero-ikuspegiaren arabera sailkatzen dira langileen plantillan hurrengo grafikoan. -
Barne-prestakuntzarako programak
Azken eguneratze data: 2025/06/30
- pdf 2019ko prestakuntza (pdf 1,1 MB)
- pdf 2018ko prestakuntza (pdf 911 KB)
- pdf 2017ko prestakuntza (pdf 591 KB)
-
Giza baliabideak antolatzeko eta garatzeko planak
Azken eguneratze data: 2020/10/30
- pdf 2019ko Trebakuntzaren Planaren Araudia (pdf 240 KB)
- pdf 2018ko Trebakuntzaren Planaren Araudia (pdf 102 KB)
- pdf 2017ko Trebakuntzaren Planaren Araudia (pdf 128 KB)
- pdf 2016ko Trebakuntzaren Planaren Araudia (pdf 85 KB)
- pdf BFAren giza baliabideen plana (pdf 69 KB)
-
Langile publikoen bateragarritasunetarako baimenak
Azken eguneratze data: 2025/06/30
pdf Baimenak (pdf 143 KB)
-
Ordezkaritza sindikala
Azken eguneratze data: 2025/06/30
Foru Aldundiko ordezkaritza sindikaleko buruzko informazioa.