INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakundearen eginkizunak
BEAZ, S.A.U. 1987ko maiatzaren 25ean sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko izaera mugagabeaz Bizkaian Enpresa eta berrikuntza Zentro bat abian jartzeko.2010eko uztailaren 6an BEAZ, S.A.U.k halaber Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa zen BIZKAIKO BERRIKUNTZA AGENTZIA, S.A.U. xurgatu zuen, ekitaldi horretan bion helburu soziala bilduz.
Sozietatearen helbide soziala Bilbon dago, Kale Nagusiko 25. zkian, eta haren egoitza soziala Sabino Arana 8an dago.
Sozietateak beharrezko jarduera guztiak egingo ditu, enpresen lehiakortasuna sustatu, garatu eta indartzeko, kalitatezko lanpostuak sortu eta mantentzeko, eta, oro har, Bizkaia lurralde berritzaile, sortzaile, dinamiko eta ekintzailea bihurtzeko, non sozietatearen kohesioak eta lehiakortasunak Bizkaiko gizartearen egungo eta etorkizuneko ongizatea bermatuko duten.
BEAZ, S.A.U.k, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustatzeko Sailaren izenean eta kontura, erakunde laguntzaile legez dihardu foru Sail horrek Bizkaiko ETEei ekonomia sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko ematen dizkien diru-laguntzak kudeatzeko lanean.
-
Estatutuak eta eraketari buruzko araudia
- pdf Sozietatearen estatutoak (pdf 5,6 MB)
- pdf BEAZ eratzeko eskritura (pdf 5,6 MB)
- pdf Xurgapen bidezko fusio-eskritura BEAZ-BAI (pdf 5,6 MB)
-
Gobernu-organoa
BEAZ, S.A.U.KO ADMINISTRAZIO KONTSEILUA
- Lehendakaria: Ekonomia Sustapenerako Departamentuko Foru Diputatua. Ainara Basurko Urkiri.
- Lehendakariordea, kontseilari ordezkaria eta idazkaria: Ekonomi Sustapen Saileko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko Zuzendari Nagusia. Joseba Mariezkurrena Cuesta.
- Batzordekide: Ekonomia Sustatzeko Saileko Idazkari Tekniko Ekonomikoa. Izaskun Artetxe García.
- Kidea: Ekonomia Sustatzeko Saileko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo-sustapeneko Zuzendari Nagusia. Cristina Múgica Vargas.
- Kidea: Diputatu Nagusiari Laguntzeko Unitateko Kabineteko Koordionaziorako eta Estrategia Digitalerako Zuzendari Nagusia. Javier Bikandi Irazabal.
- Kidea: Seed Capital Bizkaiako Zuzendari Nagusia. Oscar Ugarte Ganboa.
-
Organigrama
BEAZ, S.A.U.-ren Batzar Nagusiaren eta Administrazio Kontseiluaren osaera bere bazkide bakarrak zehazten du (Bizkaiko Foru Aldundiaren %100a jabetza)
Sozietatea Olatz Goitia Urquiaga Zuzendari nagusiak zuzentzen du eta bere betebeharren artean eragiketa norabideen proposamena, Kudeaketa egitasmoaren proposamena eta gauzatzea eta enpresaren jardueraren oinarrizko indikatzaileen kontrola eta jarraibideak dira. Gainera, Sozietatearen giza ekipoaren arduradun nagusia da.
Sozietatea arlo bitan dago osatuta, ondoren zehazten diren eginkizunekin:
- Arlo eraginkorra: enpresa txiki eta ertainekin eta ekintzaileekin lotutako enpresa-ekintzailetzako eta -eraldaketako jarduera guztiak biltzen ditu, BEAZen bezero nagusia: dirulaguntzen kudeaketa, sorkuntza-zerbitzuak (eraketa bizkortua, gaikuntza, finantzaketa, azelerazioa, berrikuntza irekia, zerga-kenkariak), hazkunde-zerbitzuak (gaikuntza, finantzaketa, dibertsifikazioa, berrikuntza irekia, zerga-kenkariak, dibertsifikazioa) eta inkubazioa.
- Antolakuntza Arloa:
honako eginkizun hauek betetzen ditu: erosketak eta azpikontratazioak, administrazioa eta finantzak, giza baliabideen kudeaketa eta administrazioa, arauak eta legeak betetzea, informazio-sistemak mantentzea eta bilakatzea, kudeaketa-sistemak eta azpiegitura informatikoak eta logikoak. Gainera, Sozietatearen jardueraren berezko ekitaldiak prestatzen eta garatzen laguntzen du.
pdf Organigrama (pdf 115 KB)
Goi-kargudunak
-
Goi-kargudunen curriculum profesionala
Zuzendariaren CVa
pdf CV Zuzendaria (pdf 65 KB)
-
Goi-kargudunen ordainsariak
Bizkaiako Foru entitateetako goi-karguen ordainsariak Langileen plantilla izeneko dokumentuan ikusi daitezke.
Goi-kargudunek jasotako ordainsari guztiak hartzen dira kontuan. Soldatatik at ez da ordainsaririk jasotzen (ez da ordainsaririk jasotzen, adibidez, administrazio-kontseiluei laguntzeagatik edo antzekogatik).
-
Goi-kargudunen ondasun eta jardueren aitorpena
Bizkaiko Foru entitateetako goi-karguen ondasunen eta jardueren deklarazioak Bizkaia Gardena web orrialdean ikusi daitezke (Foru Entitateak atalean).