
INFORMAZIO INSTITUZIONALA
Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.
Erakundeari buruzko oinarrizko datuak
-
Erakundearen eginkizunak
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea, aurrerantzean GUFE, administrazioko foru erakunde autonomiaduna da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Ekonomi Araubideari buruzko urriaren 14ko 10/1997 Foru Arauaren 4.2.b artikuluan ezarritakoaren arabera eratua. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizartekintza Sailari atxikita dago deszentralizazio funtzionalaren araubidean. Aipatutako saileko burua den diputatuari dagokio haren jardueraren emaitzen kontrola, ebaluazioa eta zuzendaritza estrategikoa.
GUFEk bere nortasun juridikoa, ondarea eta diruzaintza eta kudeatzeko autonomia ditu, estatutuotan ezarritako eran.
GUFEk programa zehatzak betearazi eta herri zerbitzuak kudeatzeko, sustatzeko eta prestatzeko jarduerak egin behar ditu, Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Legeak zehaztutako eskumeneko eremuetan eta jarduketa arloetan, lurralde historikoetako organoentzat, eta Bizkaikoek agintzen dizkiotenak.
Programa eta jarduera horiek zehaztu eta GUFEri aginduko zaizkio, eratxikitako eskumen eta funtzioaren araubide zehatza ezarriko duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpenaren bitartez.
Estatutuon eta aurreko paragrafoan aipaturik dauden ebazpenen markoan, GUFEk agintzen zaizkion programak, jarduerak eta zerbitzuak ibiltzeko agindu ahalko du. Horretarako, egokiesten dituen antolaera eta ibilera arauak ezarriko ditu.
- Xedea-Ikuspegia-Baloreak
- pdf Maiatzaren 30ko 4/2001 FORU ARAUA (pdf 28 KB)
- pdf Urriaren 24ko 8/2005 FORU ARAUA (pdf 14 KB)
-
Estatutuak eta eraketari buruzko araudia
- Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen Estatutuak
- pdf Maiatzaren 30eko 4-2001 Foru Agindua (pdf 28 KB)
- pdf Urriaren 24eko 8-2005 Foru Araua (pdf 14 KB)
- pdf Egitura organikoaren araudia (pdf 889 KB)
- pdf Kanpoko arautegiak (pdf 174 KB)
-
Gobernu-organoa
GUFEKO GOBERNU BATZARRA:
- Batzordeburua: Gizarte Ekintza Saileko foru diputatua. Amaia Antxustegi Ziarda
- Batzordeburuordea: Gizarte Ekintza Saileko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusia. Asier Alustiza Kapanaga
- Kideak:
- Gizarte Ekintza Saileko Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako zuzendari nagusia. Maite de Iturrate Ibarra
- Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko Araubide Juridikoaren eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia. César González de Heredia Maruri
- Ogasun eta Finantza Saileko Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen zuzendari nagusia. Aitor Cobo Presilla
- Idazkaria: Gufeko gerentea. David Latxaga Ugartemendia
-
Organigrama
Honako hauek dira GUFE gobernatzen duten organoak:
- Gobernu Batza.
- Gobernu Batzako presidentea.
- Gobernu Batzako presidenteordea.
- Gerentea.
- Gobernu Batzak beharren arabera izenda ditzakeen arloetako zuzendariak
Gobernu Batza GUFEren Organo Nagusia da eta honakook ditu kide:
- Burua, GUFEkoa ere izango dena: Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileko foru diputatua.
- Buruordea, GUFEkoa ere izango dena.
- Gizarte Ekintza Saileko zuzendari nagusiak.
- Lehendakaritza Foru Saileko zuzendari nagusi bat
- Ogasun eta Finantza Saileko zuzendari nagusi bat.
- GUFEren gerentea.
Gerentziaren menpe daude: Zerbitzu Zentralak eta Laguntza Zerbitzuetako Dibisioak. Zerbitzu Zentralak erakunde osoa hartzen duten zeharkako gaiei, edo izaera globala duten gaiei erantzuten dieten zerbitzuak dira; eta Laguntza Zerbitzuetako Dibisioak, zerbitzu deszentralizatuak barne hartzen dituztenak. Zerbitzu deszentralizatuak erabiltzaileei laguntza integrala emateko zerbitzuak dira, eta erakundearen zentroetan gauzatzen dira.
GUFEren Estatutuek eta GUFEren Egitura Organikoaren Araudiak ezartzen dituzte Erakundearen organoak, erantzukizunak, egitekoak eta hierarkia mailak.
- pdf Organigrama (pdf 199 KB)
- pdf Gobernu batzarra (pdf 659 KB)
- pdf GUFE-ren egitura organikoaren araudia (pdf 889 KB)
- Antolamendu funtzionala