PROZESUAREN URRATSAK

  • 1. URRATSA

    Hiritarrek: eskabidea aurkezten dute.

  • 2. URRATSA

    Administrazioak: eskabidea aztertzen du.

    Kasu batzuetan, Administrazioak zure azalpenetan zehatzagoa izatea behar izaten du. Horrela, errazagoa izango da ahalik eta erantzunik zehatzena ematea.

  • 3. URRATSA

    Onartzen bada: Administrazioak erantzuna prestatzen du.

    Onartzen ez bada: Eskabideak Gardentasunari buruzko Foru Arauak ezartzen dituen baldintzak betetzen ez dituela azaltzen duen erantzun bat bidaliko dizute.

ESKAERA EGITEKO GOMENDIOAK

Informazio publikoaren eskabideak errazago aurkezte aldera, honako hau gomendatzen dizugu:

  1. Eskabidea egin aurretik, bisitatu publizitate aktiboaren atala Baliteke eskatu nahi den informazioa eskuragarri egotea
  2. Ahal izanez gero, egin eskabidea internet bidez. Erantzuna azkarragoa da eta paperaren kontsumoa murrizten du.
  3. Galdera ahalik eta gehien zehaztu. Ez da beharrezkoa zure eskabidea justifikatzea, baina zenbat eta informazio gehiago eman, orduan eta errazagoa izango da erantzuna prestatzea.
  4. Hainbat gairi buruzko galderak egin nahi badituzu, egin eskabide berezia gai bakoitzeko.
  5. Zure eskabideak hainbat azpigaldera baditu, bereiz itzazu ahalik eta argien.
  6. Uste baduzu eskatzen duzun informazioa ez dela unean unekoa soilik, eta informazio hori Aldundiko Publizitate Aktiboaren Katalogoan sartu beharko litzatekeela, informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen zure eskabide zehatzaz gain,hobetzeko iradokizun batbidali.

AURKEZTEKO MODUA ETA TOKIA

INTERNET BIDEZ

Bete ezazu informazioa eskatzeko inprimakia esteka honetan.

Bide honetatik egiteko, ziurtagiri elektroniko aitortua izan beharko duzu.

24 ordu esteka honetan sakatuz.

AURREZ AURRE

(ERREGISTRO ETA HIRITARREN ARRETARAKO BULEGOETAN)

  • PERTSONA FISIKOA: bete formularioa eta gogoratu zure eskabidea sinatzea.Formularioa

    Zure eskabidea ordezkari baten bidez aurkezten baduzu, ordezkari horrek ordezkaritza-ahalordea aurkeztu beharko du.

  • PERTSONA JURIDIKOA: ordezkaritza-ahalordea ematea eta formularioa betetzea.

POSTAZ

Edozein posta-bulegotan, egoki den ordutegian.

Bidalketak ziurtatuta egon beharko du.

Helbidea: LAGUNTZA, Erregistro eta Herritarrenganako Laguntza bideratzeko Bulegoa: Diputazio kalea, 7, behe solairua, 48009 Bilbo.

Bete formularioa eta gogoratu zure eskabidea sinatzea.

EPEAK

ESKAERA ZEHAZTEKO

10 egun. Baldin eta zure eskabideak informazioa behar bezala azaltzen ez badu, administrazioak argibide zehatzagoak emateko eska diezazuke. Denbora-tarte horretan, eten egingo da erantzuna emateko ezarririk dagoen epea.

ALEGAZIOAK JARTZEKO

15 egun. Batzuetan, zure eskabideak eragina izan dezake beste pertsona batzuen eskubide edo interesen alorrean, eta pertsona horiei epealdi bat eman behar zaie komeni zaiena azaltzeko. Denbora-tarte horretan, eten egingo da erantzuna emateko ezarririk dagoen epea.

ERANTZUTEKO

15 egun. Epe hori du organo arduradunak interesdunari eta ukitzen diren pertsonei ematen zaien erantzunaren jakinarazpena bidaltzeko.

Erantzuteko epea luza daitekeen kasuak:

  • Epea beste 15 egun baliodunez luzatuko da, baldin eta, eskatutakoaren bolumena edo zailtasuna dela-eta, administrazioak ezin badu ezarrita dagoen epea bete. Luzapen hori jakinarazi egin beharko da.
  • epea beste 15 egun baliodunez luzatuko da, Gardentasunaren arloko Erreklamazio Batzordeak hala eskatzen badu.

EZEZKO EBAZPENA EMANEZ GERO

Hilabete. Erantzunarekin ados ez bazaude, erreklamazioa jar dezakezu Erreklamazio Batzordean.