EKONOMIARI, FINANTZEI ETA ONDAREARI BURUZKO INFORMAZIOA

Aldundiaren aurrekontuari zein urteko kontuei, ekonomia-iraunkortasunaren adierazleei, zerga-bilketako datuei, udal finantzaketari eta ondasun eta eskubide errealei buruzko informazioa eskaintzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuak

  • Azken eguneratze data: 2026/02/06

    BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAREN AURREKONTU OROKORRAK

    Zer dira Aurrekontu Orokorrak?

    Bizkaiko Aurrekontu Orokorrak Bizkaiko Foru Aldundiak denboraldi jakin baterako bere gain hartzen dituen konpromiso ekonomikoak dira.

    Aurrekontu-ekitaldi bakoitzari dagozkion arauak eta agiriak ondoko estekan kontsulta daitezke: Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Foru Araudiak.

    Nola daude antolatuta?

    Aurrekontu orokorren egitura esteka honetan kontsulta daiteke: AURREKONTUAREN EGITURAK. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, urtea aukera daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

    Azken urteetako Aurrekontu Orokorren konparazioa grafiko honetan ikus dezakezu:

    Bizkaiko Aurrekontu Orokorrak honako hauek osatzen dituzte:

    • Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuak eta
    • Foru-erakundeen aurrekontuak: erakunde autonomoak, enpresa-erakunde publikoak, merkataritza-sozietateak, foru-fundazioak eta foru-partzuergoak.
    Nola egiten dira?

    Bizkaiko Foru Aldundiak Aurrekontuen Foru Arau Orokorrak ezartzen duenaren arabera prestatzen ditu urtero aurrekontuak.

    Hainbat urrats ditu:

    • Sail bakoitzaren aurrekontuen aurreproiektua. Sail bakoitzak bere aurrekontu-aurreproiektua egingo du, eta atxikitako foru-erakundeenak koordinatuko ditu.
    • Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren aurreproiektua. Ogasun eta Finantza Sailak Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren aurreproiektua egiten du, sailen eta foru-erakundeen aurrekontu-aurreproiektuekin.
    • Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren proiektua. Ogasun eta Finantza Sailak Foru Arauaren aurreproiektua aurkeztu du Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan, urriaren 31 baino lehen, onar dezan. Onartu ondoren, Foru Arauaren Proiektu bihurtzen da.

    Prozedura osoa kontsulta dezakezu Aurrekontuei buruzko Foru Arau Orokorrean (1) eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorrean (2)

    Nola onartzen dira?

    Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko Foru Aldundiak egindako aurrekontuak onartzen dituzte, honela:

    • Foru Aldundiak azaroaren 1a baino lehen aurkeztu du Foru Arauaren Proiektua Bizkaiko Batzar Nagusietan, eztabaida dezaten.
    • Batzar Nagusiek, Foru Arauaren Proiektua aztertu ondoren, onartu, zuzenketak onartu edo kendu egin dezakete.

    Prozesu horretan herritarrek eta gizarte-eragileek ere parte har dezakete, 10 eguneko epean proiektuaren aurkako alegazioak aurkeztuz.
    Aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu ondoren, aurrekontuak bozkatuko dira.

    Batzar Nagusiek Aurrekontu Orokorren Foru Araua onartzen badute, diputatu nagusiak aldarrikatu eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratzeko agindua emango du.

    Bizkaiko Batzar Nagusien web orrirako sarbidea: Bizkaiko Batzar Nagusiak

    Aurkeztutako zuzenketak Jarduera Parlamentarioa->Ekimenak atalean kontsulta daitezke. Bilaketa aurreratuan "Ekimen mota" aukeratu daiteke "Araugintza ekimenak" deritzonaren barruan daude aurrekontuei buruzko arauak, "Aurrekontuen Foru Arau Proiektua".

    Prozedura osoa hemen kontsulta dezakezu:

    • Bizkaiko Batzar Nagusien Erregelamendua (3)
    • 3/87 Foru araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-erakundeen hautapen, antolaketa, araubide eta funtzionamenduari buruzkoa. (4)

    AURREKONTU OSOAK:

    Urte bakoitzeko aurrekontu osoak esteka honetan kontsulta daiteke: AURREKONTU OROKORRAK. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, urtea aukera daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

  • Azken eguneratze data: 2026/02/06

    Urte bakoitzeko aurrekontuen laburpena esteka honetan kontsulta daiteke: FORU ALDUNDIAREN AURREKONTUA. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, urtea aukera daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Urte bakoitzeko, inbertsioetan egindako gastua esteka honetan kontsulta daiteke: Urteetako inbertsioak. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, urtea aukera daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

Aurrekontu-betetzea

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Aurrekontuaren hilabeteroko burutzapena honako estekaren bitartez kontsulta dezakezu: AURREKONTU ETA KONTABILITATE BETEARAZPENA-ren barruan AURREKONTU BETEARAZPENA. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, urtea aukera daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

    OpendataBizkaia atarian aurrekontua-betetzeari buruzko txostenak, sarrerak eta gastuak, formatu irekian, kontsulta dezakezu: Aurrekontu-beteari buruzko aldiroko txostenak.

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Aurrekontuak egitean, efizientzia eta eraginkortasunari buruzko adierazleak erabiltzen dira; aurrekontuak gauzatu bitartean eguneratzen dira, eta kontua orokorrean ebaluatzen dira.

    Bizkaiko Lurralde Historikoko Kontu Orokorraren adierazle-dokumentu osoa ikus dezakezu esteka honetan: AURREKONTU OROKORRAK barruan, MEMORIAK ETA HELBURUAK, ADIERAZLEAK ETA EKINTZAK. Kontu Orokorraren laburpen espezifikoan sail bakoitzako adierazleak kontsulta ditzakezu. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, urtea aukera daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Kredito-aldaketak hurrengo esteka honetan kontsulta ditzakezu: AURREKONTU ETA KONTABILITATE BETEARAZPENA-ren barruan, AURREKONTU BETEARAZPEN-ean, dagokion hilabetearen GASTUEN BETEARAZPENean klik eginez, zabalgarri bat irekitzen da. "AURREKONTU ARRUNTAREN BETEARAZPENA"-ren barruan aurrekontuaren aldaketak sailka eta kapituluka edo aurrekontu-partidaka banatuta aurki daitezke.

    Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, urtea aukera daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

Defizita eta zorpetzea

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Zorraren zenbatekoak aurrekontuetan onartzen dira eta urte bakoitzeko kontu orokorrean ebaluatzen dira. Zorraren egoerari buruzko txostenak EKONOMIA, FINANTZA, ONDARE ETA KONTROLEKO INFORMAZIOAREN barruan kontsulta daitezke, hiruhileko bakoitzeko: Foru sektore publikoaren zorpetzea. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, eskatutako urtea hauta daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren eta foru-erakunde publikoen superabita edo defizita, zor publikoaren betetze-maila eta gastu-araua urte bakoitzeko Kontu Orokorrarekin batera doan aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko txostenean kontsulta daitezke. Aurrekontuen egonkortasuna eta iraunkortasun finantzarioaren txostenak AURREKONTU OROKORREN barruan kontsulta daitezke, TXOSTENAK: AURREKONTUAREN EGONKORTASUNA. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, eskatutako urtea hauta daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

    Superabita edo defizita:

    Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak ezartzen du superabita finantzazio-gaitasuna dela, Europako kontu-sistemaren arabera.

    Lege hori betez, superabita edo defizita urte bakoitzaren Kontu Orokorrean kalkulatu eta argitaratzen da.

    Bizkaiko Lurralde Historikoaren Kontu Orokorrak Bizkaiko Foru Aldundiaren datu bateratuak jasotzen ditu, KONTABILITATE NAZIONALARI dagokionez (Europar Batasuneko Kontu Nazionalen eta Eskualdeko Kontuen Europako Sistemak arautzen dituen irizpideen arabera), Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dagoen Herri Administrazioko Sektorea osatzen duten erakundeen datuekin.

    Erakundeen kalifikazio eta sektorizazio hori, ESTATUKO KONTU HARTZAILETZA NAGUSIAK egiten du, beraz, zer erakunde diren herri-administrazio edo sozietate ez finantzario eta zer erakunderi esleitzen zaion ezartzen du.

    Aurrekontu kontabilitatean, oinarrizko bi magnitudeak dira Aurrekontu-emaitza eta Diruzaintzako Gerakina (DG). Diruzaintzako gerakina funtsen aldagaia da, administrazioak momentu jakin batean (kasu honetan 20xx-12-31) duen altxortegia neurtzen duena; adibidez, funts likidoen batura gehi zordunak eska daitezkeen kopuruen arabera, eta ken hartzekodunak eska daitezkeen zenbatekoen arabera.

    Gainera, BFAn, araudiak (BLHko Aurrekontuei buruzko Araudi Orokorraren 65. artikulua, 169/2014 FDren bidez onartu zena) bereizi egiten ditu hurrengo ekitaldian eta haren ondorengoetan likido izan daitezkeen baliabideak.

    Horrenbestez, administrazio batentzat, eta finantza-zuhurtzia erabiliz, DGk neurtzen ditu hurrengo ekitaldietara bideratu daitezkeen baliabideak, eta ez superabitak, kontabilitate nazionalaren arabera.

    Horregatik ez da zehaztu BFAko sektorearen superabitaren xedea, kontabilitate nazionalaren arabera.

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Urte bakoitzeko aurrekontu orokorren barruan kontsulta ditzakezu Bizkaiko Foru Aldundiaren zorraren eboluzioari eta zorpetze-ahalmenari buruzko grafikoak, hain zuzen, hiru urterako aurrekontuen egoerari buruzko atalean. Hurrengo estekan kontsulta daiteke, AURREKONTU OROKORREN barruan, AURREKONTUEN EDIZIOA-n, Aurrekontu Orokorren Aurkezpena: Aurkezpenaren 10. orrialdean dago hiru urterako AURREKONTUEN JOKALEKUA. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, eskatutako urtea hauta daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Dokumentu hauen bidez kontsulta ditzakezu biztanleko zorpetzeari buruzko adierazlea eta gainerako aurrekontu-adierazleak, EKONOMIA, FINANTZA, ONDARE ETA KONTROLEKO INFORMAZIOA barruan: Aurrekontu adierazleak.

    Besteak beste honako hauek:

    Autonomia fiskala:

    Zergen diru-sarreren pisua erakundearen diru-sarrera guztien gainean. Erakundeak baliabideak ekartzeko gaitasuna adierazten du, erakundeak berak sortutako baliabideekin finantzatutako ehunekoa.

    Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, zerga-eskubide garbiak (I-III kapituluak), eskubide garbi guztien gainean (I-IX kapituluak).

    Zergen diru-sarrerak biztanleko:

    Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, bilketa likido osoa (I-III. kapituluak) zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).

    Zergen gastuak biztanleko:

    Datuak BFAren ekitaldi arruntaren likidazioaren emaitza dira, likidatutako obligazioak zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).

    Zorpetzea biztanleko:

    Zenbakitzailearen datua "Zorraren egoeran" jasotzen da, Kontu Orokorrean, abenduaren 31n zegoen zor bizia, zati Bizkaiko biztanle kopurua (EUSTATek argitaratutako azken datu eguneratuaren arabera).

    Zorpetze erlatiboa:

    Zenbakitzailearen datua "Zorraren egoeran" jasotzen da Kontu Orokorrean, abenduaren 31n zegoen zor bizia, bilketa likido osoaren gainean (Aurrekontuetako diru-sarrera arruntak- I. kapitulutik V.era).

Kontu orokorrak

Zerga-bilketa

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Euskal zerga-sistema

    Euskadik zerga-sistema propioa du, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako foru-lurraldeen eskubide historikoetatik datorrena.

    Eskubide horiek Konstituzioan (1) jasota eta babestuta daude, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak (2) onartzen du lurralde historikoetako erakundeek ahalmen arauemailea dutela (legeak eta arauak egin ditzakete) eta zergak kudeatzeko ahalmena (zergak bil ditzakete).

    Horregatik, Batzar Nagusiek eta foru-aldundiek beren zerga-sistema ezarri, mantendu eta arautu dezakete beren lurraldean. Hori guztia, zerga-sistemen koordinazio-, lankidetza- eta harmonizazio-printzipioak errespetatuz, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Espainiako gainerakoak.

    Gure zerga-sistema Espainiako Estatuko zerga-sistemarekin lotuta dago, Ekonomia Itunaren bidez.

    Zer da Ekonomia Ituna?

    Ekonomia Ituna (3) Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko zerga- eta finantza-harremanak arautzen dituen legea da. Itunean, besteak beste, honako hauek adosten dira:

    • Bi zerga-sistemen arteko harreman-arauak.
    • Harmonizazio fiskala, hau da, indarrean dauden sistema fiskalen araudia eta zergak eskatzea (kobrantza) hurbiltzea edo bateratzea.
    • Zerga-administrazioen arteko lankidetza.

    Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistema.

    Bizkaiko Batzar Nagusiek hemen bizi eta lan egiten dugunok ordaindu beharreko zergak ezartzen dituzte.

    Bizkaiko Foru Aldundiak ahalmen osoa du zerga horiek kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko.

    Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saila arduratzen da zerga guztiak biltzeaz, udalek kudeatutakoak izan ezik.

    Bizkaiko Foru Aldundiak tributu itunduen bidez lortzen ditu diru-sarrera gehienak.

    Zer dira tributu itunduak?

    Ekonomia Itunean oinarrituta, Foru Aldundiak baimendu eta biltzen dituen tributuak dira.

    Tributu horien helburu nagusia da sektore publikoari baliabide ekonomiko nahikoak ematea, Bizkaiko gizarteari behar dituen zerbitzuak eskaintzeko.

    Zer tributu mota daude?

    Bi tributu-mota nagusi daude, zergadunak (tributu hori ordaintzera behartua) ordainketaren kontraprestazio gisa zuzenean zerbait jasotzen duen ala ez kontuan hartuta:

    • Tasak: Pertsonak onura pribatua lortzen duenean ondasun edo zerbitzu publiko batetik.

      Adibidez, zabor-bilketaren, kiroldegiaren erabileraren eta unibertsitate publikoko matrikularen tasak.

    • Zergak: Pertsonak trukean zuzenean ezer jasotzen ez duenean.

    Zergak zuzenekoak edo zeharkakoak izan daitezke:

    • Zuzeneko zergak eskuratutako errentetan (batez ere soldatak eta pentsioak) edo pertsonen edo enpresen ondarean aplikatzen dira.

      Adibidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (Errentaren gaineko Zerga), Oinordetza edo Dohaintzen gaineko Zerga edo Sozietateen gaineko Zerga.

    • Zeharkako zergak kontsumoari aplikatzen zaizkio.

      Adibidez, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), alkoholari, tabakoari eta hidrokarburoei aplikatzen zaizkien zerga bereziak edo ondare-eskualdaketen gaineko zerga.

    Diru-sarreren iturririk garrantzitsuena zergen bilketaren bidez lortzen dena da.

    Tributu itunduengatiko diru-sarreren bilakaera esteka honetan kontsulta dezakezu: Bizkaiko Hileko Zerga-Bilketa

Udalen finantzaketa

  • Azken eguneratze data: 2026/02/09

    Udal-finantzaketa zerga itunduen bidez kontsulta dezakezu urte bakoitzeko aurrekontuetan, zehazki, KONTU OROKORRA barruan: Aldundiaren kudeaketako tokiko tributuak. Orrialdearen goiko aldean, eskuinaldean, eskatutako urtea hauta daiteke, eta, «ERAKUTSI» botoian klik egin ondoren, urte horri lotutako datuak aurkezten dira.

    Gainera, urte bakoitzeko Kontu Orokorretan kontsulta ditzakezu Bizkaiko Foru Aldundiak biltzen dituen udal-zergak: Udal batzuek hitzarmena sinatu dute BFArekin, hark bere izenean Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (EJZ) jaso ditzan.

Hornitzaileei ordaintzea

  • Azken eguneratze data: 2023/11/15

    Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2012ko apirilaren 27ko Lege Organikoak ordaintzeko batez besteko aldiaren kontzeptua ekarri zuen. Horren kalkulua uztailaren 2014ko uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan zehaztuta dagoen metodologia arruntarekin bat definitzen du eta hori indarrean egon da 2018ko apirilaren 1era arte.

    Errege Dekretu horretan definitu den batez besteko aldiak ordainketari ekiteko batez besteko epea termino ekonomikoetan merkataritzako zorraren ordainketaren atzerakuntza moduan neurtzen zuen; adierazle hori desberdina da ordaintzeko legezko aldiarekiko. Neurketa horrek aukera ematen zuen balio negatiboa edukitzeko administrazioak, kasuan kasu, bere ordainketak fakturak edo obra-ziurtagiriak aurkeztu eta egutegiko hogeita hamar eguneko epea igaro aurretik egiten bazituen.

    Uztailaren 25eko 635/2014 ED aldatzen duen 1040/2017 ED 2018ko apirilaren 1ean indarrean jarri ondoren aldatu egiten da ordainketaren batez besteko aldiaren adierazlearen kalkulua eta definizio berriaren arabera administrazio zordunak bere hornitzaileekiko dituen zorrak ordaintzeko behar duen denbora-tartea da,batez besteko epe moduan ere zenbatuta.

    Administrazio Publikoek hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiaren kalkuluaren metodologia berria fakturak administrazioaren erregistroan sarrera duen datatik administrazioak horren ordainketa materiala egingo duen datara arte zenbatesten da eta kontuan hartzen dira, halaber, ordaintzeke dauden fakturak.

    Arauen arloko aldaketa honek ez du hornitzaileei ordaintzeko gehieneko epea aldatzen eta 30 egunetan jarrita jarraitzen du.

    Ordainketarako batez besteko epealdia

  • Azken eguneratze data: 2023/01/12

    Bizkaiko Foru Aldundiko, Organismo Autonomoetako eta Foru Entitateetako Berankortasun Txostenak honako estekaren bitartez kontsulta ditzakezu:

    Berankortasun-txostenak

Ondasunak eta eskubideak