Zerbitzu karta: Katastro eta balorazio zerbitzua

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

  1. Datu eguneratuak Bizkaiko Ondasun higiezin guztiei buruz:

    Kokapena, azalera, erabilera, eraikuntzari dagozkion datuak, koefizieteak, …

    Deskribapen grafikodun datuak:

    • Katastroko datu eguneratuak, hainbat bilaketa-irizpide erabilita.
    • Katastroko lurzatiak.
    • Elementuen krokisak, oinplanoak.

    Lurzatiak udalerrika:

    Modu digitalean deskargatzeko aukera.

    WMS eta WFS zerbitzuak:

    katastroko lurzatiekin onektatzeko aukera ematen dutenak.

    Lurzatien GML artxibo grafikoa:

    Modu digitalean deskargatzeko aukera dago webguneko bisorean lurzati bt hautatzean.

    Balio txostena:

    Ondasun higiezinen katastro balioa zehazteko behar diren irizpideak, arau teknikoak eta bestelako elementuak biltzen ditu.

    • Landa eta hiri ondasunak: balio txosten bat onesten da udalerri bakoitzeko.
    • EBOH (Ezaugarri Berezidun Ondasun Higiezinak): balio txosten bat onesten da EBOH bakoitzeko.
    • Bestelako Ondasun Higiezinak: balio txosten bereizia.
  2. Eslei daitekeen Gutxieneko Balioa (EGB). Zer da?

    • BFAk higiezin bakoitzerako ezarritako balioa.
    • Merkatu balioa eta higiezinari dagozkion zenbait koefiziente (azalera, erabilerak, antzinatasuna, eta abar) hartzen ditu aintzat.
    • Balio automatizatua eta publikoa da. Higiezin batek Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan duen balioa egiaztatzeko adierazle nagusia da.

    Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu karta osoan: Katastro eta balorazio zerbitzua - Dokumentu teknikoa (RTF, 1,7MB)

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. Erabiltzaileak modu atseginean artatzea eta arreta pertsonalizatua ematea; batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.
    2. Azalpen argiak eta ulergarriak ematea; batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.
    3. Erabiltzaileak modu profesionalean artatzea, prestakuntzari eta gaitasunari dagokienez; batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.
    4. Erabiltzaileak artatzea ezagutza tekniko egokia azalduz; batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.
    5. Aldi oro egiaztatzea zerbitzuan eskura daitezkeen informazioa eta dokumentazioa eguneratuta daudela; 8 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.
    6. Informazioa ematea katastroan egindako eskaeren izapideen egoerari buruz; batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.
    7. Informazioa ematea aurkeztutako errekurtsoen izapideen egoerari buruz; batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.
    8. Katastroko titulartasunen eskualdatzeen izapideak egitea (beharrezko egiaztagiriekin batera aurkezten direnetan) 7 egun baino gutxiagoko epean, eskaera egin deneko egunean zenbatzen hasita.
    9. Puntualtasuna bermatzea arreta emateko zerbitzuan. Puntualtzat joko da erabiltzailea txanda-ordua baino 10 minutu beranduago artatzea, gehienez.
    10. Bulego irisgarriak jartzea erabiltzaileen eskura; batez beste 8,5 baino gehiagoko puntuazioarekin asebetetze inkestan.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, zerbitzuko langileen aldetik jasotako arreta pertsonalizatuari eta tratu atseginari dagokienez.
    2. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, azalpenen argitasunari eta ulergarritasunari dagokienez.
    3. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, prestakuntza eta gaitasunaren aldetik jasotako arreta profesionalari dagokionez.
    4. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, zerbitzuko langileek azaldutako ezagutza teknikoari dagokionez.
    5. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, zerbitzuan eskura daitezkeen informazioa eta dokumentazioa eguneratuta daudelako egiaztapenari dagokionez.
    6. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, katastroan egindako eskaeren izapideen egoerari buruzko informazioari dagokionez.
    7. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, aurkeztutako errekurtsoen izapideen egoerari buruzko informazioari dagokionez.
    8. Katastroko titulartasunen eskualdatzeen izapideak egiteko denbora.
    9. Arreta jaso arteko batez besteko itxaron denbora.
    10. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, bulegoen irisgarritasunari dagokionez.

    Adierazleen betekizun maila urtero argitaratzen da hemen:

    Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edota iradokizunak arreta bulegoetan bideratu daitezke, baita BFAk horretarako dituen bideak erabiliz ere. 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira.

    Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke Zerbitzu Kartaren testu osoa biltzen duen dokumentuan.

ZERBITZU KARTAREN UNITATE ARDURADUNA

Katastro eta Balorazio Zerbitzua / Katastroaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia

Itzuli