Zerbitzu karta: Eskola kirola
-
Eskola kirola 2025-2026 - liburuxka PDF, 470 KB
-
Eskola kirola 2025-2026 - Dokumentu teknikoa RTF, 1,9 MB
-
Konpromisoen betetze maila 2023-2021 PDF, 464 KB
-
Konpromisoen jarraipena 2022-2023
Bizkaiko ikasleen artean kirolaren kalitatea hobetzea bilatzen dugu, kirola egitera ohitu daitezen eta haien hezkuntza-garapena osa dezaten.
GURE ZERBITZUAK
-
Kirol jarduerak
Kirolean hastea
Kirola egiten hasteko jarduerak eskaintzen ditugu:
- Heziki: lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako jarduera, koordinazioa eta mugimendua hobetzeko.
- Kirol Anitza: lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako jarduera, hainbat kirol ezagutzeko eta ondoren horietako bat aukeratu dezaten.
Lehiaketa jarduerak
Kirol mailaren araberako jarduerak eskaintzen ditugu:
- Parte hartzekoak: kirol bat ikastera eta jarduera fisikoa egiteko ohitura hartzera zuzendutako jarduera. Parte-hartzea librea da.
- Errendimenduko kirolean hastea: kirol batean maila bat lortzera zuzendutako jarduera, lehiaketa federatuetan parte hartzeko aukera emango diena.
Irakaskuntza jarduerak
Kirol-prestakuntzako jarduerak eskaintzen ditugu lehiaketa batean parte hartu gabe:
- Hastapenekoak: kirol batean hastera zuzendutako jarduera.
- Teknifikaziokoak: trebetasunen arabera hautatutako ikasleentzako kirol bat hobetzeko jarduera.
Aisialdiko jarduerak
Mendi irteerak, zikloturistak, … eskaintzen ditugu lehiaketarik gabeko kirola praktikatzeko.
-
Dirulaguntzak erakunde partaideentzat
Dirulaguntzak ematen dizkiegu lehiaketa- eta kirol-hastapeneko jardueretan parte hartzen duten erakundeei (Heziki eta Kirol Anitza).
-
Sentsibilizazioa eta dibulgazioa
Eskola kirolarekin lotutako sentsibilizazio kanpainak xedatu, garatu eta ezagutarazten ditugu.
Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago Zerbitzu Karta testu osoa jasotzen duen agirian::
GURE KONPROMISOAK
-
Kirol jarduerak
GURE KONPROMISOAK
- Kirol aukera zabala eta askotarikoa eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Dibertsitate funtzionala duten ikasleen parte-hartzea bultzatzea, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean, eta eskaeren %100i erantzunez, asebetetze-inkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Txartel beltza erabiltzea, portaera ez-hezitzaileak saihesteko, asebetetze-inkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Euskararen erabilera sustatzea kirolarien, entrenamenduko langileen, arbitroen eta kudeatzaileen artean, BIKEE (Bizkaian Kirola Ere Euskaraz) programaren bidez, asebetetze-inkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Eskola kiroleko programa bat eskaintzea, lehiaketa-, partaidetza- eta errendimendu-jarduerekin, hastapenekin, aisialdiarekin, kirol anitzekin eta Heziki jarduerarekin.
- Eskola Kirolaren Programan haurren izen-ematea egiteko gutxienez hilabeteko epea eskaintzea.
- Kirol jardueraren bat eten behar izanez gero, gutxienez egun bat lehenago jakinaraztea erakundeetako arduradunei. Telefono, SMS, app eta Eskola Kiroleko webgunearen bidez jakinaraziko da.
- Lehenengo jardunaldia egin aurretik, behar diren izapideak behar bezala bete dituzten erakundeei kirol lizentziak ematea.
- Ikasleen izen-ematearen prozesua nola egin parkeatzea Eskola Kirolaren webgunean, asebetetze-inkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, kirol eskaintzari dagokionez.
-
- Erantzundako eskaeren ehunekoa.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, dibertsitate funtzionala duten ikasleen parte-hartzearen sustapenari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, txartel beltzari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, kirolarien, entrenamenduko langileen, arbitroen eta kudeatzaileen artean euskararen erabilerari dagokionez.
- Eskola kiroleko programa bat eskaintzen, lehiaketa-, partaidetza- eta errendimendu-jarduera, hastapena, aisialdia, kirol anitza eta Heziki jarduerarekin.
- Izena emateko eskainitako denbora.
-
- Telefono, SMS, app eta webgunearenbidez kirol-jarduerak bertan beherauzteari buruzko informazioa emanez.
- Aurreikusitako datari dagokionez,kirol jarduera eten delajakinarazteko egun kopurua.
- Kirolariei lizentziak emateko epeei lotutako ez-betetzeen kopurua.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, izen-emateari dagokionez.
-
Dirulaguntzak erakunde partaideentzat
GURE KONPROMISOAK
Bizkaiko ikasleen artean kirola bultzatzea, eskolako kirol programan parte hartzen duten erakundeei dirulaguntzak emanez.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Eskolako kirol programan parte hartzen duten erakundeei emandako dirulaguntzen ehunekoa.
-
Sentsibilizazioa eta dibulgazioa
GURE KONPROMISOAK
Eskola Kirolaren Programan izena ematen duten unean, kirolarien legezko arduradun guztiei "Eskola kirolerako gakoak" izeneko informazioa ematea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Informazioa ematen zaien legezko arduradunen ehunekoa.
-
ZERBITZU GUZTIAK
GURE KONPROMISOAK
- Erabiltzaileei arreta pertsonalizatua, tratu adeitsua eta profesionala eskaintzea, eta zalantzak edo arazoak konpontzeko prest egotea, asebetetze-inkestan, batez beste, 7tik gorako puntuazioa lortzen.
- Ikasturtearen hasieran, Kirol Zerbitzuaren webgunearen bidez, Eskola Kirolaren Programaren erabiltzaile guztiei jakinaraztea honako hauei buruz: helburuak, kirol jarduerak, prestakuntza jarduerak, izen-ematea, baimenak, mediku asegurua, etab.
- Eskola Kirolaren webgunea eguneratuta mantentzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 7tik gorako puntuazioa lortzen.
- Lehiaketa, jardunaldi eta ekitaldien agendaren berri emateko app bat izatea, kirol modalitateen bilatzaile bat duena, eta kirol-federazioen webgunerako sarbidea duena, sailkapenak eta bestelako informazioak ezagutzeko, asebetetze-inkestan, batez beste, 7tik gorako puntuazioa lortzen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, eskainitako tratu atsegina eta zalantzak eta arazoak konpontzeko prestasunari dagokionez.
- Ikasturte hasieran webgunean informazioa emanez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, webguneari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, app-ari dagokionez.
Konpromisoen betekizun maila urtero argitaratzen da honako hauetan:
Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak bideratu daitezke eskola kirola@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bitartez edo Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako dituen bestelako bideak erabiliz, eta 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira.
Zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak zerbitzu kartaren dokumentu osoan kontsulta daitezke.
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Kirolen Zuzendaritza Nagusia / Euskara, Kultura eta Kirol Saila
- Rekalde Zumarkalea 30 1.solairua.
- 48009 - BILBAO
- Tel.: 946125700
- eskola.kirola@bizkaia.eus
- www.bizkaia.eus/kirolak/eskolakirola