
INFORMAZIO JURIDIKO-NORMATIBOA
Besteak beste, indarrean dagoen informazioa, araudi bateratua barne, zein 2/2017 Foru Dekretuaren bitartez araututa dagoen xedapen orokorrak egiteko prozeduraren arabera Bizkaiko Foru Aldundian egiten ari den araudia eskaintzen du, eta baita urteko araudi plana eta garrantzi juridikoa duen beste informazio batzuk ere eskaintzen ditu.
Erakundearen araudia, prestatzen ari dena
-
Erakundearen araudia, prestatzen ari dena
-
Herritarren parte-hartzea duten arauak
Bizkaiko Gobernu Irekiaren Estrategiaren zutaberen bat herritarren partatzea da, herritarren parte-hartzea testu arauemaileak egiteko prozeduran, hain zuzen ere. Bizkaiko Foru Aldundiaren 2/2017 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, Bizkaiko Foru Aldundian xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzen duena.
Prozedura horiei buruzko informazioa esteka honetan kontsulta daiteke:
-
Jendaurreko erakustaldian jarri behar diren beste agiri batzuk
Erakundearen araudia, indarrean dagoena
-
Sarrera
Batzar Nagusiek arautze-ahala dute, eta eskumena dute Autonomia Estatutuaren arabera eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoen Foru Erakundeen arteko harremanei buruzko Legearen arabera lurralde historikoen eskumenekoak diren gaiei buruzko foru-arau orokorrak ematea.
Batzar Nagusiek Foru Aldundiari eskuordetu ahal izango dizkiote foru-arauaren maila duten arau-xedapenak emateko eskumenak, foru-dekretu arauemaileak deritzenak, otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauan xedatutako gaien arlokoak izan ezik.
Xedapen orokorrek arau-hierarkia honi jarraituko diote:
Administrazio-xedapen orokor guztiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta argitaratu eta 20 egunera jarriko dira indarrean, besterik xedatzen ez bada.
Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren egintzak xedapen orokorrak ez badira, erabakiak izango dira.
Ahaldun Nagusiaren eta foru-diputatuen ebazpenek xedapen orokorren forma bera hartuko dute.
- Batzar Nagusien foru-arauak.
- Foru Aldundiaren foru-dekretuak.
- Ahaldun Nagusiaren foru-dekretuak.
- Sailetako titular diren foru-diputatuen foru-aginduak.
-
Indarrean dagoen foru araudi bateratua
Jarraian Bizkaiko Foru Aldundian indarrean dagoen araudi bateratua (azken eguneratzeak barne) dago eskuragarri. Araudi hau honela dago sailkatuta:
- Sail bakoitzaren araudi propioa
- Araudi komuna sail guztientzako
- Administrazio elektronikoari buruzko araudia
Araudia Bateratzeko prozesua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egiten da. Hori dela eta, argitaratze data eta Bizkaia Gardena Atarira igotzeko data bat ez etortzea gerta liteke.
Irudietan klick eginez araudi guztia pdf formatoan agertuko da.
- AHALDUN NAGUSIARI LAGUNTZEKO UNITATEA
- IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA
- GIZARTE EKINTZA SAILA
- EUSKERA, KULTURA ETA KIROL SAILA
- GARRAIOAK ETA MUGIKORTASUN JASANGARRIA SUSTATZEKO SAILA
- HERRI ADMINISTRAZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILA
- EKONOMIA SUSTATZEKO SAILA
- ENPLEGUA, GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA
- AZPIEGITURETARAKO ETA LURRALDE GARAPENERAKO SAILA
- OGASUN ETA FINANTZA SAILA
- ARAUDI KOMUNA
- ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA
-
Erraz irakurtzeko araudia
Indarrean dagoen foru arudia erraz irakurtzeko edizioan
Garrantzi juridikoa duen informazioa
-
Organo aholku-emaileek emandako aginduzko txostenak, eta Kontratuei buruzko Errekurtsoen Auzitegi Administratibo Foralaren ebazpenak
BIZKAIKO LEGE BATZORDE AHOLKULARIA (COJAB):
Bizkaiko Lurralde Historikoko Administrazioan aholku-eginkizuna garatu zuen martxoaren 30eko 57/1999 Foru Dekretua (370 KB) dela bide, Lege Batzorde Aholkulariari egin behar zaio kontsulta baldin eta, lege-mailako arau baten arabera, nahitaezkoa bada lurraldeko organo aholku-emailearen txostena.
Bizkaiko Lege Batzorde Aholkulariaren (COJAB) jarduketak, ekitaldien arabera. (161 KB)
KONTRATUEI BURUZKO ERREKURTSOEN AUZITEGI ADMINISTRATIBO FORALA (TAFRC):
Kontratuei buruzko Errekurtsoen Auzitegi Administratibo Foralaren arautzen duenari buruzko 31/2018 Foru Dekretuaren (384 KB) arabera, organo horri dagokio Bizkaiko Foru Aldundia —edo haren mendeko organoren bat edo hari loturiko organoren bat— alderdi den sektore publikoko kontratuei buruzko errekurtsoak aztertu eta ebaztea.
-
Gobernu Kontseiluak onartutako erabakiak, ondorio orokorrak dituztenean
Hurrengo estekaren bidez, Gobernu Koitseiluak onartutako erabakietara, ondorio orokorrak dituztenean, sar zaitezke:
Bizkaiko Foru Aldundiak Hartutako Erabakien Laburpena
Halaber, ondoren Gobernu Koitseiluak onartutako erabakiak aurki daitezke, Bizkaia Gardenan argitaratzeko eragina dutenean:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakia zertarako eta Bizkaiko Foru Aldundiaren 2021eko Urteko Plan Arauemailea onesteko.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua, zeinaren bidez erregulatzen baita nola gauzatu datuen irekiera Bizkaiko Foru Aldundiaren Open Data Bizkaia datu irekien atarian.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko foru sektore publikoko erakundeen Gardentasunari buruzko Erreklamazio-Batzordeko kideen izendapenak luzatzea onesten duena.
- Bizkaiako Foru Aldundiaren Erabakia, interes-gatazken eta bateraezintasunen arloko Berme-Organoko kideak izendatzen dituena.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua, interes‑gatazken eta bateraezintasunen arloko Berme Organoa arautzen duena.
- Bizkaia COVID-19aren aurrean: Bizkaiko Foru Aldundiaren informazioa eta neurri bereziak.
- Erabakia, zertarako eta Bizkaiko Lurralde Historikoan baimendutako gizarte zentroei buruzko Lehendakariaren maiatzaren 24ko 12/2020 Dekretuan jasotako neurriak aplikatzeko.
- Foru Agindua, zeinaren bidez hotel plaza batzuk jartzen baitira mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzako Bizkaiko Lurralde Historikoko egoitzetan zuzeneko laguntzan diharduten langileen eskura.
- Foru Agindua. Honen bidez, zenbait neurri ezartzen dira mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko tituluetako azken urtean dauden ikasleak kontratatzeko, urriaren 19ko 1368/2007 errege dekretuan ezarritakoarekin bat.
- Foru Agindua. Honen bidez, zenbait neurri ezartzen dira, EHU-ko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko azken urtean dauden ikasleak kontratatzeko.
- Herritarrei laguntza emateari buruzko Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabakia.
- Foru Agindua, adinekoentzako egoitzetan eta beste zentro soziosanitario batzuetan garbiketa egiteko neurri osagarriak ezartzen dituena.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren iragarkia, honako honi buruzkoa: foru araua izapidetzearen epeak etenda gelditzen dira.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Erabakia, COVID-19ri buruzko premiazko neurriak hartzen dituena.
-
Egindako kontsultei dagozkien gidalerroak, jarraibideak, erabakiak, zirkularrak edo erantzunak, ondorio orokorrak dituztenean
Hurrengo estekaren bidez izaera orokorreko instrukzioetako bilatzailean sar zaitezke, zeinean hauei buruzko informazio zehatza ematen den (urtea, deskribapena, materia eta instrukzio bakoitzerako fitxategi espezifikoa).
Halaber, eta zerga-materian, Gure Gidarako esteka errazten dizugu, non Bizkaiko Lurralde Historikoko zergadunek planteatutako kontsulten gaineko informazio praktikoa aurkituko duzun.
-
Ebazpen judizialak
Ebazpen judizialak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web orrialdean kontsultatu daitezke: Dokumentazio Judizialaren Zentroa (Cendoj)
Urteko Arau-plana
-
Urteko arau-plana
Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 17ko 2/2017 Foru Dekretuaren bidez Bizkaiko Foru Aldundian xedapen orokorrak egiteko prozedura arautzen da, eta 4. artikuluan xedatutakoaren arabera,
Bizkaiko Foru Aldundiak urtero onartu eta argitaratuko du arau-plan bat, hurrengo urteko ekitaldian onartzeko proposatuko diren araugintza-ekimenekin eta erregelamenduzko ekimenekin. Plan horretan informazio hau jasoko da, gutxienez: xedapenaren izena eta maila, lortu nahi diren helburuak, onartzeko aurrez ikusitako epeak eta aurretiazko kontsulta publikoaren izapidea eta entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidea egin behar diren ala ez
.Zentzu horretan, Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2021. urteko arau-plana onartu zuen 2020ko abenduaren 22an. Formatu irekian ere dago eskuragarri opendataBizkaia web orrian: UAP
-
- pdf UAP 2021 eusk (pdf 3MB)
- pdf UAP 2020 eusk (pdf 5.2MB)
- pdf UAP 2019 eusk (pdf 10.8MB)
- pdf UAP 2018 eusk (pdf 14.3MB)
-
- pdf 2019ren UAP betetze-graduari buruzko txostena (pdf 3.6MB)
- pdf 2018ren UAP betetze-graduari buruzko txostena (pdf 9.3MB)
-