INFORMAZIO JURIDIKO-NORMATIBOA
Besteak beste, indarrean dagoen informazioa, araudi bateratua barne, zein ekainaren 15eko 87/2021 Foru Dekretuaren bitartez araututa dagoen xedapen orokorrak egiteko prozeduraren arabera Bizkaiko Foru Aldundian egiten ari den araudia eskaintzen du, eta baita urteko araudi plana eta garrantzi juridikoa duen beste informazio batzuk ere eskaintzen ditu.
Erakundearen araudia, prestatzen ari dena
Araudiaren faseak
Araudia onartzeko zain fasean
Helburua
Adieraztea zein araudia doan gai-zerrendan Gobernu Kontseiluak onar ditzan.
Araudiaren kontsulta
Agertzen diren arauak hauek dira:
- BFAren Gobernu Kontseiluak onartu aurreko araudia.
- BFAko Gobernu Kontseiluak onartutako araudia, Batzar Nagusietara bidali beharrekoa.
- Gobernu Kontseiluak onartu behar ez duen araudia.
Arauak txostenekin batera erakusten dira.
-
BFAren Gobernu Kontseiluak onartu aurreko araudia.
Xedapen orokorrak diren foru dekretuen proiektuak eta foru arauen aurreproiektuak kontsulta daitezke Gobernu Kontseiluak onetsi baino lehen.
Une honetan xedapen orokor bat ere ez dago sartuta hurrengo Gobernu Kontseiluko gai zerrendan onesteko.
-
BFAko Gobernu Kontseiluak onartutako araudia, Batzar Nagusietara bidali beharrekoa.
BFAren Gobernu Kontseiluak testua onartu ondoren, Batzar Nagusietara bidaltzen da, haiek izapidetu eta onar dezaten. Testu horren azken testua BAOn argitaratuko da, eta ondorio juridikoak izango ditu bertan adierazitakoaren arabera indarrean sartzen den egunetik aurrera.
Gaur egun, atal honetan ez dago erakusteko edukirik.
-
Gobernu Kontseiluak onartu behar ez duen araudia.
Organo eskudunak azken testua onartuko du, eta BAOn argitaratuko da. Testu horrek ondorio juridikoak izango ditu, bertan adierazitakoaren arabera indarrean sartzen den egunetik aurrera.
Gaur egun, atal honetan ez dago erakusteko edukirik.