Zerbitzu karta: Udal kirola eta kirol azpiegiturak

GURE ZERBITZUAK

  1. Kirol jarduerari buruzko ezagutza sortu eta eskaintzea:

    Kirolarekin lotutako eragileen beharrak identifikatu eta aztertzen ditugu, kirol jarduera sustatzeko moduko ezagutza sortzeko.

  2. Kirol jarduera ahalbidetzeko zerbitzuak eskaintzea:

    Herritarren kirol arloko ohiturak eta beharrak identifikatu eta aztertzen ditugu, kirol jarduera ahalbidetu eta sustatzeko zerbitzuak eskaintzeko.

  3. KIROL JARDUERAREN ALDEKO EKIMENAK DIRUZ LAGUNDU ETA SUSTATZEA:

    Hainbat laguntza eta dirulaguntza eskaintzen ditugu herritarren kirol jarduera sustatzea helburu duten ekimenak eta proiektuak gauzatzen laguntzeko.

    Zerbitzuei buruzko araudia eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak kontsulta daitezke Zerbitzu Kartaren testu osoan:

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. Ataleko langileek erabiltzaileak modu atsegin eta pertsonalizatuan artatzea eta zalantzak eta arazoak konpontzearen aldeko jarrera azaltzea; asebetetze inkestan, batez beste 7 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
    2. Atalean edukitzea kirol informazioari buruz beharrezko ezagutzak dituzten eta modu profesionalean erabiltzaileak, aukeratutako hizkuntzan (euskara edo gaztelania) artatzen dituzten langileak; asebetetze inkestan, batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
    3. Bizkaiko 5 udalerriri laguntza teknikoa eskaintzea 2023an, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboari eta horiek kirolean duten inplikazioari dagokienez.
    4. Kirolbide pro tresna eta bere agenda eta newsletterra eguneratuta izatea eta zabaltzea.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, ataleko langileen aldetik jasotako arreta pertsonalizatuari, tratu atseginari eta zalantzak eta arazoak konpontzearen aldeko jarrerari dagokienez.
    2. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz, eskatutako hizkuntzan ataleko langileen aldetik jasotako arreta profesionalari dagokionez.
    3. Zerbitzua eskaini zaien udalerrien kopurua.
    4. Kirolbide pro tresna egunero eguneratzea.
    1. Kirol jarduerari buruzko ezagutza sortu eta eskaintzea

      GURE KONPROMISOAK

      Web orriaren bidez (bizkaia.eus/kirolak edo kirolbide pro) informazioa ematea kirolaren arloko gai hauei buruz: kirol araudia, kirol prestakuntza eta kirol espazioak (ohiko instalazioak, bidexkak, ibilbideak, parke bioosasungarriak…).

      NOLA NEURTZEN DITUGU

      Eguneratutako webgunea.

    2. Kirol jarduera ahalbidetzeko zerbitzuak eskaintzea

      GURE KONPROMISOAK
      1. 3 kirolgune, gutxienez, sortu, ezagutzera eman eta aztertzea.
      NOLA NEURTZEN DITUGU
      1. Jardunean dauden kirolguneen kopurua.

        Horiei buruzko informazioa posta elektroniko bidez igortzea.

    3. Kirol jardueraren aldeko ekimenak diruz lagundu eta sustatzea

      GURE KONPROMISOAK
      1. Kirol esparruko langile teknikoen prestakuntza diruz laguntzea, dirulaguntzok bermatuko dituen dekretu bat egonda.
      2. Dirulaguntza ematea interes bereziko eta udal kirolarekin eta kirol azpiegiturekin lotutako 3 proiekturi, gutxienez.
      NOLA NEURTZEN DITUGU
      1. Langile teknikoen bekei buruzko dekretua egotea.
      2. Dirulaguntza jasotako proiektu berezien kopurua.

      Konpromisoen betetze maila argitaratzen da urtero hemen:

      Konpromisoak ez betetzeagatik kexak, erreklamazioak edota iradokizunak egin daitezke hemen: aurrez aurre zerbitzuko bulegoetan, mezu elektroniko bidez: udal.kirola@bizkaia.eus, telefonoz: 94 608 24 04 / 94 608 35 26 / 94 406 87 56 / 94 406 87 81 edo BFAk horretarako dituen bideen bitartez. Gehienez 15 egun balioduneko epean erantzungo dira.

      Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke Zerbitzu Kartaren testu osoa biltzen duen dokumentuan.

ZERBITZU KARTAREN UNITATE ARDURADUNA

Udal Kirolaren eta Kirol Azpiegituren Atala / Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Itzuli