Zerbitzu karta: SARRERAK SALDU ETA KUDEATZEKO ZERBITZUA - EUSKALDUNA BILBAO
-
Euskalduna Jauregia sarrerak saldu eta kudeatzeko zerbitzua 2025-2026 - liburuxka PDF, 625 KB
-
Euskalduna Jauregia sarrerak saldu eta kudeatzeko zerbitzua 2025-2026 - Dokumentu teknikoa RTF, 2,1 MB
-
Konpromisoen betetze maila 2023-2021 PDF, 377 KB
-
Konpromisoen jarraipena 2023-2021
GURE ZERBITZUAK
SARREREN KUDEAKETA ETA SALMENTA
SARREREN SALMENTA:
Euskalduna Bilbaoko kultur ekitaldietarako sarreren salmenta kudeatzen dugu.
SALMENTA KANALAK:
Honakoetan jartzen ditugu sarrerak salgai:
- Interneten bidez: www.euskalduna.eus
- Euskalduna Bilbaoko txarteldegietan
- Kutxabanken: kutxazain automatiko eta webgunean.
SALMENTA OSTEKO ZERBITZUA:
Salmenta ostean arreta ematen diegu erabiltzaileei sarrerekin lotutako gaiei dagokienez.
Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago zerbitzu karta testu osoa jasotzen duen agirian:
GURE KONPROMISOAK
SARREREN KUDEAKETA ETA SALMENTA
GURE KONPROMISOAK
- Txarteldegietako langileek erabiltzaileei arreta atsegina eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Txarteldegietan hizkera argiz azaltzen duten eta ekitaldiei eta erosketa-prozesuari buruzko beharrezko ezagutzak dituzten langileak izatea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Erosketa-prozesuan zehar, sarreren prezioei eta kudeaketa-gastuei buruzko informazioa ematea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Euskaldunako txarteldegien kokapena seinaleztatzea eraikinaren sarbideetan eta www.euskalduna.eus webgunean.
- Erabiltzaileei ikuskizunen eta ekitaldien ordutegi eta daten aldaketa guztien berri ematea.
- Bertan behera utzitako ekitaldietarako www.euskalduna.eus webgunean erositako sarrera guztiak 5 egun baliodun baino gutxiagotan itzultzea.
- Sarrerak www.euskalduna.eus webgunearen bidez beti erosi ahal direla bermatzea.
- Sarrerak online edo aurrez aurre erosteko prosesu irisgarria eskaintzea, eskuratzeko moduari eta eserlekuen aukerari dagokienez, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Ekitaldi guztietan mugikortasun urriko pertsonentzako edo gurpil-aulkian daudenentzako eserleku espezifikoak izatea.
- Txarteldegietara sarbide egokia eta atsegina izatea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, txarteldegietako langileen arreta atseginari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, txarteldegietako langileek erabilitako hizkera argia eta ekitaldien eta erosketa eta prozesuaren ezagutzari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, sarreren prezio eta komisio gastuei buruz emandako informazioari dagokionez.
-
- Euskalduna Bilbaon seinaleztatutako sarbideen ehunekoa.
- Infografia bat argitaratzea www.euskalduna.eus-en txarteldegien kokapena azaltzeko.
- Jakinarazitako ordutegi eta data aldaketen ehunekoa.
- Bertan behera utzitako ekitaldietatik 5 egun baliodun baino gutxiagoan www.euskalduna.eus webgunean erositako sarreren itzulketen ehunekoa.
- Erabiltzaileek www.euskalduna.eus bitartez sarrerak erosteko aukera duten ekitaldi eta ikuskizunen ehunekoa.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, sarrerak online zein aurrez aurre erosteko prozesuaren eskuragarritasunari dagokionez, eskuratzeko modua eta eserlekuen aukera kontuan hartuta.
- Mugikortasun urriko pertsonentzat edo gurpil-aulkian daudenentzako eserlekuak dituzten ekitaldi eta/edo ikuskizunen ehunekoa.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, txarteldegietarako sarbideei dagokionez.
Konpromisoen betekizun maila urtero argitaratzen da honako hauetan:
Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak Euskalduna Bilbaoko bulegoetan eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez, info@euskalduna.eus helbidera mezu bat bidaliz edo Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako dituen beztelako bideak erabiliz bideratu daitezke. Hilabete bateko epean, gehienez, erantzungo dira.
Zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak zerbitzu kartaren dokumentu osoan kontsulta daitezke.
ZERBITZU KARTAREN UNITATE ARDURADUNA:
Euskalduna Bilbao
- Abandoibarra Etorbidea, 4
- 48011 BILBO
- Tel.: 944 035 000
- www.euskalduna.eus