Zerbitzu Karta: Lankidetza eta Dibertsitatearen Kudeaketa

  • Deskargatu PDF

  • Deskargatu RTF

GURE ZERBITZUAK

    1. Bizkaitik herrialde pobretuetako beste lurralde batzuekin elkartasun-loturak ezartzea, pertsonen bizitza hobetuko duten gizarte-aldaketak sortzeko.
    2. Bizkaiko gizartean kontzientzia-aldaketak sortzea munduan gertatzen diren desberdintasunei eta eskubide-urraketei buruz.
  1. Pertsona guztiak barne hartzen dituzten politikak sortzea, haien kultura, jatorria, sexu-orientazioa, genero-identitatea, adina eta abar kontuan hartu gabe, haien eskubideak bermatzeko. Aniztasuna modu inklusiboan kudeatzea funtsezkoa da berdintasuna lortzeko eta pertsona guztien eskubideak babesteko.

    Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago zerbitzu kartaren testu osoa jasotzen duen agirian:

GURE KONPROMISOAK

  1. GURE KONPROMISOAK

    1. Lankidetza erakundeei informazio-saio bat eskaintzea.
    2. Lankidetza zerbitzuaren kontzesioa erakundeei 4 hilabete baino gutxiagoan jakinaraztea.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Egindako informazio-saioen kopurua.
    2. Lankidetza zerbitzuaren kontzesioa jakinarazteko behar den denbora.
  2. GURE KONPROMISOAK

    1. Eztabaidarako eta parte hartzeko mahai iraunkorraren 2 bilera egitea.
    2. Dibertsitatea kudeatzen duten erakundeei informazio-saio bat eskaintzea.
    3. Dibertsitatearen arloko prestakuntza-saio bat eskaintzea.
    4. Dibertsitatearen kudeaketa zerbitzuaren kontzesioa erakundeei 4 hilabete baino gutxiagoan jakinaraztea.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Eztabaidarako eta parte hartzeko mahai iraunkorraren bileren kopurua.
    2. Erakundeei egindako informazio-saioen kopurua.
    3. Dibertsitatearen arloko prestakuntzasaioen kopurua.
    4. Dibertsitatearen kudeaketa zerbitzuaren kontzesioa jakinarazteko behar den denbora.
  3. GURE KONPROMISOAK

    1. Erakundeei arreta pertsonalizatua eta tratu atsegina ematea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    2. Erakundeei kontsultak, bilerak eta topaketak egiteko prestasuna eskaintzea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    3. Zerbitzuko langileek erakundeei arazoak, zalantzak eta beharrak konpontzeko prestasuna eskaintzea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    4. Erakundeei arreta egokia eskaintzea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Erakundeen asebetetzea baloratuz, jasotako arreta pertsonalizatua eta tratu atseginari dagokionez.
    2. Erakundeen asebetetzea baloratuz, kontaktua izateko prestasunari dagokionez.
    3. Erakundeen asebetetzea baloratuz, langieek arazoak, zalantzak eta beharrak konpontzeko duten prestasunari dagokionez.
    4. Erakundeen asebetetzea baloratuz, arreta egokiari dagokionez.

    Konpromisoen betekizun maila urtero argitaratzen da honako hauetan:

    Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak, posta elektronikoz eskubideak@bizkaia.eus edo garapena@bizkaia.eus edo Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako dituen bestelako bideak erabiliz egin ahal izango dira, eta 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira.

    Zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak zerbitzu kartaren dokumentu osoan kontsulta daitezke.

ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila / Gizarte Kohesiorako Zuzendaritza Nagusia

Itzuli