Zerbitzu karta: Laguntza ekonomikoa eta juridikoa udal eta mankomunitateentzat

GURE ZERBITZUAK

  1. Dirulaguntzak kudeatzea:

    Toki-erakundeetara bideratzen diren dirulaguntzen kudeaketa, batez ere udalerri txikienetara, udal eskumenekoak diren erabilera publikoko instalazio edo ekipamenduetan obrak egiteko.

    Transferentziak kudeatzea:

    Aurrekontuetan aurreikusten zailak diren ustekabeko gastuak finantzatzeko transferentzien kudeaketa; Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren kontura egiten dira.

  2. Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen izendapenak kudeatzea (idazkaritzak, kontu-hartzailetzak eta idazkaritza-kontu hartzailetza, eta diruzaintza).

  3. Toki-erakundeek udal eskumeneko gaiei buruz eskatzen dituzten txostenak egitea.

    Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago Zerbitzu Karta testu osoa jasotzen duen agirian:

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. Udalei eta mankomunitateei modu profesionalean artatzea eta ezagutza tekniko egokiekin zalantza edo gai zehatzak ebaztea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    2. Udalei eta mankomunitateei arreta pertsonalizatua eta adeitsua eskaintzea eta zalantzak edo arazoak konpontzeko jarrera azalduz, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    3. Informazio fidagarria eta akatsik gabekoa eskaintzea; asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    4. Azalpen argiak eta ulergarriak ematea, asebetetzeinkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    5. Udalei eta mankomunitateei arreta eta aholkularitza egokia ematea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    6. Prozesuetan gardentasuna eskaintzea, asebetetzeinkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Udalen eta mankomunitateen asebetetzea baloratuz, jasotako arreta profesionalari eta zalantza zein gai zehatzak erantzuteko azaldutako ezagutza teknikoari dagokionez.
    2. Udalen eta mankomunitateen asebetetzea baloratuz, jasotako arreta pertsonalizatua eta tratu adeitsuari eta zalantzak eta arazoak konpontzeko prestasunari dagokionez.
    3. Udalen eta mankomunitateen asebetetzea baloratuz, informazio fidagarri eta akatsik gabekoari dagokionez.
    4. Udalen eta mankomunitateen asebetetzea baloratuz, azalpenen argitasuna eta ulergarritasunari dagokienez.
    5. Udalen eta mankomunitateen asebetetze maila balioztatuz jasotako arretaren eta aholkuen egokitasunari dagokionez.
    6. Udalen eta mankomunitateen asebetetzea baloratuz, arreta eta aholkularitzaren egokitasunari dagokionez.
    7. Udalen eta mankomunitateen asebetetzea baloratuz, prozesuen gardentasunari dagokionez.
    1. Diru-laguntzak eta transferentziak kudeatzea

      GURE KONPROMISOAK
      1. 25 egun baliodun baino gutxiagoko epean dirulaguntza eman dela jakinaraztea.
      2. Transferentziaren ebazpena 25 egun baliodun baino gutxiagoko epean jakinaraztea.
      NOLA NEURTZEN DITUGU
      1. Dirulaguntza eman dela jakinarazteko denbora.
      2. Transferentziaren ebazpena jakinarazteko behar den denbora.
    2. Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioak izendatzea

      GURE KONPROMISOAK

      Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen izendapenak 25 egun baliodun baino gutxiagoko epean jakinaraztea.

      NOLA NEURTZEN DITUGU

      Gaikuntza nazionala duten tokiadministrazioko funtzionarioen izendapenak jakinarazteko behar den denbora.

    3. Txostenak egitea

      GURE KONPROMISOAK
      1. Nahitaezko txosten juridikoak 10 egun baliodun baino gutxiagoko epean egitea.
      2. Nahitaezkoak ez diren txosten juridikoak 30 egun baliodun baino gutxiagoko epean egitea.
      NOLA NEURTZEN DITUGU
      1. Nahitaezko txosten juridiko bat egiteko behar den denbora.
      2. Nahitaezkoak ez diren txosten juridiko bat egiteko behar den denbora.

      Urtero konpromiso horien betekizun maila argitaratzen da:

      Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak bideratu daitezke asistencia.economica@bizkaia.eus / asistencia.juridica@bizkaia.eus, helbide elektronikoak edo BFAk horretarako dituen bestelako bideak erabiliz eta 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira

      Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsultagarri daude Zerbitzu Kartaren testu osoa biltzen duen agirian.

ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Udal Azterlanetarako eta Toki Erakundeentzako Ekonomia Laguntzarako Zerbitzua

Itzuli