Zerbitzu karta: Gardentasun Ataria eta Informazio Publikoa Eskuratzea
-
Gardentasun Ataria eta Informazio Publikoa Eskuratzea 2025-2026 - liburuxka PDF, 407 KB
-
Gardentasun Ataria eta Informazio Publikoa Eskuratzea 2025-2026 - Dokumentu teknikoa RTF, 14,6 MB
-
Konpromisoen betetze maila 2024-2021 PDF, 652 KB
-
Konpromisoen jarraipena 2023-2024
GURE ZERBITZUAK
-
Gardentasun ataria (Publizitate aktiboa)
Gardentasunaren atariak, Bizkaia Gardenak, honako informazioa jartzen du herritarren eskura:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduerari buruzko informazio publiko garrantzitsua, eguneratua eta eskuragarria.
- Foru sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateen jarduerari buruzko informazio publiko garrantzitsua, eguneratua eta eskuragarria.
- Informazioa eta baliabideak, herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea baliatzeko.
-
Informazio publikoa eskuratzeko eskabidea (Publizitate pasiboa)
Pertsona guztiek dute informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Informazio publikoa Administrazio Publikoak sortu edo eskuratu dituen edukiak edo dokumentuak dira (edozein formatutan).
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea gauzatzeko prozesua, eskatzaileen eskubideak eta eskubide horren mugak eta epeak kudeatzen ditugu.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen ebazpenarekin ados ez dauden pertsonen erreklamazioak kudeatzen ditugu.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskaeren erantzunak argitaratzen ditugu.
- Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordeari buruzko informazioa ematen dugu, bai eta horren ebazpenak eta urteko memoriak ere.
Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago zerbitzu kartaren testu osoa jasotzen duen agirian:
GURE KONPROMISOAK
-
Gardentasun ataria (Publizitate aktiboa)
GURE KONPROMISOAK
- Informazio erabilgarria eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Informazio argia, zehatza eta eguneratua eskaintzea kontratazio eta dirulaguntza, zerbitzu eta politika sektorial, giza baliabide, ekonomia-, finantza- eta ondare-baliabide, erakunde eta lege-araudiari buruz. Asebetetze-inkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Webguneko informazioa ulertzen lagunduko duten 3 infografia egitea gutxienez.
- Webguneko edukia 3 egun baino gutxiagoan eguneratzea, zerbitzuko langileek jasotzen dutenetik.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuta, informazioaren erabilgarritasunari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuta, informazio argi, zehatz eta eguneratuari dagokionez.
- Egindako infografien kopurua.
- Webgunearen edukia eguneratzeko behar den denbora, jasotzen denetik.
-
Informazio publikoa eskuratzeko eskabidea (Publizitate pasiboa)
GURE KONPROMISOAK
- Informazio publikoa jasotzeko eskaerei, batez beste, 12 egun baliodun baino lehen erantzutea, betiere epea luzatzen ez bada.
- Informazio publikoa jasotzeko eskaera, organo eskudunari 2 egun baliodun baino lehen bidaltzea erantzuna eman dezan.
- Informazio argia eta ulergarria ematea, asebetetze-inkestan, batez beste, 7tik gorako puntuazioa lortzen.
- Informazio eskaeren jarraipena erraztea, asebetetze-inkestan, batez beste, 7tik gorako puntuazioa lortzen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Informazio eskaerei erantzuteko batez besteko denbora.
- Informazio eskaera organo eskudunari bidaltzeko batez besteko denbora.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuta, informazio argiari eta ulergarriari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuta, informazio eskaeren jarraipenari dagokionez.
Konpromisoen betekizun maila urtero argitaratzen da hemen:
Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako dituen bideak erabili daitezke. Gehienez 10 egun balioduneko epean erantzungo dira.
Zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak zerbitzu kartaren dokumentu osoan begira daitezke.
ZERBITZU KARTAREN UNITATE ARDURADUNA
Gobernamendu Onaren eta Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen Zuzendaritza Nagusia
- Kale Nagusia 2, 6.solairua
- 48009- BILBAO
- Tel.: 944 068 000
- www.gardentasuna.bizkaia.eus