Zerbitzu karta: garbigune sarea
-
Garbigune sarea 2025-2026 - liburuxka PDF, 356 KB
-
Garbigune sarea 2025-2026 - Dokumentu teknikoa PDF, 676 KB
-
Konpromisoen betetze maila 2024-2020 PDF, 671 KB
-
Konpromisoen jarraipena 2023-2024
GURE ZERBITZUAK
1. HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA
- ZERBITZUAREN PLANIFIKAZIOA: Etxeko eta antzekoak diren hondakinen gaikako bilketa-zerbitzu mota definitzea eta planifikatzea, erabiltzaileen beharrizanei eta haiek espero dutenari egokituta.
- HONDAKINEN BILKETA: Erabiltzaileek ezarritako puntuetan (Garbiguneak) uzten dituzten hondakinak gaika biltzea. Hondakinak behar bezala kudeatzeak ingurumen-inpaktua murrizten du eta lehengaiak aurreztea ahalbidetzen du.
- HONDAKINAK KENTZEA: Erabiltzaileek Garbiguneetan utzitako hondakinen garraioa eta tratamendua behar bezala kudeatzea.
Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago zerbitzu karta testu osoa jasotzen duen agirian:
GURE KONPROMISOAK
1. HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA
GURE KONPROMISOAK
- Garbiguneen erabiltzaileei arreta atsegina eta prestua ematea, arazoak, zalantzak eta beharrak konpontzeko, asebetetze-inkestan, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Garbiguneen %100etan aholkularitza-gaitasuna duten langileak izatea.
- Hondakinen edukiontzien %100a seinaleztatzea, bertan utzi beharreko hondakinen izenarekin eta irudiarekin.
- Garbiguneen %100aren kokapena jakinaraztea Garbikerren webgunearen bidez (helbidea eta koordenatuak).
- Garbiguneen sare osoan eta Garbikerren webgunean funtzionamendu-araudia, ordutegia eta irekiera-egunei buruzko informazioa izatea.
- Garbiguneen %100 garbi eta ordenatuta edukitzea, edukiontziak behar bezala jarriz, asebetetze-inkestan, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Erabiltzaileei hondakinak uzten erraztea, asebetetzeinkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Garbigune mugikorreko zerbitzua izatea, asebetetzeinkestan, batez beste, 7,5etik gorako puntuazioa lortzen.
- Atxikitako udalerri guztietan Garbigune Mugikorraren zerbitzua ematea, gutxienez urtean bi astez.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, arazoak, zalantzak eta beharrak konpontzeko langileen arretari eta prestasunari dagokionez.
- Aholkularitza-gaitasuna duten langileak dituzten garbiguneen ehunekoa.
- Seinaleztatutako edukiontzie ehunekoa.
- Webgunean kokapena adierazita duten garbiguneen ehunekoa.
-
- Araudia webgunean egotea.
- Garbiguneen funtzionamendu-araudia eskuragarri dagoen garbiguneen ehunekoa.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, garbiketa, ordena eta edukiontziak behar bezala jartzeari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, edukiontzien irisgarritasunari dagokionez.
- Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, Garbigune Mugikorraren zerbitzuari dagokionez.
- Zerbitzuari atxikita dauden eta erabilgarri dauden udalerrien ehunekoa.
Konpromisoen betekizun maila urtero argitaratzen da honako hauetan:
Edozein kexa, erreklamazio edo iradokizunak Garbiguneetan bertan, garbiker@bizkaia.eus helbidean edo 94 403 40 90 telefonoan egin daiteke, 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira..
Zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak zerbitzu kartaren dokumentu osoan kontsulta daitezke.
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Garbiker M.P. A.B., S.A.
- Gran Vía kalea, 44-1. ezk.
- 48011- BILBAO
- Tel.: 94 403 40 90
- garbiker@bizkaia.eus
- garbiker.bizkaia.eus