Zerbitzu karta: Emakumearen Aurkako indarkeria Matxistaren Biktimentzako Gizarte-arreta Espezializatua
-
Emakumearen Aurkako indarkeria Matxistaren Biktimentzako Gizarte-arreta Espezializatua 2022-2023 - Liburuxka PDF, 376KB
-
Emakumearen Aurkako indarkeria Matxistaren Biktimentzako Gizarte-arreta Espezializatua 2022-2023 - Dokumentu teknikoa RTF, 2,3MB
GURE ZERBITZUAK
-
Arreta larrialdi egoeretan
- Zerbitzu erabilgarria eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan (egonaldi laburra).
- Indarkeria matxistaren biktimei berehala egiten diegu harrera behar duten denboraz, babes-premia dutenean.
- Denbora horretan, beren beharrak baloratuko dira eta esku hartzeko ibilbide egoki baterantz orientatuko dira biktimak.
-
Arreta egoera arruntetan
- Premia-egoerak baloratzen ditugu eta orientazioa ematen dugu biktimek jaso ditzaketen laguntza profesionalei buruz ( hezkuntzakoak, psikologikoak, informatiboak…), eremu sozioedukatiboan, psikosozialean edo terapeutikoan, bizitegi-eremuan edo esparru komunitarioko arreta-programen bidez esku hartzeko.
- Aholkularitza soziojuridikoa edozein eremutan gertatutako indarkeria-egoerei buruz (sexu-askatasunaren aurkako ekintzak, emakumezkoen salerosketa, jazarpena… barne).
-
Arreta psikologikoa
Biktimak eta haiekin bizi ohi diren pertsonak laguntzen ditugu indarkeria matxistaren ondoriozko kalte psikologikoa gainditzen, eta horrela:
- indarberritze emozionala ahalbidetzea eta autoestimua hobetzea.
- etorkizunean gerta daitezkeen eraso-saiakerei aurre egitea.
Erasotzaileari tratamendua jasotzeko aukera ematen diogu, bere jokaera oldarkorra desagerrarazteko edo murrizteko.
Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago Zerbitzu Karta testu osoa jasotzen duen agirian:
GURE KONPROMISOAK
-
ZERBITZU GUZTIAK
GURE KONPROMISOAK
- Erabiltzaileei arreta pertsonalizatua eta atsegina ematea, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erabiltzaileei laguntza psikosoziala ematea, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erabiltzaileei laguntza ematea larrialdi-egoeretan, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Zerbitzuko langileek arreta profesionala, prestatua eta jantzia ematea erabiltzaileei, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erabiltzaileei arreta argia ematea, erraz ulertzeko moduko azalpenak eta hizkera erabiliz, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erabiltzaileei arazoak, zalantzak edo premiak konpontzeko prest azaltzen den arreta ematea, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erabiltzaileei aparteko bulegoetan ematea arreta konfidentzialtasuna bermatzeko, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetzeinkestan.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, arreta pertsonalizatu eta atseginari dagokionez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, laguntza psikosozialari dagokionez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, larrialdi-egoeretarako laguntzari dagokionez.
- Erabiltzaileen arreta profesionalarekin duten gogobetetasuna baloratuz, prestakuntzari eta gaitasunari dagokienez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, azalpenen argitasunari eta erabilitako hizkeraren ulergarritasunari dagokienez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, arazoak, zalantzak edo premiak konpontzeko prestasunari dagokionez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, konfidentzialtasuna bermatzeko aparteko bulegoetan arreta emateari dagokionez.
-
KONPROMISO ESPEZIFIKOAK
-
ARRETA LARRIALDI-EGOERETAN ETA EGOERA ARRUNTETAN
GURE KONPROMISOAK
- Erabiltzaileei telefono bidezko itzulpen-zerbitzu bat ematea eguneko 24 orduetan larrialdiei eta premiazko kasuei erantzuteko, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erabiltzaile bakoitzari erreferentziako persona bat esleitzea, laguntzeko, entzuteko, ez epaitzeko eta informazio baliagarria emateko, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetzeinkestan.
- Erabiltzaile bakoitzari arreta egokia emateko moduko erreferentziako pertsona bat esleitzea, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Erabiltzaileen premiei erantzuteko moduko eskuhartzea eskaintzea, eta, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
- Banakako Arreta Plana berrikustea, pertsonak baliabidea eskuratu eta gehienez ere 30 eguneko epean.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, eguneko 24 orduetan larrialdietarako eta premiazko kasuetarako aritzen den telefono bidezko itzulpen-zerbitzuari dagokionez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, laguntzeko, entzuteko, ez epaitzeko eta informazio baliagarria emateko erreferentziako pertsona bat esleitzeari dagokionez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, arreta egokia emateko moduko erreferentziako pertsona bat esleitzeari dagokionez.
- Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, euren premiei erantzuteko moduko esku-hartzeari dagokionez.
- Zenbat denbora igarotzen den baliabidea eskuratzen denetik Banakako Arreta Plana berrikusten den arte.
-
ARRETA LARRIALDI-EGOERETAN
GURE KONPROMISOAK
Erabiltzaileei 24 orduko berehalako harrera-zerbitzua ematea, larrialdi-kasuetarako, eta, batez beste, 8,5etik gorako puntuazioa lortzea gogobetetze-inkestan.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Erabiltzaileen gogobetetasuna baloratuz, larrialdi-kasuetarako 24 orduko berehalako harrera-zerbitzuari dagokionez.
Konpromisoen betetzea urtero argitaratzen da honako hauetan:
Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak edo iradokizunak arreta-bulegoetan edo BFAren kanalen bitartez aukeztu ahal izango dira. Gehienez, 20 egun balioduneko epean erantzungo dira kexak eta 30 egun balioduneko epean iradokizunak.
Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsultagarri daude Zerbitzu Karta osoa biltzen duen dokumentuan.
-
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Gizarte Inklusioa Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia / Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
- Urkixo Zumarkalea, 4
- 48008 BILBAO
- Tel.: 944 068 000
- www.bizkaia.eus
- gardentasuna.bizkaia.eus/eu/hasiera