Zerbitzu karta: BFAko hondartza zerbitzua

GURE ZERBITZUAK

    1. Bainatzeko eremuak zaintzea eta mugatzea, istripuak prebenitzeko eta erabiltzaileek hondartzez goza dezaten laguntzeko.
    2. Istripurik gertatuz gero, erabiltzaileak erreskatatzea eta laguntzea, langile espezializatuen eskutik eta baliabide egokiekin.
    3. Langile espezializatuek erabiltzaileei laguntza ematea ebakiak, intsektu eta arrainen ziztadak, zorabioak, digestio-etendurak eta abar gertatzen diren kasuetan, baliabide egokiekin.
    4. Zerbitzua ematearekin lotutako abisuak ematea.
  1. Langile espezializatuak eta baliabide egokiak izatea:

    • hondartzetako zerbitzuei eta jarduerei buruzko informazioa emateko,
    • garapen egokia kontrolatzeko,
    • gorabeherak erregistratzeko.
    1. Hondartzen garbiketa eta hondakinen gaikako bilketa selektiboa.
    2. Hondartzako azpiegitura (dutxak, pasabideak, zutoinak, komun kimikoak, ...) jartzea, mantentzea eta kentzea funtzionamendu bikaina ziurtatzeko.
  2. Zortzi hondartzatan eskaintzen da, erabiltzaile guztiek, baita mugikortasunean eta autonomia pertsonalean mugak dituztenek ere, itsasoan bainatzeko aukera izan dezaten.

    Bainurako laguntza barne hartzen du, baita beharrezkoa den materiala mailegatzea ere, autonomia pertsonal nahikoa duten eta material lagungarria baino behar ez duten pertsonei: aulki anfibioak, garabiak, eskorgak, makuluak, txalekoak, etab.

    Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago zerbitzu karta testu osoa jasotzen duen agirian:

GURE KONPROMISOAK

  1. GURE KONPROMISOAK

    1. Sorosleek erabiltzaileei tratu atsegina eta profesionala eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    2. Bainatzen ari diren erabiltzaileen segurtasuna zaintzea, sorosleen etengabeko paseoen bidez, gutxienez erabiltzaileen %90a seguru senti daitezen.
    3. Desorientatu diren umeen gurasoak aurkitzea, eskumuturrekoen eta/edo megafoniaren bidez, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    4. Erabiltzaileei megafonia-zerbitzuari buruz jakinaraztea, eta honako hauen berri emateko erabiltzea:

      • prebentzio-neurriak eta gomendio orokorrak,
      • tenperatura,
      • uraren kalitatea eta tenperatura eta
      • mareen, itsasgoraren eta itsasbeherarenordutegiak.
    5. Megafonia-zerbitzu argia eta erabilgarria eskaintzea, hondartzaren egoerari eta bainua hartu bitarteko segurtasunari buruzko informazioa emateko, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, sorosleen aldetik jasotako tratu atsegin eta profesionalari dagokionez.
    2. Bainuan seguru sentitzen direla adierazten duten erabiltzaileen ehunekoa.
    3. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, eskumuturrekoen eta/edo megafonia sistemari dagokionez.
    4. Megafonia duten hondartzen berri ematea eta honako hauei buruz jakinarazteko erabiltzea:

      • prebentzio-neurriak eta gomendio orokorrak,
      • tenperatura,
      • uraren kalitatea eta tenperatura eta
      • mareen, itsasgoraren eta itsasbeheraren ordutegiak.
    5. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, megafonia-zerbitzuaren argitasuna eta erabilgarritasunari dagokionez.
  2. GURE KONPROMISOAK

    Hondartzainek erabiltzaileei zerbitzu egokia eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, hondartzainen aldetik jasotako zerbitzuari dagokionez.

  3. GURE KONPROMISOAK

    1. Bizkaiko hondartzak egunero garbitzea, baldin eta hondartzan ez badago ekitaldi berezirik edo alerta meteorologikorik.
    2. Erabiltzaileei hondartzen garbitasun-egoera egokia ziurtatzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    3. Hondartzetako ingurumena zaintzen laguntzen duen garbiketa-zerbitzua izatea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    4. Hondartzako ekipamenduan kalterik gertatuz gero gehienez egun bateko epean konpondu, betiere beharrezko materialak eskuragarri daudenean.
    5. Hondakinak uzteko edukiontzi nahikoak izatea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Egunero garbitzen diren hondartzen ehunekoa.
    2. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, hondartzaren garbitasun-egoerari dagokionez.
    3. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, hondartzetako ingurumena zaintzeko garbiketa-zerbitzuaren laguntzari dagokionez.
    4. Kaltea konpontzeko zenbat denbora behar den jakinarazten denetik.
    5. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, edukiontzi erabilgarriei dagokionez.
  4. GURE KONPROMISOAK

    1. Lagundutako bainuko langileek erabiltzaileei tratu atsegina eta profesionala eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
    2. Lagundutako bainu zerbitzurako beharrezko materialak eta ekipamendua eskaintzea, asebetetze-inkestan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, lagundutako bainuko langileen aldetik jasotako tratu atsegin eta profesionalari dagokionez.
    2. Erabiltzaileen asebetetzea baloratuz, lagundutako bainu zerbitzuan erabilitako material eta ekipamenduari dagokionez.
  5. GURE KONPROMISOAK

    1. Denboraldiko egun bakoitzean web orrian eta Bizkaiup-en honako hauen berri ematea:

      • Hondartzak: nola heldu, uraren kalitatea, banderaren kolorea, sorospen-zerbitzua duten hondartzak, lagundutako bainua.
      • Eguraldia eta itsasaldien ordutegia.
      • Gorabeherak eta gomendioak hondartzez modu egokian gozatzeko.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Egunero web-orrian eta Bizkaiup-en honako hauei buruzko informazioa eskaintzea:

      • Hondartzak: nola heldu, uraren kalitatea, banderaren kolorea, sorospen-zerbitzua duten hondartzak, lagundutako bainua.
      • Eguraldia eta itsasaldien ordutegia.
      • Gorabeherak eta gomendioak hondartzez modu egokian gozatzeko.

    Konpromisoen betekizun maila urtero argitaratzen da honako hauetan:

    Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak, sorosle eta hondartzainei egin ahal izango zaie, baita eta hondartzak@bizkaia.eus emailean, 944 068 000 telefonoan edo Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako dituen bideak erabiliz bideratu daitezke, eta kasuen %90ean, gehienez 15 egun baliodunetan erantzungo dira, gainontzeko %10ean, 30 egun baliodunetan.

    Zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke zerbitzu kartaren dokumentu osoan.

ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Ingurumena Lehengoratzeko Atala/ Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia

Itzuli