Zerbitzu Karta: Bizkaia Mikro
-
Bizkaia Mikro 2024-2025 - Liburuxka PDF, 348 KB
-
Bizkaia Mikro 2024-2025 - Dokumentu teknikoa RTF, 1,7 MB
GURE ZERBITZUAK
BIZKAIA MIKRO
- Mikroenpresak bultzatzen laguntzen dugu (10 langile baino gutxiagoko enpresak eta gehienez 2 milioi euroko aktiboa edo urteko fakturazioa dutenak) 50.000€-rainoko maileguen bidez, haien behar espezifikoetarako.
- Proiektu bakoitza ikuspegi finantzierotik bideragarria izatea aztertzen dugu, etorkizuna duten proiektuen aldeko apustua eginez, enplegua sortu eta mantendu eta aberastasuna sortuko dutenak.
- Bazterketa-arriskuan dauden kolektiboei hurbiltzen diegu kreditua, eta negozio-eredu jasangarrien aldeko apustua egiten dugu. Aukera-berdintasuna sustatzeko, gizarte eta finantzaketa-inklusio irizpideak sartzen ditugu.
GURE KONPROMISOAK
BIZKAIA MIKRO
GURE KONPROMISOAK
- Enpresei arreta profesionala ematea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Enpresei arreta pertsonalizatua eta tratu adeitsua ematea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Langileek enpresei ezagutza tekniko egokia ematea arazoak, zalantzak eta beharrak ebazteko, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Mailegu-eskaera nola egin behar den azaltzen duen erabilera-gida bat izatea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Gutxienez urtean behin prestakuntza-ekintza bat eskaintzea, enpresei finantza- eta/edo diruzaintza-gaitasunak eta negozioaren jasangarritasun-maila hobetzen laguntzeko.
- Enpresentzako baldintza onak dituen mailegu erabilgarria eskaintzea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Enpresei online eskaerarako aholkularitza egokia ematea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Azalpen argiak eta ulergarriak ematea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Enpresei prozesuetan gardentasuna ematea, asebetetze-inkestetan, batez beste, 8tik gorako puntuazioa lortzen.
- Eskabideak 40 egun baliodun baino lehen ebaztea.
- Mailegua sinatzea proiektua onartu eta 15 egun igaro baino lehen.
- Mikromailegua formalizatzen denetik 24 ordu igaro baino lehen ordaintzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Enpresen asebetetzea baloratuz, arreta prefesionalari dagokionez.
- Enpresen asebetetzea baloratuz, arreta pertsonalizatuari eta tratu adeitsuari dagokionez.
- Enpresen asebetetzea baloratuz, langileen ezagutza tekniko egokiari dagokionez arazoak, zalantzak eta beharrak ebazteko.
- Enpresen asebetetzea baloratuz erabilera-gidari dagokionez. Eskainitako prestakuntza-ekintzen kopurua.
- Enpresen asebetetzea baloratuz maileguaren erabilgarritasunari eta baldintzei dagokionez.
- Enpresen asebetetzea baloratuz online eskaerarako aholkularitzari dagokionez.
- Enpresen asebetetzea baloratuz, azalpen argiak eta ulergarriei dagokionez.
- Enpresen asebetetzea baloratuz, prozesuetako gardentasunari dagokionez.
- Eskabideak ebazteko denbora.
- Proiektua onartzen denetik sinatzen den arteko denbora.
- Mikromailegua formalizatzen denetik ordaintzen den arteko denbora.
Konpromisoen betekizun maila urteroargitaratzen da honako hauetan:
Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak, www.bizkaiamikro.eus/eu/kontaktua formularioaren edo Bizkaiko Foru Aldundiak horretarako dituen bestelako bideak erabiliz bidedratu daitezke, eta 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira.
Zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak zerbitzu kartaren dokumentu osoan kontsulta daitezke.
ZERBITZU KARTAREN UNITATE ARDURADUNA:
Bizkaia Mikro
- Jesusen Bihotza plaza, 5 7. solairua
- 48011 - Bilbo, Bizkaia
- Tel.: 944 275 078
- www.bizkaiamikro.eus