Goi-kargudunen curriculum profesionala

AINARA BASURKO URKIRI

EKONOMIA SUSTATZEKO SAILEKO FORU DIPUTATUA

Ainara Basurko Urkiri Ondarroan jaio zen 1972an.

Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate juridiko-ekonomikoan, Deustuko Unibertsitatean. MBA enpresen kudeaketa eta administrazioan eta enpresa-lehiakortasunean eta lurralde-garapenean aditua.

Bere ibilbide profesionala aholkulari gisa hasi zuen LKS Consultores erakundearen estrategia arloan (1997-2002).

2002 - 2015 aldian Azaro Fundazioko zuzendaria izan zen, eta aldi berean Lea Artibaiko Garapen Agentziako kudeatzaile modura ere jardun zuen.

Gainera, 2007-2010 aldian ekonomia eta enpresa-estrategia gaia irakatsi zuen Deustuko Unibertsitateko Giza Zientziak - Enpresa fakultatean.

2015ean BEAZeko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 2019tik Ekonomia Sustatzeko foru diputatua da.