Zerbitzu karta: GUFE-IFAS Bekoetxe eguneko zentroa
-
GUFE-IFAS Bekoetxe eguneko zentroa 2025-2026 - liburuxka PDF, 405 KB
-
GUFE-IFAS Bekoetxe eguneko zentroa 2025-2026 - Dokumentu teknikoa RTF, 6 MB
-
Konpromisoen betetze maila 2024-2019 PDF, 1,4 MB
-
Konpromisoen jarraipena 2022-2023
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
-
Beharrizanen diagnostikoa eta bizitza eta laguntza plana prestatzea
Erabiltzailearen beharrak zeintzuk diren ikusi eta aztertzen ditugu.
Ondoren, plan pertsonalizatua egiten da, zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak kontuan izanik.
-
Autonomia pertsonalerako laguntza eta sustapena
Garbitzean, janztean, elikatzean, oinarrizko zaintzetan eta abarretan laguntzen dugu, tratu egokia ematearen eta pertsonaren autonomia sustatzearen bidez.
Taldeko jarduera kulturalak, kiroletakoak, artistikoak, ludikoak eta abar eskaintzen ditugu, pertsonaren gaitasunak mantentzeko eta hobetzeko.
-
Terapia okupazionaleko saioak
Banakako edo taldeko saioak eskaintzen ditugu, eta eguneroko jarduerak lantzen dira.
Helburua da jarduera horiek egiteko gaitasunak ez galtzea.
Horretarako, etxean zer aldaketa egin daitezkeen informazioa ematen da autonomia gehiago izaten laguntzeko.
-
Fisioterapia jarduerak
Banakako edo taldeko saioak eskaintzen ditugu, eta gorputzaren funtzio motorrak lantzen dira.
Helburua mugikortasunean autonomia handiagoa lortzea da eta konplikazioak aurreikustea.
-
Logopedia-saioak
Banakako edo taldeko saioak eskaintzen ditugu, eta mintzamena eta komunikazioa hobetzeko lan egiten dugu.
Komunikazio sistemen erabilera entrenatzen da, adibidez taula alfabetikoak edo piktogramak.
-
Neuropsikologiako jarduerak
Banakako edo taldeko saioak eskaintzen ditugu, eta lantzen dira erabiltzaileek eguneroko bizitzan dituzten zailtasun kognitiboak, erlazionalak eta egoerara egokitzekoak.
Helburua da ongizate pertsonala eta autonomia handitzea.
-
Gizarte-arreta
Erabiltzaileei edo haien familiei informazioa ematen diegu gizarte-baliabideei eta -zerbitzuei buruz, eta laguntza ematen diegu zerbitzu horiek nola izapidetzen diren jakin dezaten.
-
Aisialdiko jarduerak
Jarduera ludikoak eskaintzen ditugu zentroaren ordutegiaren barruan: jaiak, ekitaldiak, txangoak, irteera kulturalak…
-
Jantoki-zerbitzua
Eguerdian erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitutako bazkaria ematen dugu egun osoan zehar zentrora joaten direnentzat.
-
Garraio egokituko zerbitzua
Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei egokitutako garraio zerbitzua eskaintzen diegu.
Horretarako, A, B, C edo 7 puntu edo gehiago izan beharko dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuak egiten duen balorazioan.
-
Familientzako laguntza
Prestakuntza-saioak eta talde-topaketak eskaintzen ditugu erabiltzaileen familientzako.
Helburua da egoera hobeto kudeatzen laguntzea eta emozioen zama arintzea.
Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu karta osoan: GUFE-IFAS Bekoetxe Eguneko Zentroa - Dokumentu teknikoa (RTF 5,99 MB)
GURE KONPROMISOAK
-
KONPROMISO OROKORRAK
GURE KONPROMISOAK
- Arreta profesionala eta tratu atsegina ematea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
- Bizitza eta laguntza planean ezarritako helburuak betetzea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
- Instalazio garbiak eta zainduak eskaintzea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
- Zentroan ekipamendu eta baliabide egokiak eskaintzea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Arreta profesionalarekin eta tratu atseginarekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
- Bizitza eta laguntza planean ezarritako helburuak betetzearekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
- Instalazioen garbitasunarekin eta zaintzarekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
- Zentroan eskuragarri dauden ekipamenduekin eta baliabideekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
-
KONPROMISO ESPEZIFIKOAK
-
Beharrizanen diagnostikoa eta bizitza eta laguntza plana prestatzea
GURE KONPROMISOAK
Bizitza eta laguntza planen %80a onartzea, sartu eta 50 egun balioduneko epean, eta gainerakoa, gehienez, sartu eta 70 egun balioduneko epean.
Bizitza eta laguntza planari buruzko informazio egokia ematea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Sartu eta 50 eta 70 egun balioduneko epean onartu diren Bizitza eta laguntza planen ehunekoa.
Bizitza eta laguntza planari buruz jasotako informazioarekin pozik dauden erabiltzaileen ehunekoa.
-
Autonomia pertsonalerako laguntza eta sustapena
GURE KONPROMISOAK
Erabiltzailearen higiene- eta zaintza-arretan intimitatea errespetatzea, gutxienez erabiltzaileen %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Higiene- eta zaintza-arretan intimitatearekiko errespetuarekin pozik dauden erabiltzaileen ehunekoa.
-
Terapia okupazionaleko saioak
GURE KONPROMISOAK
Terapia okupazionaleko banakako edota taldeko saioak egitea, eguneroko jarduerak berreskuratzeko edo mantentzeko, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Terapia okupazionaleko saioekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
-
Fisioterapiako jarduerak
GURE KONPROMISOAK
Fisioterapiako banakako edota taldeko saioak egitea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Fisioterapiako saioekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
-
Logopediako jarduerak
GURE KONPROMISOAK
Logopediako banakako edota taldeko saioak egitea, erabiltzaileen mintzamena eta komunikazioa hobetzeko, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Logopediako saioekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
-
Neuropsikologiako jarduerak
GURE KONPROMISOAK
Neuropsikologiako banakako edota taldeko saioak eskaintzea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Neuropsikologiako saioekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
-
Gizarte-arreta
GURE KONPROMISOAK
Gizarte-baliabide eta -zerbitzu interesgarriei buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzea, gutxienez familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Gizarte-baliabide eta -zerbitzu interesgarriei buruzko informazioarekin eta aholkularitzarekin pozik dauden familien ehunekoa.
-
Aisialdiko eta astialdiko jarduerak
GURE KONPROMISOAK
Aisialdia eta astialdiko banakako edota taldeko saioak eskaintzea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Aisialdia eta astialdiko saioekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
-
Jantoki-zerbitzua
GURE KONPROMISOAK
Kalitate oneko janaria ematea, gutxienez erabiltzaileen %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Janariarekin pozik dauden erabiltzaileen ehunekoa.
-
Garraio egokituko zerbitzua
GURE KONPROMISOAK
Garraio egokituko zerbitzu egokia ematea, gutxienez erabiltzaileen eta haien familien %85a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Garraio egokituko zerbitzuarekin pozik dauden erabiltzaileen eta haien familien ehunekoa.
-
Familientzako laguntza
GURE KONPROMISOAK
Familientzako talde-topaketak egitea, gutxienez familien %75a pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Talde topaketekin pozik dauden familien ehunekoa.
Konpromisoen betetze-maila www.ifas.bizkaia.eus web-orrian publikatzen dira urtero.
Honela aurkez daitezke iradokizunak eta kexak: Zentroan dagoen iradokizunen eta kexen ontzian, posta elektronikoz (gufeiradokizunak@bizkaia.eus), edo telefonoz, honako zenbaki honetara: 944 066 194.
Erabiltzailearen arreta unitateak, gutxienez kexen % 80an 20 egun baliodunen epean erantzuteko konpromisoa hartzen du, eta gainerakoak 30 egun baliodunen epean gehienez.
Neurri zuzentzaile eta konpentsatsaileak kontsulta daitezke zerbitzu kartaren dokumentu osoan.
-
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea - GUFE
- Camino de Ugasko, 5–bis
- 48014- BILBAO
- Tel.: 94 406 61 94
- gufeiradokizunak@bizkaia.eus
- www.ifas.bizkaia.eus