Zerbitzu karta: Bizkaiko foru liburutegia

ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK

  1. IRAKURKETA ETA KONTSULTAK ARETOETAN:

    Erabiltzaileek aretoetan kontsulta ditzakete liburuak, egunkariak, aldizkariak edo liburutegiko funtseko beste dokumentu batzuk.

    Horrela, Bizkaiko ondare hau zaintzen eta zabaltzen laguntzen da.

    KATALOGOA INTERNETEN:

    Dokumentuak aurkitzeko hainbat bilaketa-aukeraren bitartez. www.bizkaia.eus/foruliburutegia

    DOKUMENTU DIGITALIZATUEN KONTSULTA :

    Internet bidezko sarbidea liburutegiaren funts digitalizatuetara.

    LIBURUTEGIEN ARTEKO MAILEGUA:

    Liburutegiak erabiltzaileei aukera ematen die beste liburutegietatik eskuratzeko liburutegiaren bilduman ez dauden dokumentuak .

    Baita beste liburutegi batzuetako erabiltzaileei Bizkaiko Foru Liburutegiaren aleak eskuratzeko.

    ERAKUSKETETARAKO MAILEGUA:

    Bizkaiko Foru Liburutegiko (BFL) funtsa eskuratzeko aukera ematen zaie beste erakunde batzuei erakusketak egiteko.

    DOKUMENTUEN ERREPRODUKZIOA:

    Erabiltzaileek dokumentuak liburutegian bertan inprimatzeko, fotokopiatzeko edo digitalizatzeko aukera dute.

  2. INFORMAZIOA ETA ORIENTAZIOA:

    Erabiltzaileei, liburutegiari berari buruz eta nola erabili bere zerbitzu, baliabideak…

    ERREFERENTZIAKO ZERBITZUA:

    informazio bibliografikoa eta erreferentziazkoa ematen da; horretarako, bilaketa dokumentalak egiten dira datu-base, katalogo eta abarretan.

    LINEAKO KONTSULTAK:

    Informazioa eta aholkularitza eskaintzen da, BFLri eta haren funtsei buruzkoa, web-orriaren bidez eta posta elektronikoz. (foru_liburutegia@bizkaia.eus)

  3. PRESTAKUNTZA-JARDUERA PRESENTZIALAK:

    Honako prestakuntza-jarduerak eskaintzea erabiltzaileei:

    • Bisita gidatuak.
    • Prestakuntza-ikastaro bereziak: nola bilatu informazioa aldizkari ofizialetan eta informazio-iturriak BFLn.
    • Dokumentuak nola bilatu eta eskuratu irakasten da, eta abar.

    LINEAKO PRESTAKUNTZA-JARDUERAK:

    liburutegiak zenbait baliabide eta material eskaintzen ditu bere web-orrian, era birtualean, jendeari liburutegia ezagutzen eta eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen laguntzeko; zehazki, hauexek:

    • Liburutegia erabiltzeko gida
    • Kontsultak katalogoan
    • Liburutegiko web-orria
  4. JARDUERA KULTURALAK:

    irakurtzeko gaitasuna garatzea sustatzen duten kultura-jardueren programa bat eskaintzea, halaber bultzatzen duena bai sormen literarioa bai artistikoa. Besteak beste, honako hauek:

    • Aldi baterako erakusketa tematikoak, liburutegiko funtsekin
    • Literatura-lehiaketak
    • Literaturari buruzko konferentziak edo hitzaldiak
    • Bestelako batzuk

    Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu karta osoan:

GURE KONPROMISOAK

  • GURE KONPROMISOAK

    1. Instalazio garbiak, zainduak eta erosoak eskaintzea; asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortuz.
    2. Erabiltzaileen % 100i areto irisgarriak eskaintzea, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortuz.

    NOLA NEURTZEN DITUGU

    1. Erabiltzaileek instalazioen garbitasunarekin eta erosotasunarekin duten asebetetzea baloratzea, asebetetze inkestan gai horri dagokion galderan
      • Mugikortasun urriko pertsonentzako areto irisgarrien ehunekoa (%).
      • Erabiltzaileek aretoen irisgarritasunarekin duten asebetetzea baloratzea, asebetetze inkestan gai horri dagokion galderan.
    1. Dokumenturako sarbidea

      GURE KONPROMISOAK

      Erabiltzaileei eskaintzea askotariko liburu, egunkari eta aldizkarien funtsa. Honi buruz, batez beste 7 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.

      NOLA NEURTZEN DITUGU

      Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa liburu, egunkari eta aldizkarien aukerari buruz.

    2. Informazioa eta orientazioa

      GURE KONPROMISOAK
      1. Erabiltzaileak modu profesional eta adeitsuan tratatzea. Honi buruz, batez beste 8 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
      2. Erabiltzaileei aholkularitza eta orientazio egokia eskaintzea liburutegiaren funtzionamenduari buruz. Honi buruz, batez beste 7,5 puntu baino gehiago lortzea gogobetetasun-inkestan.
      3. Erabiltzaileei informazioa eskaintzea liburutegian bertan eta BLFaren web orrian.
      4. Internet bidez (web edo email) egiten diren kontsulta guztiak 2 egun balioduneko epean erantzutea.
      NOLA NEURTZEN DITUGU
      1. Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa, liburutegiko langileen arretari buruz.
      2. Gogobetetasun-inkestan erabiltzaileek adierazitako gogobetetasunaren balorazioa liburutegiko langileen aholkularitza liburutegiaren funtzionamenduari buruz.
      3. Erabiltzaileei BFLan eta web orrian eskaintzen zaien informazio kopurua.
      4. Erabiltzaileek internet bidez egindako kontsultei erantzuteko ematen den denbora.
    3. Erabiltzaileen prestakuntza

      GURE KONPROMISOAK

      Arreta pertsonalizatua eskaintzea dokumentuak bilatzen eta eskuratzen, eta, urtean, prestakuntzako ikastaro espezifiko 2 eskaintzea gutxienez.

      NOLA NEURTZEN DITUGU

      Zenbat prestakuntzako ikastaro espezifiko eskaini diren.

    4. Jarduera kulturalak

      GURE KONPROMISOAK

      Urtean behin, gutxienez, eskaintzea: literatura-konferentzia edo hitzaldi bat, tailer bat, erakusketa bat eta literatura-lehiaketa bat.

      NOLA NEURTZEN DITUGU
      1. Zenbat konferentzia/hitzaldi egin diren.
      2. Zenbat tailer egin diren.
      3. Zenbat erakusketa egin diren.
      4. Zenbat literatura-lehiaketa egin diren.

    Konpromisoen betetze-maila www.bizkaia.eus/bibliotecaforal web-orrian publikatzen dira urtero.

    Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak, Kexak eta iradokizunak aurkezteko BFLren inprimakiaren bidez, liburutegiaren web-orriko «Kontaktatu» atalaren bidez www.bizkaia.eus/ kultura/foru_liburutegia/moduluak/solicitud, liburutegiaren helbidera foru_liburutegia@bizkaia.eus posta elektronikoko mezu bat bidaliz, edo BFAk horretarako dituen bestelako bideak erabiliz bideratu daitezke, eta 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira.

    Neurri zuzentzaile eta konpentsatsaileak kontsultadaitezke zerbitzu kartaren dokumentu osoan.

ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Euskara Kultura eta Kirol Saila/ Kultura Zuzendaritza Nagusia

Itzuli