Zerbitzu karta: Bizkaibus 2020-2021

GURE ZERBITZUAK

  • Zerbitzuaren plangintza eta kontrola

    Bizkaibus zerbitzua zehaztu, programatu eta kontrolatzea. Helburua da erabiltzaileek mugikortasun arloan dituzten beharrei eta itxaropenei erantzuna ematea.

    Tarifen eta txartelen kudeaketa

    Bizkaibusen sarean erabiltzen diren txartelen salneurriak finkatzea. Xede horretarako, zerbitzu eskaintza, herritarren eskaerak eta salneurrien bilakaera hartzen dira aintzat.

    Hala berezko bidaia tituluak nola Bizkaibusen sarean eragina duten gainerakoak zehaztu, ezarri eta kudeatzea, Bizkaiko Garraio Patzuergoarekin (aurrerantzean BGP) elkarlanean.

    Autobus flotaren kudeaketa

    Autobusak erosi, berritu eta egoera onean mantentzea, onetsi diren berariazko gai teknikoak aintzat hartuz.

    Hiri altzarien kudeaketa

    Bizkaibusen hiri altzariak (markesinak, seinaleztapen tantaiak, informazio pantailak…) erabiltzeko eta erabiltzaileei informazioa emateko egoera hobeezinean egon daitezela bermatzea.

  • Informazioaren kudeaketa

    Zerbitzuaren erabiltzaileei eta, oro har, herritarrei informazioa helaraztea Bizkaibus zerbitzuaren garraio sareari buruz, baita zerbitzuari dagozkion aldaketei buruz ere.

    Erabiltzaileei arreta emateko zerbitzua

    Bizkaibus garraio zerbitzuari buruz herritarrek helarazitako erreklamazio, kexa eta iradokizunak modu egokian kudeatzea.

    Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago Zerbitzu Karta testu osoa jasotzen duen agirian:

GURE KONPROMISOAK

  • 1. Garraioaren plangintza eta kontrola

    GURE KONPROMISOAK
    1. Langileek modu atseginean artatzea erabiltzaileak, hartara, asebetetze inkestan batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
    2. Gidatze profesionaleko zerbitzua ematea, gidarien aldetik ardura, segurtasuna eta trebetasuna eskaintzen dituena, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 7,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
    3. Urtean 600.000 bidaiari baino gehiago dituzten linea guztietan, gutxienez, 30 minutuko maiztasuna eskaintzea, baldin eta:
      • Udalerrien arteko zuzeneko konexioa ematen badute (bitarteko geralekurik gabe).
      • Oro har, maiztasun handiagodun bestelako lineek ematen ez duten konexioa eskaintzen badute.
    4. Irisgarritasuna autobus guztietan bermatzea mugikortasun murriztua duten pertsonei.
    5. Hilean behin autobusen irisgarritasun arrapalen %100a aztertzea.
    6. Zerbitzuaren puntualtasuna bermatzea irteeren %94tan.
    7. Kontserbazio egoera egokian dauden autobusak jartzea erabiltzaileen eskura, eta, hartara, asebetetze inkestan 7 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
    8. Garbitasun egoera egokian dauden autobusak jartzea erabiltzaileen eskura, eta, hartara, asebetetze inkestan 7,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
    9. 2020an hiri autobusen (I mota) %20 hibridoak izango direla bermatzea.
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Langileen tratu atseginari dagokionez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
    2. Gidarien profesionaltasunari, segurtasunari eta trebetasunari dagokienez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
    3. Lineen maiztasuna erabiltzaileen kopuruaren arabera.
    4. Autobus irisgarrien ehunekoa (%).
    5. Aztertutako autobusen arrapalen ehunekoa (%).
    6. Garaiz ateratako zerbitzuen
    7. Ibilgailuen kontserbazio egoerari dagokionez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
    8. Autobusen garbitasunari dagokionez, erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
    9. Autobus hibridoen ehunekoa (%) hiri autobusen (I mota) guztizkoarekiko.

    2. Erabiltzaileei eskaini beharreko informazioaren kudeaketa

    GURE KONPROMISOAK
    1. Erabiltzaileei geralekuetan, autobusetan eta webgunean helaraztea informazioa zerbitzuan programatutako aldaketei buruz (ibilbideak, ordutegiak…):
      • 7 egun lehenago jakinaraziko da aurreikusitako aldaketei buruzko informazioa.
      • Aurreikusi gabeko aldaketak gertatzen direnean, ahalik eta lasterren emango da horren berri baliabide egokienak erabiliz.
    NOLA NEURTZEN DITUGU
    1. Aldaketak gertatu baino 7 egun lehenago geraleku eta autobusetan jarritako oharren ehunekoa (%).

    Urtero konpromiso horien betekizun maila argitaratzen da:

    Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak bideratu daitezke infobizkaibus@bizkaia.eus, helbide elektronikoa edo BFAk horretarako dituen bestelako bideak erabiliz. Jasotako kexa, erreklamazio edo iradokizunen %70 hilabeteko epean erantzungo dira eta %90 hiru hilabeteko epean, zerbitzuak jasotzen dituen egunean zenbatzen hasita.

    Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsultagarri daude Zerbitzu Kartaren testu osoa biltzen duen agirian.

ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Garraioen Zuzendaritza Nagusia

Itzuli