www.gardentasuna.bizkaia.eus web atariaren eta haren edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntzak, softwarea) jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak Bizkaiko Foru Aldundiarenak dira.

Datu pertsonalen babesaren bermea

Bizkaiko Foru Aldundiak konfidentzialtasunik zorrotzena ziurtatzen du erabiltzaileek ematen dituzten datuen bilketan eta tratamenduan. Halaber, datu pertsonalen babesaren arloan legez ezarrita dauden segurtasun-mailak bete dira eta eman diren datu pertsonalen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko irispidea eta lapurreta saihesteko bere eskuetan dauden bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu dira.

Datuak babesteko erregelamendu orokorra (aurrerantzean, DBEO) 2016an argitaratu zen, eta 2018ko maiatzaren 25etik aurrera zuzenean aplikatu beharrekoa da Europar Batasunean. Erregelamendu horren bitartez, pertsona fisikoen datu pertsonalak eta datu horien zirkulazio-askatasuna babesten dira. Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (DPBEDBL, aurrerantzean) xede hauek ditu: ordenamendu juridikoa erregelamendu horretara egokitzea eta herritarren eskubide digitalak bermatzea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 81/2023 Foru Dekretua, uztailaren 4koa, zeinaren bidez onesten baita Bizkaiko foru-sektore publikoren informazio-segurtasunerako eta datu pertsonalen babeserako politika; esparru juridiko horren bidez egokitzen da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera nahiz Segurtasunaren Eskema Nazionalera, zeina foru-erakundeari eta Bizkaiko foru-sektore publikoaren erakundeei aplikatu behar baitzaie.

Abenduaren 21eko 16/2023 Legea, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena, Eusko Legebiltzarren legea da, zeinaren helburua baita Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu behar den araudiaren antolamendua eta funtzionamendua egokitzea lege-arau hauen aurreikuspenetara: 2016/679 (EB) Erregelamendua; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

Bizkaiko Foru Aldundia eta haren foru-sektore publikoa herritarren datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak eta arduradunak dira, hainbat jarduera garatzerakoan. Horren ondorioz, Adierazitako araudian jasotako indarreko berme juridikoak beteko dira.

DBD: Datuen babeseko delegatuaren eginkizunak, ardurak, estatutua eta ekipoa Bizkaiko Foru Aldundian datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan eskumena duen unitate organikoaren burutzak betetzen ditu, 81/2023 Foru Dekretuaren arabera (uztailaren 4koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren sektore publikoko datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena). Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (130. zk.).