Goi-kargudunen curriculum profesionala

CARLOS ALZAGA SAGASTASOLOA

AZPIEGITURETARAKO ETA LURRALDE GARAPENERAKO SAILEKO FORU DIPUTATUA

Carlos Alzaga Sagastasoloa

Amorebieta-Etxanon, 1964. urtean.

Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza ikasi zuen, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Gainera, Nafarroako Unibertsitateko IESEren (Enpresako Goi Mailako Ikasketen Institutua) Enpresen Goi Zuzendaritzako Programaren (PADE) titulua dauka.

Lan-ibilbidea SENER ingeniaritzan hasi zuen, enpresa horrek Madrilen eta Areetan dituen egoitzetan, eta hainbat proiektutan lan egin zuen, hala nola Valentziako metroan eta Uholdeak Prebenitzeko Euskadiko Plan Integralean.

Ondoren, Dragados y Construcciones enpresan lan egin zuen, hainbat obra egiteko: Maroñoko presa, BI-633 errepidearen (Trabakua gaina) trazatu berria, Ondarroako Ikurrinaren mendeurreneko zubia (Santiago Calatravaren diseinua), Artibai bideratzeko lanak, Ondarroako kirol-dartsena eta Zumaiako olatu-hormako dikearen handitzea.

Hurrengo urteetan, Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko buru izan zen, eta Bizkaiko lurraldean, Eusko Jaurlaritzari kudeaketa eskualdatu zitzaion portuen ardura izan zuen (Plentzia, Armintza, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Ea, Lekeitio eta Ondarroa), portu horien diseinu, eraikuntza eta ustiapenari dagokienez.

Azkenik, Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusia izan da, 2013-2024 aldian.

Aurrekoaz gainera, eta Bizkaiko Foru Aldundian sartu arte, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoko dekanoa izan da.

Euskara eta ingeleseko C1 tituluak ditu.