Goi-kargudunen curriculum profesionala
AGER IZAGIRRE LOROÑO
HERRI ADMINISTRAZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILEKO FORU DIPUTATUA

Zuzenbidean lizentziaduna, Ager Izagirrek ibilbide luzea egin du udal administrazioan, eta hainbat ardura kargu izan ditu hainbat arlotan 2002tik: Larrabetzuko Udaleko zinegotzia izan da 1995etik 1999ra eta Mungiako Udaleko zinegotzia ere izan da Ogasun eta Hirigintza arloetan 2003tik 2011ra.
2015etik 2023ra Mungiako alkatea izan da.
EUDELeko Batzorde Eragileko kide ere izan da.