KONTRATAZIOA ETA DIRULAGUNTZAK

Kontratuei, sinatutako hitzarmen eta kudeaketa-gomendioei, emandako diru-laguntzei eta eskuragarri dauden administrazio-prozedura elektronikoei buruzko informazioa eskaintzen du.

Kontratuak

  • Bizkaiko Ordezkaritza SELAEren menpekoa denez, ez du kontratu handirik.

  • Kontratu gutxi direla eta, Ordezkaritza honek ez du kontratazio-organorik.

  • “Sektore Publikoko Kontratuen Legearen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta ahalmen adjudikatzailea duten foru sektore publikoko erakundeek obra, hornidura, zerbitzu, obra eta zerbitzuko emakida kontratuei dagozkien prestazioak gauzatzeko agindua eman diezaiekete haiek ez diren beste pertsona juridiko bati (zuzenbide publikokoa edo pribatukoa), eta 9/20017 Legeak 32. artikuluan xedatutakoa bete beharko du, betiere erabiltzen duten pertsona juridikoak haiekiko bitarteko propio pertsonifikatuaren kalifikazio juridikoa merezi badu. Legean ezarritako baldintzak betetzen dituen enkargua ez da kontratua izango.

    Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legean eta Sektore Publikoko Kontratuen 9/20017 Legean araututakorekin bat etorriz, honako hauek jotzen dira BFAren bitarteko propio pertsonifikatutzat: “INTERBIAK S.A.U., AZPIEGITURAK S.A.U., LANTIK S.A., ZUGAZTEL S.A., GARBIKER A.B. S.A. ETA BIZKAIKO BASALAN S.A.“

Hitzarmenak eta kudeaketa aginduak

  • Bizkaiko Ordezkaritzak ez du hitzarmenik egiten, SELAEk berak tramitatzen ditu Madrilen.

  • Erakunde honek ez du kudeaketa-mandaturik jasotzen, zerbitzuak emateko merkataritzako kontratu-erlazioa baitu SELAE rekin.

Emandako dirulaguntzak

Urteko Kontratazio Plana

  • Entitate honek, 9/2017 azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen Legearen ezarpenen arabera, argitaratu beharreko kontraturik ez du aurreikusten urteko kontratazio planean.

    Entitateak ez dauka urtean zehar SARA kontraturik argitaratuta.