
ZERBITZUAK ETA POLITIKA SEKTORIALAK
Foru Administrazioak ematen dituen zerbitzuei eta plangintza sektorialeko tresnei buruzko informazioa eskaintzen du.
Zerbitzuak eta herritarrenganako laguntza
-
Zerbitzu-zorroa
ELAren Bizkaiko Ordezkaritzak, nahiz eta zerbitzuen artean publikoa atenditzea duen, honako helburu nagusia du: SELAEk Bizkaiko Lurralde Historikoan dituen Salmenta Puntuei zerbitzua ematea. Horregaitik, ez du zerbitzuen kartarik.
-
Zerbitzu-gutunak
Erakunde honek ez du zerbitzuen kartarik.
-
Herritarrei laguntza emateko egoitzak eta ordutegiak
Ordezkaritzaren lokalak 48009 Bilboko (Bizkaia) Diputazio kaleko 4. zenbakian daude.
Bulegoko jendearentzako ordutegia 09:30etik 13:30era da (astelehenetik ostiralera).
Jokoen salmenta zuzenerako jendearentzako duen arreta ordutegia honako hau da:
- Neguko ordutegia: 09:00etatik 19:45era (astelehenetik ostiralera).
- Udako ordutegia: 09:00etatik 13:45era – 15:00etatik 18:45era (astelehenetik ostiralera).
-
Tasa eta prezio publikoak
Zerbitzu publikoa ez denez, ez du ez tasarik, ez prezio publikorik behar.
-
Zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexak eta erreklamazioak
Aurkezten diren kexak SELAEren jokoei buruzkoak izaten dira, hori dela-eta astero Madrilera igortzen dira horiei buruzko txostenak Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietaren Ikuskatze Zerbitzuak tramita ditzan.
Politika sektorialak, planak eta programak
-
Indarrean dauden Planak eta Programak
Planak eta programak SELAEk ezarritakoak dira.
-
Herritarren zerbitzu publikoak direla-eta duten gogobetetasun- maila neurtzeko inkesta eta azterketak
Ez dugu herritarren gogobetetze-inkestarik, ez baikara herritarrentzako zerbitzu irekia.
Bizkaiko Lurralde Historikoan Madrileko Estatu Sozietateak berak egiten dizkie SELAEren Sare Komertzialeko Salmenta Puntuei gogobetetze- azterketak eta-inkestak.
-
Plan eta programen ebaluazioa
Erakunde honek ez du planen eta programen ebaluaziorik.