DATUEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko eskubidea pertsona fisiko guztien oinarrizko eskubidea da. Horrek esan nahi du pertsona fisiko horiek beren datu pertsonalen erabilera kontrolatzeko ahala dutela. Kontrol horri esker, gure datuen tratamenduaren bitartez, saihestu egin daiteke gure intimitateari eta gainerako oinarrizko eskubide eta askatasun publikoei eragiten dien informazio pertsonala eskuratzea. Oinarrizko eskubide hori Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluan jasota dago: Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea, eta norberaren nahiz senitartekoen bizitza pribatua, eta horien guztien eskubideen egikaritza osoa bermatzeko.

Araudia eta DBD

Erreglamendua (EB) 2016/679

El Datuak babesteko erregelamendu orokorra (DBEO) Europar Batasun osoan zuzenean aplikatzen den araudia da. Horren bidez pertsona fisikoak bere datu pertsonalen tratamendutik eta zirkulazio asketik babesten dira. BAO: https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf

3/2018 Lege organikoa, abenduaren 5ekoa

Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak estatu mailako legea da, horren bidez ordenamendu juridiko nazionala Europako araudira egokitzen du eta herritarren eskubide digitalak bermatzen ditu. BAO: https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf

Datuen babeseko delegatuaren eginkizunak, ardurak, estatutua eta ekipoa Bizkaiko Foru Aldundian datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan eskumena duen unitate organikoaren burutzak betetzen ditu, 81/2023 Foru Dekretuaren arabera (uztailaren 4koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren sektore publikoko datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena). Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (130. zk.).

Datu Pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa

Sarrera

Lantik foru-entitateak datu pertsonalen tratamendu-jardueren erregistroa (aurrerantzean, TJE) argitaratu du. TJE foru erakundean datu pertsonalen tratamendu-jarduerak gauzatzean, datu pertsonalen multzo egituratuari buruzko informazio guztiaren inbentario edo erregistroa da. Bertan harremanetan jartzen den pertsonen datuak edo erakundearen zerbitzu, jarduera eta prestazioak erabiltzen dituztenenak daude.

Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroa

pdf Tratamendu Jardueren Erregistroa (pdf 426 KB)