ZERBITZUAK ETA POLITIKA SEKTORIALAK
Foru Administrazioak ematen dituen zerbitzuei eta plangintza sektorialeko tresnei buruzko informazioa eskaintzen du.
Zerbitzuak eta herritarrenganako laguntza
-
Zerbitzu-zorroa
Internet gure eguneroko bizitzaren partea da eta bere erabilera ez da etxera edo lanera murrizten, baizik eta edozein lekuan erabil dezakegu equipo mugikorrei esker. Informazio iturria izateaz gain, Internet ideiak trukatzeko edo elkarrizketak egiteko gune bihurtu da, Gaur egun dena dugu gertu. Tokiko Adminstrazioek ezin dute etengabe aurrera egiten duen, eta bere herritarrekin harreman zuzena ahalbideratzen dien sare baten kanpoan geratu.
2007an Bizkaiko hainbat udalerri, bere tamaina dela eta, ez zuten baliabide nahikorik eta, beraz, udalen eta mankomunitateen "egoera teknologikoa" oso desberdina zen.
Udal bakoitzak bere aplikazio informatiko propioak zituen, eta horiek hornitzaile desberdinenak ziren maiz, antzeko arazoei aurre egiteko.
Hori dela eta, askotan Udaletako Informazio Sistemek tresna isolatuaz osatuta zeuden, eta zeuzkaten datu base ugariek ez zituzten inolako loturarik elkarrekin. Horrek kudeaketa eraginkortasuna eta herritarren arreta zerbitzua galarazten zuen.
Denbora aurrera joan ahala udal bakoitzak bere aplikazioak aldatu eta moldatu zituen, behar berrien arabera, baina kasu gehienetan Informazio Sistemek eragozten zuten udaletako administrazioaren modernizazioa eta oso gutxitan aplikazio informatikoek ahalbideratzen baitzuten izapidetza telematikoaren erabilera.
Era berean, BiscayTIK Fundazioak egoera hau erregularizatu du, eta lortu du Bizkaiko udal eta mankomunitate guztiek denek dituzten beharrei aurre egiteko baliabide berdinak izatea.
BiscayTIK Fundazioak lan egiten du 2008tik eragozpen guzti hauek konpontzeko asmotan eta Bizkaiko Toki Erakunde guztiei Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea betetzen laguntzeko. BiscayTIKen xedea udal sistema informatikoak berritzea eta Administrazioa biztanleriari hurbiltzea da. Horretarako beti erabilgarri dauden leihatila birtualak sortu ditu Interneten.
Helburu hori betetzearren BiscayTIKek haientzat inolako kosturik dakartzaten bi tresnak eskaintzen dizkiete Tokiko Administrazioei:
- Udal Administrazio Kudeatzailea: Tokiko Administrazioaren barne kudeaketarako erabiltzen den tresna informatikoa da, Izapidetza telematikora pasatzeko oinarria.
- Webgunea: Webgune berriak eta gunea herritarrek ohikoak diren izapideen kudeaketa elektronikoa egiteko, urte osoan zehar 24 ordu erabilgarri dauden leihatila birtuala sortuz.
-
Zerbitzu-gutunak
Gaur egun ez dago zerbitzu gutunarik.
-
Herritarrei laguntza emateko egoitzak eta ordutegiak
BiscayTIK Fundazioaren bulegoak helbide honetan daude:
- Helbidea: Zugatzarte 32 - 48930 Getxo (Bizkaia)
- Helbide elektronikoa: biscaytik@biscaytik.eu
- Telefonoa: 0034 94 600 0020
- Faxa: 0034 94 600 0021
- Arreta zerbitzuaren ordutegia: 7:30h a 19:30h
- pdf Sede BiscayTIK, Bake Eder (pdf 1.1 MB)
- Harremanetarako
-
Tasa eta prezio publikoak
Eskaindutako zerrbitzuak doanik dira.
-
Zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexak eta erreklamazioak
HERRITARREI ARRETA 900 840 250 info@biscaytik.eu
FUNTZIONARIOEI ARRETA 902 540 488 udalak@biscaytik.eu
Politika sektorialak, planak eta programak
-
Indarrean dauden Planak eta Programak
-
pdf BiscayTIK Txostena 2017 (pdf 80 KB)
-
-
-
Herritarren zerbitzu publikoak direla-eta duten gogobetetasun- maila neurtzeko inkesta eta azterketak
Gaur egun, ez dagoz herritarren zerbitzu publikoak direla-eta duten gogobetetasun- maila neurtzeko inkesta ezta azterketarik.
-
Plan eta programen ebaluazioa