INFORMAZIO INSTITUZIONALA

Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak Zugaztel Foru Sozietate Publikoa sortu zuen 2009ko urriaren 1ean, eta agindua eman zion zerbitzu espezializatuak eman ditzan, informazio-sistemen datuen sarrera masiboa ziurtatzeko eta komunikazoa errazteko herritarrei eman beharreko arreta kanalen bidez, betiere Bizkaiko Foru Aldundiaren, Foru Erakunde Publikoen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Enpresa Publikoen alde; baita, hala badagokio, Bizkaiko udalen alde eta gainerako erakunde publikoen alde ere.

    Esparru-hitzarmena ezarri da BFA eta Zugaztelen artean, Zugaztelen jarduera-eremua zedarritzen duena, eta baimena du BFAren azpiegiturak, software eta datuak erabiltzeko, zerbitzuak hobetzeko behar direnak. Halaber, ezarri da urtero egingo dela Kudeaketa-agindua, eta bertan zehaztuko dira BFAk eskatutako berariazko zerbitzuak, baldintza ekonomikoak, gastua aplikatuko den kredituen finantzaketa nahiz beren beregiko aipamena, jarraipen eta kudeaketa sistema eta azkentzeko arrazoiak (indarrean dagoen epea bukatzeagatik ez bada).

    Sailekiko harremana arautzeko, Zugaztelek Zerbitzu Mailako Akordioak formaliza ditzake, eta bertan jasota daude emandako zerbitzuen xehetasunak, egin beharreko lanaren ezaugarriak, horien jarraipena egiteko metodologia eta emandako zerbitzuez DBLOk ezarritakoa betetzeko hartutako bermeak.

    Zugaztelek badu Kudeaketa Sistema Integratua, ISO 9001 eta Informazioaren Kalitate eta Segurtasuneko 27001 Arauen arabera ziurtatua, eta konpromiso-politikak ezartzen ditu BIKAIN hizkuntz kudeaketarekin eta Berdintasunaren Foru Planarekin bat.

  • Zugaztel, M.P.,S.A.-ko Administrazio Kontseilua

    • Presidentea: Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saileko Foru diputatua - Ager Izagirre LoroƱo
    • Presidenteordea: Ahaldun Nagusiari Laguntzeko Unitateko Koordinaziorako eta Estrategia Digitalerako zuzendari nagusia - Javier Bikandi Irazabal
    • Idazkaria: Ez-kontseilaria - Jose Ramón Berecibar Mutiozabal
    • Bokala: Ogasuna eta Finantzak Saileko Katastroaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia - Maite Asensio de la Villa
    • Bokala: Ingurune Naturala eta Nekazaritza Saileko Nekazaritzako zuzendari nagusia - Andoni Agirrebeitia Abendibar
    • Bokala: Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Enplegua Sustatzeko zuzendari nagusia - Susana GonzĆ”lez Romulo
    • Bokala: Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko Berrikuntza eta Errepide Kudeaketarako zuzendari nagusia - Jon Larrea Arrutia
    • Bokala: Euskara, Kultura eta Kirola Saileko Euskarako zuzendari nagusia - Isaac Amezaga Larrazabal
    • Bokala: Gizarte Ekintza Saileko Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako zuzendari nagusia - Maite de Iturrate Ibarra
    • Bokala: Garraioen Zuzendaritza Nagusia - Antonio Jaraices Salazar
    • Bokala: Ekonomia Sustatzeko Saileko Ekintzailetza, Talentua eta Enpresa Lehiakortasunerako zuzendari nagusia - Joseba Mariezkurrena Cuesta
    • Bokala: Gobernam. Onaren eta Herrit.Laguntz eta Zerb. Dig.Zuzendari Nagusia - Josu Xabier Llano Hernaiz.

Goi-kargudunak