INFORMAZIO INSTITUZIONALA

Erakundearen organigramari, eginkizunei, estatutuei eta barne-antolamendurako araudiari buruzko informazioa eskaintzen du, bai eta goi-kargudunei eta behin-behineko langileei buruzkoa ere.

Erakundeari buruzko oinarrizko datuak

  • 1. Zer da BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioa?

    Kirolaren sustatzaileen ahalegin ekonomikoak koordinatzeko funts publiko eta pribatuak biltzen dituen erakundea da BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioa, sustatzaileon inbertsioa ahalik eta errentagarriena bilakatzeko, Bizkaiaren sustapenean parte hartzeko eta kirolaren beraren antolamendu egoki eta eraginkorra lortzen laguntzeko.

    2. Zein du helburua?

    BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioak hau du helburua: zein bere kabuz, Estatuko lehiaketetan nabarmendu diren Bizkaiko taldeetako kirol-klubei lehiaketa-maila gorenera iristeko eta bertan mantentzeko aukera ematea.

    3. Norentzat da onuragarria?

    1. Lekuan lekuko klub nagusiaren baliabide ekonomikorik ezagatik sustapen-bidea eten beharra izan dezaketen kirolari bizkaitarrentzat.
    2. Bizkaiko klubentzat, beren eliteko taldeek urtez urte erakundeetara eta merkataritzako hainbat markaren babes pribatura jo behar izaten baitute, lehiaketa-denboraldiei estu eta larri aurre egin ahal izateko.
    3. Bizkaiko kirolarentzat, oro har, piramidearen antzera egituratuko bailitzateke oinarritik eliteraino, eta klubetako zuzendaritzek ez bailukete kirol-zelaietan beste edo are gehiago lehiatu beharrik izango finantzaketa-bideak bilatzeko.
    4. Enpresa parte-hartzaileentzat, etekin ona aterako baliekete beren diru-ekarpenei, bai Bizkaiko Foru Aldundiak kasu honetarako aurreikusten dituen zergaonurengatik, bai fundazioko kide diren komunikabideetan fundazioak berak egingo lukeen publizitateagatik.
    5. Bizkaiko kirolaz arduratzen diren erakundeentzat, kirol kolektiboak piramidearen antzera egituratzeak, fundazioaren bitartez, baliabideen banaketa zuzen eta objektiboa ekarriko baitu, eta, horrekin batera, hastapenetako kirolaren, lurraldearen beraren eta lurraldearen kanpo-irudiaren sustapena ere bai.
    6. Toki-komunikabideentzat, Bizkaiko klubek estatuko kirolaren mailarik altuenetan egiten duten ibilbidearen berri emateko ardura atsegina izango baitute, horrek dakarren oihartzunarekin.
    7. Bizkaiko zaleentzat, etxe ondoan gozatu ahal izango baitute kirolaz, hurbilhurbilean errotu eta garaturiko klubekin.

    4. Nori lagundu nahi dio?

    Zeinek bere kabuz, "Bizkaiko eliteko"(1) taldearen kalifikazioa lortu duten kirol kolektibo olinpiko (2) ez-profesionalentzako (3) euskarri eraginkorra izan nahi du BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioak, kirol horren barruan eta estatuaren baitan mantendu edo aurrera egiteko ezinbestekoa baclute fundazioaren laguntza. Azaldutako parametroen barruan izanik ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan goragoko kategoriako beste talde edo klubik daukaten klub edo taldeek ez dute laguntzarik jasoko, kontutan hartu gabe goragoko klub edo talde horrek BIZKAIA "BIZKAIALDE" Fundazioaren laguntza jasotzen duen ala ez.

    (1) Estatuko lehenengo eta bigarren kategoriak hartuko dira "Bizkaiko eliteko" taldetzat, liga bakoitzak hartzen duen izena edozein delarik ere. Saskibaloiaren kasuan, E.B.A. eta L.E.B. ligetako taldeak hartuko dira halakotzat

    (2) Fundazioaren patronatu artezkariaren iritziz komenigarria bada, kirol kolektibo ez-olinpikoak ere izan daitezke onuradunen artean.

    (3) Legezko sailkapenaren arabera, 1. mailako futbola eta A.C.B.ko saskibaloia dira kategoria profesionalak.

  • BIZKAIA BIZKAIALDE FUNDAZIOAREN PATRONATOKO KIDEAK

    • Presidentea:

      Bizkaiko Foru Aldundiko, Euskara eta Kulturako diputatua - Lorea Bilbao Ibarra

    • Kideak:
      • Bizkaiko foru Aldundiko Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen zuzendari nagusia - Aitor Cobo Presilla
      • Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko aholkularia - Carlos Sergio Achotegui
      • Bilboko Athletic Club talderaren ordezkari gisa - José Angel Iribar Kortajarena
    • Secretaría:

      Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuko burua - Miren Arantza Mardaras Izarza

Goi-kargudunak