
DATUEN BABESA
Datuen babesa pertsona fisiko guztiek duten oinarrizko eskubidea da.
Eskubide horrek esan nahi du edozein pertsonak kontrola dezakeela bere datu pertsonalen erabilera.
Kontrol horrek saihesten du beste edonork gure datuen erabileraren bidez gure intimitateari, eskubideei eta oinarrizko askatasunei eragiten dien informazioa izatea.
Datuak babesteko eskubidea Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluan dago jasota: Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea bermatzeko eta haien eskubideak erabat baliatzeko
.
Araudia eta DBD
ARAUDIA
Erreglamendua (EB) 2016/679
El Datuak babesteko erregelamendu orokorra (DBEO) Europar Batasun osoan zuzenean aplikatzen den araudia da. Horren bidez pertsona fisikoak bere datu pertsonalen tratamendutik eta zirkulazio asketik babesten dira. BAO: https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf
3/2018 Lege organikoa, abenduaren 5ekoa
Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak estatu mailako legea da, horren bidez ordenamendu juridiko nazionala Europako araudira egokitzen du eta herritarren eskubide digitalak bermatzen ditu. BAO: https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf
Abenduaren 21eko 16/2023 Legea, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena
Abenduaren 21eko 16/2023 Legea, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena, Eusko Legebiltzarren legea da, zeinaren helburua baita Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu behar den araudiaren antolamendua eta funtzionamendua egokitzea lege-arau hauen aurreikuspenetara: 2016/679 (EB) Erregelamendua; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta 7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitu, detektatu, ikertu eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa: https://www.euskadi.eus/web01-bopv/eu/bopv2/datos/2024/01/e24_0003.pdf
DATUEN BABESEKO DELEGATUA (DBD)
Datuen babeseko delegatuaren eginkizunak, ardurak, estatutua eta ekipoa Bizkaiko Foru Aldundian datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan eskumena duen unitate organikoaren burutzak betetzen ditu, 81/2023 Foru Dekretuaren arabera (uztailaren 4koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren sektore publikoko datu pertsonalen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika onartzen duena). Dekretu hori 2023ko uztailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (130. zk.).
Datu Pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa
Sarrera
Bizkaialde Fundazioa foru-entitateak datu pertsonalen tratamendu-jardueren erregistroa (aurrerantzean, TJE) argitaratu du. TJE foru erakundean datu pertsonalen tratamendu-jarduerak gauzatzean, datu pertsonalen multzo egituratuari buruzko informazio guztiaren inbentario edo erregistroa da. Bertan harremanetan jartzen den pertsonen datuak edo erakundearen zerbitzu, jarduera eta prestazioak erabiltzen dituztenenak daude.
Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroa
pdf Tratamendu Jardueren Erregistroa (pdf 419 KB)
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Zer dira cookie-ak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookie-ek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-azturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko bidea ematen diote web orri bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke.
gardentasuna.bizkaia.eus webgunean nabigatzen duzunean cookie-ak erabiltzea onartuko duzu, atal honetan azaldutako baldintzetan.
Cookie motak
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, eskabidea osatzen duten elementuak gogoratzea, eskabide bat erosteko prozesua egitea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, zabaltzeko bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisirako Cookie-ak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua da eskura dauden zerbitzuak hobetzea. Propioak edo beste batenak izan daitezke.
- Pertsonalizatzeko Cookie-ak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute, erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookie-en iraupena
- Saiorako Cookie-ak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte. Informazioa gordetzeko erabiltzen dira, eskuarki, informazio hori gordetzeko interesa eskatutako zerbitzua behin emateko baino ez da (adibidez: erosteko orgatxoan dauden produktuen zerrenda).
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek erabili cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Cookie motak kudeatzailearen arabera
Ekipoa nork kudeatzen duen, zer domeinutik bidaltzen diren cookie-ak edo lortzen diren datuen arabera honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen ditu.
- Beste batzuen Cookie-ak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookie-ak?
Zure ordenagailuan instalaturiko cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu zure ordenagailuan instalatuta dagoen nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez. Informazio gehiago izateko erabiltzen duzun nabigatzailearen konfigurazio-aukerak kontsultatzea aholkatzen da.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke gardentasuna.bizkaia.eus webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Cookie-ak gardentasuna.bizkaia.eus webgunean
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
_ga | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
ARRAffinitySameSite | Karga orekatzeko eta bisitariaren orriko eskaerak nabigazio-saio guztietan zerbitzari berberera bideratzen direla bermatzeko erabiltzen da. | Saioa | Microsoft |
WFESessionId | Sortu Power BI-ko saio bat, datuak ikuskatzen laguntzen duen Microsofteko tresna. | Saioa | Microsoft |
ai_session | Detektatu aplikazioaren orrialde eta funtzio jakin batzuk erabiltzailearen zenbat jarduera-saiotan txertatu diren. | 30 minutu | Microsoft |
ai_user | Detektatu zenbatek erabili zuten aplikazioa eta horren funtzioak. Erabiltzaileak identifikazio anonimoen bidez zenbatzen dira. | Urtebete | Microsoft |
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.