
DATUEN BABESA
Datu pertsonalak babesteko eskubidea pertsona fisiko guztien oinarrizko eskubidea da. Horrek esan nahi du pertsona fisiko horiek beren datu pertsonalen erabilera kontrolatzeko ahala dutela. Kontrol horri esker, gure datuen tratamenduaren bitartez, saihestu egin daiteke gure intimitateari eta gainerako oinarrizko eskubide eta askatasun publikoei eragiten dien informazio pertsonala eskuratzea. Oinarrizko eskubide hori Espainiako Konstituzioaren 18. artikuluan jasota dago: Legeak informatikaren erabilera mugatuko du, herritarren ohorea, eta norberaren nahiz senitartekoen bizitza pribatua, eta horien guztien eskubideen egikaritza osoa bermatzeko
.
ARAUDIA ETA DBO
ARAUDIA
Erreglamendua (EB) 2016/679
El Datuak babesteko erregelamendu orokorra (DBEO) aplikatu beharrekoa da Europar Batasunean. Erregelamendu horren bitartez, pertsona fisikoen datu pertsonalak eta datu horien zirkulazio-askatasuna babesten dira. BAO: https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf
3/2018 Lege organikoa, abenduaren 5ekoa
Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xede hauek ditu: ordenamendu juridikoa erregelamendu horretara egokitzea eta herritarren eskubide digitalak bermatzea. BAO: https://www.boe.es/buscar/pdf/2018/BOE-A-2018-16673-consolidado.pdf
DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA (DBO)
DBO
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru erakundeen DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIAderitzon pertsona Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 15an hartutako erabaki baten bidez sortu, izendatu eta arautu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa), eta jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.
Harremana
Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-entitateek egiten dituzten tratamenduei buruzko datuen babesaren arloko kontsulta guztietarako, HONA jo dezakezue
Datu Pertsonalen Tratamendu Jardueren Erregistroa
Sarrera
Seed Capital Mikro foru-entitateak datu pertsonalen tratamendu-jardueren erregistroa (aurrerantzean, TJE) argitaratu du. TJE foru erakundean datu pertsonalen tratamendu-jarduerak gauzatzean, datu pertsonalen multzo egituratuari buruzko informazio guztiaren inbentario edo erregistroa da. Bertan harremanetan jartzen den pertsonen datuak edo erakundearen zerbitzu, jarduera eta prestazioak erabiltzen dituztenenak daude.
Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroa
pdf Tratamendu Jardueren Erregistroa (pdf 445 KB)