Zerbitzu karta: Museo sarea
-
Museo sarea 2020-2021 - Liburuxka PDF, 567 KB
-
Museo sarea 2020-2021 - Dokumentu teknikoa RTF, 1,8 MB
-
Konpromisoen betetze maila 2020 PDF, 63 KB
-
Konpromisoen jarraipena 2020-2021
GURE ZERBITZUAK
-
Bisitaldi gidatuak
Foru museoek bisitaldi gidatuak eskaintzen dituzte euren erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak erakusteko. Zenbait museotan, derigorrezkoa da bisitaldi gidatua erakusketa iraunkorra ikustatzeko.
-
Erakusketak
Kalitate handiko erakusketa iraunkor eta aldi baterakoak herritarrengana helarazteko moduko programa bat, Bizkaiko kultura ondarea nahiz gizartearentzat interesgarriak diren bestelako gaiak zabalduko dituena.
-
Ikerketak eta ikertzaileentzako zerbitzua eta argitalpenak
- Museoek ikerketak burutzen dituzte museo bakoitzeko gaiekin lotuta dauden Bizkaiko kultura eta ondare arloko alderdiei buruz.
- Museoek zerbitzu egiten diete museo bakoitzarekin eta euren bildumekin lotuta dauden gaietan sakondu nahi duten ikertzaileei.
- Museoek argitalpenak kaleratzen dituzte egindako ikerketak herritarren eskura hel daitezen.
-
Zaharberritzea eta zaintzea
Museoak arduratzen dira barnean gordetzen dituzten piezak eta objektuak zaharberritu eta zaintzeaz.
-
Jarduera didaktikoak
Jarduera antolatuak (hitzaldiak, mintzaldiak, mintegiak, agerraldiak, tailerrak…), museoen gaiekin, bildumekin eta aldi baterako erakusketa programatuekin lotuta.
-
Aisialdiko jarduerak
Jolas-jarduera antolatuak (probatze- eta dastatze-saioak, zinema-saioak, kontzertuak…), museoen gaiekin, bildumekin eta aldi baterako erakusketa programatuekin lotuta.
Zerbitzuei eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko araudia kontsultagarri dago Zerbitzu Karta testu osoa jasotzen duen agirian:
GURE KONPROMISOAK
-
KONPROMISO OROKORRAK
GURE KONPROMISOAK
- Erabiltzaileak modu pertsonalizatu, atsegin, eta profesionalean artatzea hizkera argia eta ulergarria erabiliz, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
- Informazio liburuxkak erabiltzaileen eskura jartzea gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.
- Erabiltzaileen beharretarako egokia den ordutegian irekitzea museoa, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
- Bizkaiko kultura ondarea hedatzea, egun seinalatuetan eta ospakizun egunetan museoetara doako sarrerak eskainiz.
- Bizkaikoaren webgunean Foru Aldiaren museo guztien kokapena edukitzea, bertan museoak daudeneko herria/hiria, helbide zehatza eta iristeko modua adieraziko direlarik.
- Museoen sarrera tarifen moten berri ematea webgunearen bitartez.
- Webgunearen bitartez informazio argia, espezifikoa eta gaurkotua eskaintzea, gertatzen diren aldaketak eta berritasunak azaltzen dituena, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
- Ondokoei buruzko informazioa ematea telefonoz, aurrez aurre eta Bizkaikoaren webgunearen bitartez: museoaren edukia eta ordutegia eta jardueren programa.
- Informazio eskaerak erantzutea 15 egun baliodun baino gutxiagoko epean.
- Museoetarako sarbidea erraztea, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
- Museoa garbitasun egoera bikainean mantentzea, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz museoko langileen aldetik jasotako arreta pertsonalizatuari, tratu atsegin eta profesionalari eta erabilitako hizkera argi eta ulergarriari dagokienez.
- Museoen % 100ean edukitzea informazio liburuxkak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez. Informazio liburuxkak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez edukitzeko helburuaren ez-betetzeen kopurua.
- Museoen irekitzeko ordutegiari dagokionez erabiltzaileek lortutako asebetze maila balioztatuz.
- Museoetara doan sar daitezkeen egunen kopurua.
- Webgunean seinaleztatutako museoen ehunekoa (%). Dagokien herrian/hirian seinaleztatutako museoen ehunekoa.
- Museoetan erabilgarri dauden sarrera tarifen motak.
- Webguneko informazioari eta horren gaurkotzeari dagokienez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
- Museoetatik jakinarazten den informazioari lotutako ez betetzeen kopurua.
- Informazio eskaerak erantzuteko behar diren egunen kopurua.
- Museoetara eta geletara sartzeko erraztasunari dagokionez erabiltzaileek lortutako asebetze maila balioztatuz.
- Museoen garbitasunari dagokionez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
-
KONPROMISO ESPEZIFIKOAK
-
Bisitaldi gidatuak
GURE KONPROMISOAK
Aurrez erabiltzaileen eskaera jaso ondoren eskainitako bisitaldi gidatu guztiak gauzatzea, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Gauzatutako bisitaldi gidatuen ehunekoa (%). Bisitaldi gidatuei dagokienez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
-
Erakusketak
GURE KONPROMISOAK
- Erakusketa eta eduki interesgarri eta erakargarriak eskaintzea Bizkaiko Foru Aldundiaren museo sarean, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
- Urtean, gutxienez aldi baterako 10 erakusketa egitea eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz BFAren museo sarean ikustatzeko moduan dauden erakusketei eta edukiei dagokienez.
- Egindako aldi baterako erakusketa kopurua. Bisitaldiei dagokienez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
-
Ikerketak eta ikertzaileen zerbitzua eta argitalpenak
GURE KONPROMISOAK
Urtean, gutxienez 3 ikerketa burutzea, eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Burututako ikerketa kopurua. Ikerketei dagokienez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
-
Zaharberritzea eta zaintzea
GURE KONPROMISOAK
Museoaren funtsa egoki zaharberritu eta zaintzea egoera onean mantentzeko eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8,5 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Ikertzaileen asebetetze maila balioztatuz museoaren funtsaren zaintze eta zaharberritze egoerari dagokionez.
-
Jarduera didaktikoak
GURE KONPROMISOAK
- Urtean, gutxienez 50 tailer eskaintzea haur eta familientzat eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
- Urtean, makineria eta lanbide arloan gutxienez 200 erakustaldi egitea eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
- Urtean, gutxienez 10 mintzaldi gauzatzea eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Haur eta familientzat gauzatu diren tailerren kopurua. Tailerrei dagokienez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz
- Makineria eta lanbide arloan egindako erakustaldi kopurua. Erabiltzaileen asebetetze maila balioztatuz makineria eta lanbide arloko erakustaldiei dagokienez.
- Gauzatutako mintzaldi kopurua.
-
Aisialdiko jarduerak
GURE KONPROMISOAK
Urtean, gutxienez 25 jarduera burutzea aisialdi arloan eta, hartara, asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
NOLA NEURTZEN DITUGU
Burutu diren aisialdiko jarduera kopurua. Aisialdiko jarduerei dagokienez erabiltzaileek lortutako asebetetze maila balioztatuz.
Urtero konpromiso horien betekizun maila webgune hauetan argitaratzen da:
Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edo iradokizunak bideratu daitezke museoetan bertan eskuragarri dagoen formularioaren bitartez, edo bizkaikoa@bizkaia.eus helbide elektronikoa edo BFAk horretarako dituen bestelako bideak erabiliz. Jasotako kexa, erreklamazio edo iradokizunen %90 15 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira eta gainerako %10a, gehienez, 30 egun balioduneko epean, zerbitzuak jasotzen dituen egunean zenbatzen hasita.
Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsultagarri daude Zerbitzu Kartaren testu osoa biltzen duen agirian.
-
ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
BizkaiKOA FEEP / Kulturako Zuzendari Nagusia
- Mª Díaz de Haro kalea, 11-1.
- 48013 BILBAO
- Tel.: 944 066 341
- bizkaikoa@bizkaia.eus
- www.bizkaikoa.bizkaia.eus