Zerbitzu-karta GUFE-IFAS Bekoetxe eguneko zentroa 2019-2020
-
Zerbitzu-karta GUFE-IFAS Bekoetxe eguneko zentroa 2019-2020 (liburuxka) IRAKURKETA ERRAZAN PDF, 515KB
-
GUFE-IFAS Bekoetxe eguneko zentroa - Dokumentu teknikoa DOCX, 898KB
-
Konpromisoen betetze mailaPDF, 40KB
ESKAINTZEN DITUGUN ZERBITZUAK
-
1. Beharrizanen diagnostikoa eta laguntzeko plan indibiduala prestatzea
BEHARRIZANEN DIAGNOSTIKOA ETA LAGUNTZEKO PLAN INDIBIDUALA PRESTATZEA:
Erabiltzailearen beharren diagnosi integrala egiten dugu. Ondoren, pertsonaren arabera, laguntzaplana egiten da, zentroaren zerbitzuak emateko.
-
2. Autonomia pertsonalerako laguntza eta sustapena
AUTONOMIA PERTSONALERAKO LAGUNTZA ETA SUSTAPENA:
Eguneroko oinarrizko jarduerak (garbitzea, elikatzea, janztea eta oinarrizko zaintzak) egiten laguntzen diegu. Tratu egokia jasotzea eta norberaren autonomia garatzea bermatuta daude.
Erabiltzaileen gaitasunak zaintzeko eta sendotzeko taldeko jarduerak egiten dira. Hona hemen gaiak: kultura orokorra, kirola, artea, jolasak, etab.
-
3. Terapia okupazionaleko saioak
TERAPIA OKUPAZIONALA:
Banakako eta taldeko saioak dira. Saioen helburua pertsona sendatzea eta eguneroko jarduerak (oinarrizkoak zein instrumentalak) egitea da. Horrez gain, beharrezko moldaketak egiten dira jarduera horiek erabiltzailearen etxean zein zentroan egiteko.
-
4. Fisioterapia jarduerak
FISIOTERAPIA:
Banakako eta taldeko saioak dira, mugitzeko funtzioen egoera ahalik eta hoberena izan dadin. Horrez gain, garuneko kaltearen ondoriozko arazoei aurrea hartzen saiatzen gara; mugikortasunaren eta autonomia fisikoko maila handienak lortzeko.
-
5. Logopedia-saioak
LOGOPEDIA:
Banakako eta taldeko saioetan hizkuntza- eta komunikazio-asaldurak lantzen dira, egoera hobetzeko. Aukerako sistemak edo sistema handigarriak proposatzen dira, hizkuntzaren funtzionaltasuna lortzeko.
-
6. Neuropsikologiako jarduerak
NEUROPSIKOLOGIA:
Banakako eta taldeko esku-hartzeak egiten dira, erabiltzaileen asaldura kognitiboak, harremanei lotutako asaldurak eta asaldurek eguneroko bizitzan dituzten ondorioak lantzeko. Helburua pertsonen autonomia areagotzea da, ongizatea eta buruaren kontrola handituz.
-
7. Gizarte-arreta
GIZARTE-ARRETA:
Gizarte-baliabideei, zerbitzuei eta haien kudeaketari buruzko informazioa ematen dugu, erabiltzaileentzat edo familiako kideentzat interesgarriak izan daitezkeela jotzen baldin bada. Horrez gain, beharrezkoa izanez gero, haiek kudeatzeko laguntza ematen dugu.
-
8. Birlaneratzea
BIRLANERATZEKO ORIENTAZIOA ETA ENTRENAMENDUA:
Lanpostu babestuetan birlaneratzeko prozesuan laguntza emateko eta prozesua gainbegiratzeko esku-hartzeak egiten ditugu.
-
9. Aisialdiko eta astialdiko jarduerak
AISIALDIKO ETA ASTIALDIKO JARDUERAK:
Erabiltzaileen aisialdia betetzeko jarduerak antolatzen ditugu, eguneko zentroaren ordutegiaren barruan. Horrez gain, irteerak eta ezohiko jarduerak ere antolatzen ditugu.
-
10. Jantoki-zerbitzua
ELIKADURA ETA NUTRIZIOA:
Egun osoko egonaldia egiten duten pertsonei jantoki-zerbitzua eskaintzen diegu, zentroan bazkal dezaten. Erabiltzaile bakoitzaren beharretara moldatzen da menua.
-
11. Garraio egokituko zerbitzua
GARRAIO EGOKITUA:
Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuak (Gizarte Ekintza Sailekoa) egoera bakoitza aztertzen du. Ebaluazio horrek zehazten badu erabiltzaileek mugikortasun-arazoak dituztela, egokitutako garraiobideak eskaintzen zaizkie (A, B, C balorazioa edo 7 puntu edo gehiago lortzea).
-
12. Familientzako laguntza
FAMILIENTZAKO LAGUNTZA:
Prestakuntza-saioak eta talde-topaketak antolatzen ditugu, emozioen zama arintzen eta egungo egoera hobeto kudeatzen laguntzeko.
Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu-karta osoan: GUFE-IFAS Bekoetxe Eguneko Zentroa - Dokumentu teknikoa (DOCX 898KB)
GURE KONPROMISOAK
-
KONPROMISO OROKORRAK
GURE KONPROMISOAK
- Instalazio garbiak eta zainduak eskaintzea, ekipamendu egokiarekin, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden instalazio garbiak eta zainduak eta ekipamendu egokiarekin (%-tan adierazia).
-
KONPROMISO ESPEZIFIKOAK
1. Beharrizanen diagnostikoa eta laguntzeko plan indibiduala prestatzea
GURE KONPROMISOAK
- Gehienez ere 40 egun balioduneko epean onartzea laguntzeko plan indibidualen % 85, erabiltzailea zentroan sartzen denetik aurrera; gainerako kasuetan, 70 baliodunetan, gehienez ere.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat laguntzeko plan indibidual onartu diren 40 eta 70 egun baliodunetan, %-tan adierazia.
2. Autonomia pertsonalerako laguntza eta sustapena
GURE KONPROMISOAK
- Adeitasunez, profesionaltasunez eta intimitatea errespetatuz jardutea, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 90, gutxienez. pozik edo nahiko pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden adeitasunez, profesionaltasunez eta intimitatea errepetatuz jardutearekin(%-tan adierazia).
3. Terapia okupazionaleko saioak
GURE KONPROMISOAK
- Terapia okupazionaleko jarduerak egitea, banaka eta/edo taldean, horrela erabiltzaileen eta haien familien %85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden terapia okupazionaleko saioekin (%-tan adierazia).
4. Fisioterapiako jarduerak
GURE KONPROMISOAK
- Fisioterapiako jarduerak egitea, banaka eta/edo taldean, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden fisioterapiako saioekin (%-tan adierazia).
5. Logopediako jarduerak
GURE KONPROMISOAK
- Logopediako jarduerak egitea, banaka eta/edo taldean, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden logopediako saioekin (%-tan adierazia).
6. Neuropsikologiako jarduerak
GURE KONPROMISOAK
- Neuropsikologiako jarduerak egitea, banaka eta/edo taldean, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden neuropsikologiako saioekin (%-tan adierazia).
7. Gizarte-arreta
GURE KONPROMISOAK
- Informazio eta aholkularitza zerbitzu bat ematea zerikusia duena intereseko gizarte-baliabide eta zerbitzuekin, horrela erabiltzaileen familien % 85, gutxienez, pozik egon dadin.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden informazio eta aholkularitza zerbitzuarekin(%-tan adierazia).
8. Birlaneratzea
GURE KONPROMISOAK
- Birlaneratzeko saiok egitea, banaka eta/edo taldean, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden birlaneratzeko saioekin (%-tan adierazia).
9. Aisialdiko eta astialdiko jarduerak
GURE KONPROMISOAK
- Aisialdiko eta astialdiko jarduerak egitea, banaka eta/edo taldean, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden logopediako saioekin (%-tan adierazia).
10. Jantoki-zerbitzua
GURE KONPROMISOAK
- Jantoki-zerbitzu egoki bat ematea, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 85, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden jantoki-zerbitzuarekin (%-tan adierazia).
11. Garraio egokituko zerbitzua
GURE KONPROMISOAK
- Garraio egokituko zerbitzu on bat ematea, horrela erabiltzaileen eta haien familien % 80, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden garraio egokituko zerbitzuarekin (%-tan adierazia).
12. Familientzako laguntza
GURE KONPROMISOAK
- Familientzako prestakuntza-saio kopuru egoki bat ematea, horrela erabiltzaileen familien % 75, gutxienez, pozik egon daitezen.
NOLA NEURTZEN DITUGU
- Zenbat erabiltzaile eta haien familia oso edo nahiko gustura dauden familientzako prestakuntza saioekin (%-tan adierazia).
Konpromisoen betetze-maila www.ifas.bizkaia.eus web-orrian publikatzen dira urtero.
Honela aurkez daitezke iradokizunak eta kexak: Zentroan dagoen iradokizunen eta kexen ontzian, posta elektronikoz (gufeiradokizunak@bizkaia.eus), edo telefonoz, honako zenbaki honetara: 944 066 194.
Erabiltzailearen arreta unitateak, gutxienez kexen % 80an 20 egun baliodunen epean erantzuteko konpromisoa hartzen du, eta gainerakoak 30 egun baliodunen epean gehienez.
Neurri zuzentzaile eta konpentsatsaileak kontsulta daitezke zerbitzu-kartaren dokumentu osoan.
ZERBITZU-KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea - GUFE
- Camino de Ugasko, 5–bis
- 48014- BILBAO
- Tel.: 94 406 61 94
- gufeiradokizunak@bizkaia.eus
- www.ifas.bizkaia.eus