Zerbitzu karta: Euskalduna Jauregia sarrerak saldu eta kudeatzeko zerbitzua

GURE ZERBITZUAK

SARREREN SALMENTA:

Sarreren salmenta kudeatzen dugu Euskalduna Jauregiko aretoetan gauzatzen diren kultura ekitaldietarako.

SALMENTA KANALAK:

Honakoetan jartzen ditugu sarrerak salgai:

  • Interneten bidez: www.euskalduna.eus
  • Jauregiko txarteldegietan
  • Kutxabanken: kutxazain automatioak eta webgunea.

SALMENTA OSTEKO ZERBITZUA:

Salmenta ostean arreta ematen diegu erabiltzaileei sarrerekin lotutako gaiei dagokienez.

Zerbitzuei dagokion arautegia eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak kontsulta ditzakezu zerbitzu karta osoan: Euskalduna Jauregia sarrerak saldu eta kudeatzeko zerbitzua - Dokumentu teknikoa (RTF 2,17 MB)

GURE KONPROMISOAK

GURE KONPROMISOAK

  1. Euskalduna Jauregiko txarteldegietako langileek modu pertsonalizatu eta atseginean artatzea erabiltzaileak, arazoak eta zalantzak konpontzeko prest azalduz; batez beste, asebetetze inkestan 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
  2. Txarteldegietako langileek beharrezko ezagutza edukitzea ekitaldiei eta erosketa prozesuari buruz, eta erabiltzaileak artatzea modu profesionalean eta hizkera argia eta ulergarria erabiliz; asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
  3. Informazioa ematea, salmenta prozesuan zehar, sarreren prezioei eta kudeaketa gastuei buruz; asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
  4. Txarteldegien kokapena seinaleztatzea eraikinaren sarbideetan, baita www.euskalduna.eus-en ere.
  5. Erabiltzaileei informazioa ematea ikuskizunetan eta ekitaldietan gertatzen diren ordutegi eta data aldaketa guztiei buruz.
  6. Berehala eta modu automatioan itzultzea www.euskalduna.eus-en bitartez erositako sarreren %100a ekitaldiak bertan behera uzten direnetan.
  7. Beti bermatzea www.euskalduna.eus-en bitartez sarrerak erosteko aukera.
  8. Sarrera erosketa eskuragarria eskaintzea, online eta aurrez aurre, eskuratzeko moduari eta eserlekuak hautatzeko aukerari dagokienez; asebetetze inkestan batez beste 8 baino gehiagoko puntuazioa lortzea.
  9. Ekitaldi guztitan berariazko eserlekuak eta kokapenak eskaintzea mugikortasun urriko pertsonentzat edo gurpildun aulkien erabiltzaileentzat.

NOLA NEURTZEN DITUGU

  1. Erabiltzaileen asebetetzea balioztatuz, zerbitzuko langileen aldetik jastako arreta pertsonalizatu eta atseginari eta arazoak eta zalantzak konpontzeko azaldutako jarrerari dagokienez.
  2. Erabiltzaileen asebetetzea balioztatuz, txarteldegietako langileek emandako arreta profesionalari eta erabilitako hizkera argia eta ulergarriari dagokienez.
  3. Erabiltzaileen asebetetzea balioztatuz, sarreren prezioaren eta kudeaketa gastuen gainean jasotako informazioari dagokionez.
    • Euskalduna Jauregian seinaleztatutako sarbideen ehunekoa.
    • Infografia bt argitaratzea www.euskalduna.eus-en txarteldegien kokapena jakitera emateko.
  4. Jakinarazitako ordutegi eta data aldaketen ehunekoa.
  5. Ekitaldiak bertan behera uzten direnetan berehala/modu automatioan itzulitako sarreren ehunekoa, sarrerok www.euskalduna.eus-en bitartez erosiak izan direnean.
  6. Erabiltzaileek www.euskalduna.eus-en bitartez sarrerak erosteko aukera duten ekitaldi eta ikuskizunen ehunekoa.
  7. Erabiltzaileen asebetetzea balioztatuz, sarrerak online eta aurrez aurre erosteko prozesuaren eskuragarritasunari dagokionez, eskuratzeko modua eta eserlekuak hautatzeko aukera kontuan hartuta.
  8. Mugikortasun urriko pertsonentzat eta gurpildun aulkien erabiltzaileentzat berariazko eserleku eta kokapenak eskaini direneko ekitaldi eta ikuskizunen ehunekoa.

Urtero konpromiso horien betekizun maila webgune hauetan argitaratzen da:

Konpromisoak ez betetzeagatik egin nahi diren kexak, erreklamazioak edota iradokizunak Euskalduna Jauregiko bulegoetan eskuragarri dagoen inpri-makia erabiliz bideratu ahal izango dira, baita info@euskalduna.eus posta elektronikoa, 944 035 000 telefonoa eta BFAk xede horretarako dituen bideak erabiliz ere. 10 egun balioduneko epean, gehienez, erantzungo dira.Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke Zerbitzu Kartaren testu osoa biltzen duen dokumentuan.

Zuzendu eta konpentsatzeko neurriak kontsulta daitezke Zerbitzu Kartaren testu osoa biltzen duen dokumentuan.

ZERBITZU KARTAREN ARDURA DUEN UNITATEA

Euskalduna Jauregia S.A.

Itzuli